Erreportajeak

TabletPC Ordenagailu eramangarrien etorkizuna

2002/02/01 Waliño, Josu -

Informatikaren garapena tramankulu baten asmakuntzatik berri baten asmakuntzara doa. Gaur egun ordenagailuek etorkizunik ez dutela esaten hasiak dira, eta horien eboluzio logikoa TabletPC delakoa omen da. Baina zer da hori? Mahai gaineko ordenagailuaren eta PocketPCen arteko konbinazioa den horrek zeresan handia emango du datozen hilabeteotan.

Gozagarri kimikoak

2002/02/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Janariak gozatzeko azukrea (sakarosa) eta eztia erabiltzea ohikoa da. Baina, kilokaloria-kopurua dela eta, asko dira gozagarri horiek alde batera utzi eta ordezko gisa beste mota bateko gozagarri kimikoak erabiltzen dituztenak.

Ehun-ingeniaritza: hezur berria sortzen

2002/01/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ehun-ingeniaritzak hainbat arlo ditu eta horietako bat hezur hautsiak osatzea da. Dena den, aplikazio horretarako ez da bide bakarraurratu, matrize berriak, hezurretako proteinak, gene-terapia eta zelula amak erabiltzen ari baitira hezur berria hazarazteko ahaleginetan. Eta emaitzak nahiko itxaropentsuak dira.

Zergatik ote da hain zaila erretzeari uztea?

2002/01/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Gauza jakina da tabakoa kaltegarria dela osasunarentzat. Askotan eta modu dramatiko samarrean aipatu izan ditugu kalte horiek, baina gure herrialdean tabakoak eragindako heriotzak ugari baino ugariagoak diren arren (Espainian 45.000tik gora urtean), nikotina uztea ez da batere lan erraza.

Stephen J. Gould: zientziaren ‘ipuin-kontalaria’

2002/01/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Zientzialari on asko dago munduan, baina ez dira asko beren ideiak ongi transmititzen dakitenak, eta are gutxiago ideia horiek publiko orokorrari transmititzen dakitenak. Stephen Jay Gould, ordea, langintza horretan asmatu duenetakoa da.

Material zaharra, katilu berria

2002/01/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Agote, Iñigo -

Portzelanei ere iritsi zaie birziklatzeko aukera. Dena dela, kalean ez da edukiontzi berezirik jarriko horretarako, ez baita herritar guztiontzat pentsatutako zerbitzua. Ordea, portzelana-industriaren beharrei egokitutako metodologia da. Oreka-kontua

Klimaren bilakaera

2002/01/01 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Zientzialariak 80ko hamarkadan jabetu ziren Lurraren berotzeak izan ditzakeen ondorioez. Gaur egun, gero eta lan-tresna aurreratuagoei esker, fenomenoa errazago ulertzen da, baina arazoari aurre egin eta irtenbideak proposatzerakoan, ezadostasunak gero eta argiagoak dira.

Nahi ez… eta zahartu egin behar!

2002/01/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Gizakia katua baino 5 aldiz gehiago bizi da; katua sagua baino 5 aldiz gehiago eta eulia baino 125 aldiz gehiago. Zergatik ote? Eta bizidun guztiak zahartzen al dira? Zalantza ugari sortzen da zahartzearen inguruan eta zientzia galdera horietako askori erantzuna ematen hasia da. Hala ere, oraindik bada erantzunik ez duen galdera bat: inoiz lortuko al da zahartze-prozesua geldiaraztea? Bizi-itxaropenaren eboluzioa

Historiaren historian zehar paseoan

2002/01/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Neurri batean, Newton, Fleming, Darwin, Curie edo Arkimedes bezalako izenek historia ez dela hain sinplea erakusten digute. Zientzialari handiak izan dira, dudarik gabe, baina bereganatu duten ospeak beste izen asko estali ditu. Horiek berreskuratzeko, irakasten den zientzia ez da nahikoa; historian eta historiaren interpretazioan sakontzea beharrezkoa da.

Pneumatikoak baliabide bihurtzeko bideak

2002/01/01 San Jose Alvarez, Maria Jose -
Alvarez Perez, Sonia -
Izquierdo Rengel, Miguel Angel -

Pneumatikoen zabortegiak arriskutsuak dira, gaixotasun kutsagarriak eragin ditzaketelako eta sutea gertatzen denean poluzio atmosferikoa sor dezaketelako. Europako Batasunean, 1991n pneumatiko erabilien bi milioi tona baino gehiago sortu ziren, horietatik 16.600 tona Euskal Herrian. Hala ere, hondakin horiek berreskuratu eta baliabide bihur daitezke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila