Mundu digitala

...eta adimen artifiziala arautzeaz

2024/03/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Aurreko zenbakian weba arautzeko azkenaldian sortutako legeez aritu ginen. Bada, oraingoan, hari jarraipena emanez, adimen artifizialaren esparruan Estatu Batuetan zein Europar Batasunean egin diren edo egiten ari diren araubide-mugimenduei erreparatuko diegu. Izan ere, adimen artifizialarena oso gai garrantzitsua da, protagonismo handia hartzen ari da bereziki azken urteotan, eta eragin handia izaten ari da ekonomian, hezkuntzan, jendearen bizitzetan... Hori dela eta, beharrezkoa da lege-esparruak ezartzea, eta berebizikoa izango da horretan egoki asmatzea.

Sarearen erregulazioaren kapitulu berriak

2023/12/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Internet, sorreratik, Far West-aren oso antzekoa izan da: esploratzeko lurralde berria, muga geografiko eta jurisdikzio argirik gabea, berrikuntza eta aldaketa azkarrengatik legeak sarri atzetik joan direna... Eta han kolonoak eta era guztietako abenturazale eta gaizkileak nola, hala aritu dira hemen erraldoi teknologikoak, lege-hutsuneak baliatuz, jarduera oso zalantzazko ugaritan. Noizbait, baina, erregulazioa iristen da. Azken hilabeteotan sarea arautzeko zenbait lege ari dira martxan jartzen edo bultzatzen, zeresana ematen ari direnak eta etorkizuneko weba itxuratzeko garrantzitsuak izango direnak. Ikus dezagun zertan dautzan.

Elhuyarren hizketa-sintesi neuronal berria

2023/09/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

2014. urtean zerbitzu teknologiko berri bat plazaratu zuen Elhuyarrek: hizketaren sintesia. Testuak audio bihurtzea ahalbidetzen duen teknologia hori modu askotako zerbitzuak eskaintzeko baliatu izan dute geroztik gure bezeroek. Hizkuntza- eta hizketa-teknologiek biziki egin dute aurrera sare neuronalen teknologiari esker, eta Elhuyarren ere hizketa-sintesiko teknologia neuronal propioa garatu dugu, lehengoa baino kalitate hobearekin eta aukera berriekin. Ezagut dezagun hizketa-sintesi neuro­nalaren web-zerbitzu berria.

Adimen artifizial sortzailearen booma

2023/06/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Ziur denoi ezagunak egiten zaizkigula Stable Diffusion, LaMDA, Midjourney, GPT, DALL-E, Bard eta, batez ere, ChatGPT izenak, azken hilabeteotan ez baita beste ia ezertaz hitz egiten; ez soilik teknologiaren munduan, baita komunikabideetan, sare sozialetan eta gizartean oro har ere. Guztiak adimen artifizial sortzaileko sistemak dira, testu luzeak, galderentzako erantzun egituratuak eta irudiak sortzeko gai direnak. Aurrerapen benetan harrigarria egin du arloak azken urtean, kasu askotarako emaitza benetan erabilgarri eta are harrigarriak emateraino, eta arlo ugaritan gero eta gehiago erabiltzen ari dira sistema horiek. Ezagut dezagun hobeto adimen artifizial sortzailea zer den, nola dabilen, zer aukera eskaintzen dituen eta zer arrisku dakartzan.

Mycroft.eus: euskarazko bozgorailu adimenduna

2023/03/03 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Bozgorailu adimendunak asko ugaritzen ari dira gure etxeetan. Gure ahozko aginduei men egin eta hitz eginez erantzuten duten gailu horiek, baina, ez dute euskaraz egiten. Horregatik, Orai-n, Elhuyarren adimen artifizialaren eta hizkuntza- eta hizketa-teknologien langunean, Talaios eta Skura kooperatibekin elkarlanean, Mycroft.eus proiektuari heldu genion. Bozgorailu adimendun bat garatzea zen gure asmoa, erraldoi teknologikoek egiten dituztenen bestelako ezaugarriak izango zituena: euskalduna, software librekoa, pribatutasuna babesten duena, genero-ikuspegia duena, tokiko zerbitzuekin lotua...

...eta hizkuntza-teknologiak lantzen 20!

2022/11/11 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Elhuyar Fundazioak 50 urte bete ditu aurten, baina, horrez gain, 20 urte ere badira Elhuyarren hizkuntza-teknologiak ikertu, garatu eta merkaturatzeari ekin genionetik. 20 urte, eta asmo eta helburu bakarra: beste edozein hizkuntzak bezala euskarak ere hain beharrezko dituen hizkuntza- eta hizketa-teknologiak garatu eta gizartearen eskura jartzea. Jardun horren fruitu dira, besteren artean, oso ezagun eta askorentzat ezinbesteko bihurtu diren gure corpusak, hiztegiak, zuzentzaileak, itzultzaile automatikoak (Elia.eus), transkribatzaile automatikoak (Aditu.eus) edota hizketa-sintetizatzaileak.

Raspberry Pi, ordenagailu merke baina konpletoa

2022/09/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Ordenagailuak asko zabaldu dira azken hamarkadetan, prezio nahiko eskuragarrian aurkitu baitaitezke, baina eskuragarritasun hori oso erlatiboa da; mendebaldeko gizarteko sektore batzuentzat eta, bereziki, munduko hainbat herrialdetako gehiengoarentzat, guztiz pentsaezina da halako bat izatea. Hori aldatzeko sortu zen Erresuma Batuan kokatua dagoen Raspberry Pi Fundazioa, eta duela 10 urtetik hona 30 £ inguruan edo gutxiagoan ere ekoizten ditu ordenagailuak. Plaka bakarrekoak eta txiki-txikiak izanik ere, ordenagailu konpletoak dira. Gaur egun, robotikan edota maker munduan oso hedatuak daude Raspberry Pi gailuak.

Wikidata, ezagutzarako datu-base libre kolaboratiboa

2022/06/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Denok ezagutzen dugu Wikipedia, mundu osoko erabiltzaileen artean osatuz doan eta Wikimedia fundazioak kudeatu eta sustatzen duen entziklopedia librea. Baina fundazio horrek baditu hain ezagunak ez diren beste proiektu interesgarri asko ere, elkarlanean ezagutza librea osatzea helburu dutenak denak: Commons irudizko eta ikus-entzunezko materialarentzat, Wiktionary hiztegientzat, Wikibooks, Wikisource, Wikiversity... Denetan berriena Wikidata da, ezagutzarako datu-base librea. 2012tik existitzen bada ere, azken urteotan loratu da, eta gauza interesgarri asko ekarri ditu.

Blockchainen munduaren bide galdua

2022/02/02 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Kriptodirua, NFTak, Web3... besterik ez da entzuten azkenaldian mundu digitalean, eta baita mundu digitaletik kanpo ere. Guztiak blockchain edo bloke-kateen teknologiaren aplikazioak dira. Haien apologistei kasu eginez gero, ematen du Internet asmatu zenetik izan den iraultzarik handiena dela, eta haren parekoa. Baina, egiatan, ez dago teknologiaren munduari onura edo aldaketa handia ekarri dion edo jendearen bizitza errealetan eraginik izan duen ezer. Aitzitik, espekulaziorako baliatzen ari diren kontuak besterik ez dira eta ingurumenari kalte ikaragarria egiten diote.

Clive Sinclair, ordenagailuak etxeetara iritsarazi zituen aitzindaria

2021/12/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Gaur egun guztiok ditugu etxeetan ordenagailuak, mahaigainekoak zein eramangarriak, edo finean ordenagailuak diren tabletak, kontsolak, telebista eta bozgorailu adimendunak, telefono mugikorrak... Ordenagailuen zabalkundearen eta aisiarako erabilera honen aurrendari gisa ziurrenik denoi Bill Gates edota Steve Jobs moduko izenak etorriko zaizkigu. Baina horiei garrantzirik kendu gabe ere, bada beste pertsona bat, ezezaguna izan arren gako izan zena eta horiek baino lehenagokoa dena, ordenagailuak gure etxeetan sartzeko joera abiarazi zuena: Sir Clive Sinclair, irailean zendua, eta 80ko hamarkadan asko zabaldutako Sinclair ZX Spectrum ordenagailuen sortzailea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila