Adimen naturala
Azkenaldian animalien adimenaz egindako ikerketek auzitan jarri dute pentsaera antropozentristatik eratorritako ikuspegia.
Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten …
Materiaren eta antimateriaren arteko asimetria barioietan behatu dute lehenengoz, CERNeko LHCb esperimentuan. Karga-parietate urratzea edo CP urratzea deitzen zaion efektu hori Fisikaren Eredu Estandarrak iragartzen du, eta duela 60 urte baino gehiago behatu zen mesoietan; …
Oinarrizko Partikulen Eredu Estandarra (SM) funtsezko partikulak eta horien arteko elkarrekintzak deskribatzeko teoria onartuena da, grabitatea alde batera utzita. Partikulen fisikaren eredu teoriko bat da, oinarrizko partikulak eta horien arteko elkarrekintzak deskribatzen dituena indar elektromagnetikoen, …
Europarren kezka klima-aldaketarekiko hazi egin da, Eurobarometroaren azken inkestaren arabera. Hain zuzen, parte-hartzaileen % 85ak uste du arrisku global larria dela, eta duela bi urte % 77koa zen hori uste zutenen ehunekoa.
Europar Batasunaren …
Hainbat gaixotasun izateko arriskua aurresateko balio dezaketen ehunka markatzaile molekular identifikatu dituzte listuan EHUko ikertzaile batzuek. Minbizia, patologia kardiobaskularrak, diabetesa eta asaldura neurodegeneratiboak dira gaixotasun horietako batzuk. Diagnostiko goiztiarraren eta doitasunezko medikuntzaren testuinguruan tresna boterets
Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT) gizarteak gai horiekiko duen iritziari buruzko inkestaren emaitzak aurkeztu berri ditu. 2002. urtetik egiten du inkesta hori, bi urtez behin, eta, hala, iritziaren bilakaera azter daiteke. Orain aurkeztu duen …
Duela 15 urte Harbin hiritik gertu (Txina) aurkitu zuten garezur bat, 146.000 urtekoa, denisovarra dela baieztatu dute. Orain arte, ez dira espeziea identifikatzeko gai izan, haren ezaugarri morfologikoek ez baitzuten bat egiten ezagutzen diren giza …
Izarren hautsa, Trifida eta Aintzira nebulosak ageri dira Vera C. Rubin behategiak erakutsi duen lehen irudian. Behategiaren lehen emaitzak gizarteratzeko pentsaurrekoan, beste hainbat irudi ere aurkeztu dituzte, denak lehen hori bezain harrigarriak, duten bereizmenagatik, …
Hiru dimentsioko mikroegiturak zehaztasun mikrometrikoarekin fabrikatzeko teknika berritzaile bat garatu dute EHUko ikertzaile batzuek, hutsaren bidezko litografian oinarrituta. ACS Applied Materials & Interfaces aldizkarian aurkeztu dute teknika.
Microfluidics Cluster taldeko ikertzaileek garatu duten teknikari …
Plastikozko poltsei politika murriztaileak ezartzeak kostaldeko kutsadura nabarmen murrizten duela erakutsi du AEBn egin duten ikerketa batek. Neurri horien ondorioz, kostaldeko garbiketetan bildutako plastikozko poltsak % 25-47 gutxiago izan ziren, antzeko erregulaziorik izan ez duten …
Xibarta ama bat kumeari azalera igotzen laguntzen ari zaio, arnasa har dezan. “Txikiak burbuila batzuk askatzen zituen gora egin ahala; …
Osteoporosia, zeinak hezur-erresistentziaren murrizketa baitu ezaugarri, gero eta ohikoagoa da, bizi-itxaropena handitzearen ondorioz. “XXI. mendeko izurrite isila esaten zaio; izan ere, gehienetan ez du sintomarik ematen eta, gainera, odol- eta gernu-analisietan ez du alterazio espezifikorik …
Tiroide guruineko asaldurak aztertzeko orduan, Edward Norton Lorenz-ek proposaturiko tximeleta-efektuaz oroitzen naiz. Kontzeptu horren arabera, ekintzarik xumeenek aldaketa esanguratsuak ekar ditzakete sistema konplexuetan. Gisa horretan, bi mundu berdintsu aurrez aurre izanik, horietako batean tximeleta batek …
Zaila da Unai Garcia Lopezi gertatutakoa berriz gertatzea. On Zientzia bideo laburren lehiaketan izan da. Lehiaketa hori Elhuyarrek eta DIPCk antolatzen dute, Teknopolis telebista-saioaren barruan, eta haren helburua publiko zabalari zuzendutako zientziari eta teknologiari buruzko …
Animaliekin lagundutako terapiak gero eta interes handiagoa pizten du, onurak eskaintzen baititu hainbat populazio-taldetan. Animaliak koterapeuta bihurtzen dira terapia horietan, non zientziak, oraindik ere, asko baitu ikertzeko.
Nora García Alonsok duela gutxi bukatu du doktore-tesia, eta grinaz hitz egiten du bere ikerketaz: ariketa fisikoaren onurak COVID iraunkorra duten pazienteetan. Batxilergoa ikasten ari zenean, ordea, ez zuen imaginatzen unibertsitatean ikasiko zuenik, eta are …
Osakidetzak berak aitortzen duenez, “komunikazioa tresnarik garrantzitsuenetako bat da jarduera asistentzialean; beraz, zerbitzuaren kalitatea bermatzeko, ezinbestekoa da paziente eta erabiltzaileak erosoen eta seguruen sentitzen diren hizkuntza ofizialean jardutea”.
Horretarako, besteak beste, Osakidetzak aukera ematen du …
Saia gaitezen, une batez, Joannes Leizarraga irudikatzen, XVI. mendean, Biblia euskaratzeko lanean. Ziur asko, luma, tinta-potoa eta papera izango zituen mahai gainean, eta latinezko itzulgaia parean, atril modukoren batean jarria. Bost mende joan dira euskarazko …
Klima-aldaketaren eta kutsaduraren aurkako estrategien artean, energia-kontsumoa elektrifikatzea da nagusietako bat, energia berriztagarrietatik sortutako elektrizitate garbiari esker. Dokumentu honek Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prozesuen eraldaketa aztertzen du, elektrifikazio-potentzial handieneko industrien aukerak eta sare elektrikoan
Medikuntza birsortzaileak kausa askotarikoen ondorioz galdutako zelula, ehun edo organoak ordezkatzea edo birsortzea du helburu. Azken hamarkadan, eraldaketa nabarmenak jasan ditu alor honek, terapia modernoak garatzen eta material berriak hedatzen ari baitira. Kornearen kasuan aurrerapauso …
Parsiak kezkatuta zeuden. Dahkmetan, isiltasunaren dorreetan, gorpuak pilatzen ari zitzaizkien. Erlijioak agindu bezala, dorre haietan uzten zituzten euren hildakoak, lurra eta gainerako elementuak kutsa ez zitzaten. Saiek jatea zen, parsientzak, gorpuek izan zezaketen amaierarik onena. …