Erreportajeak

Debagoieneko teilatuen ahalmen energetikoa

2024/03/01 Elhuyar Zientzia -

Nola jakin daiteke zein den eskualde batek energia berriztagarria sortzeko duen potentziala? Trantsizio energetikoa helburu, Debagoiena 2030 lankidetza-sarekoek Tecnaliara jo zuten erantzun bila. BRTA aliantzako zentro teknologiko horrek eman zien erantzuna, eta emaitza esanguratsua izan zen, gainera. 

Segurtasun-mugetatik kanpo

2023/12/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Gizateriak ezinbestekoa du planeta osasuntsu bat, ingurumen-kondizio egoki batzuk. Ebidentziek erakusten dute, ordea, gero eta zailagoa izango dela kondizio horiei eustea. Segurtasun-muga guztiak gainditzen ari gara. Muga horiek ikertu dituzten bi ikertzailek, Noelia Zafra Calvok eta David Nogués Bravok, kontatu digute zein den egoera. 

Ilargi izoztuak

2023/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Ilargirako misioek beti pizten dute jendearen jakin-mina. Horren erakusgarri da Chandrayaan-3 Indiako misioak sortutako ikusmina. Lurraren satelitea, hala ere, ez da eguzki-­sistemako ilargirik interesgarriena; ez, behintzat, aintzat hartzen bada beste zenbait ilargik bizia ahalbidetzen duten ezaugarriak dituztela. Ilargi izoztuak dira, eta haien sekretuak ezagutu nahian dabiltza Arrate Antuñano Martín, Agustín Sánchez Lavega eta Ricardo Hueso Alonso EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko ikertzaileak.

Hidrogenoa etorkizuneko erregaia izan dadin

2023/12/01 Elhuyar Zientzia -

Hidrogenoa energia biltegiratzeko, garraiatzeko eta modu kontrolatuan askatzeko erabil daiteke. Alabaina, naturan libre ez dagoenez, beste iturri batzuetatik atera behar da. Energia berriztagarrietatik lortutakoari hidrogenoa berdea deritzo, eta bereziki interesgarria da industrian eta mugikortasunaren sektorean, erregai fosilen alternatiba gisa.

Saien kultura

2023/09/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Arrek eta emeek ez dute berdin jaten; ezta iparraldekoek eta hegoaldekoek ere. Animalia taldekoiak dira, eta elkarrengandik edo elkarrekin ikasten dute. Sai arreen ohiturak eta portaerak ikertzen urteak daramatza Eneko Arrondo Floristan biologoak, eta aurkikuntza dei­garriak egin ditu. 

Paleolitoko haurrak ezagutu nahian

2023/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Paleolitoari buruzko kontaeretan, gizonak izan dira protagonista nagusi eta ia bakar. Haurrak, emakumeak, adinekoak edo gaixoak ez dira aipatu, ez bada aztarna oso nabarmenen bat aurkitu dutelako. Azken urteotan, ordea, metodologia eta ikuspegi berriek agerian jarri dute isildutako kide horiek ere parte hartzen zutela taldeko jardueretan. Adibidez, orduko haurrek, gaurkoek bezala, tresnak lantzen ikasten zutela eta margotu egiten zutela baieztatu dute Francesca Romagnoli eta Verónica Fernández Navarro arkeologoek. 

Elikaduraren erronkei aurre egiten

2023/09/01 Elhuyar Zientzia -

2050erako, nekazaritza-ekoizpenak % 60 hazi beharko du, munduko biztanle guztiak elikatzeko. Eta hazkunde hori, gainera, era jasangarrian egin beharko da, ezinbestean, eszenatokia latza baita: klima-aldaketa, biodibertsitatearen galera, lurzoruen degradazioa, ur-eskasia… Egoera horri aurre egiteko, soluzio bila ari dira BRTA aliantzako zentroak. 

2023ko CAF-Elhuyar sariak

2023/06/01

“Begiratu urrunera” lelopean banatu dira CAF-Elhuyar sariak, Usurbilgo Sutegi aretoan. Zientzia eta teknologia gizarteratzeko dibulgazio-lanak eta egitasmoak aitortzea eta bultzatzea …

Menopausiaz, osotasunean

2023/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

“Menopausia normalizatuz”. Izenburu hori eman zion emakume ginekologoz eta psikologoz osatutako talde batek British Medical Journal aldizkarian iaz argitaratu zuen artikuluari. Lan hartan, menopausiari buruzko estigmak, ezjakintasunak edo desinformazioak eragiten duten kalteaz ohartarazi zuten. Horri guztiari aurre egiteko eta, hain zuzen ere, menopausia normalizatzeko aritu dira eta ari dira lanean Inma Vila Mendiburu ginekologoa eta Juncal Alzugaray Zurimendi fisioterapeuta.

Ibaietako oztopoak eraisten

2023/06/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Ibaia jarioa da, garraioa da, mugimendua da, bizia da. Ibaietakoak dibertsitate handienetakoa duten ekosistemak dira, eta mehatxatuenetakoak. Errotak eta burdinolak eraikitzen hasi zenetik, gizakia oztopoak jarri eta jarri aritu zaio ibaien jarioari, eta biziari. Oztopo horiek eraisteko garaia da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila