Erreportajeak

1. saria, 2. saria, 3. saria eta Sari berezia

2002/02/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia
Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Egilea: Leire Escajedo San Epifanio Artikulu atsegina eta gaurkotasun handikoa aurkeztu du Leirek CAF-Elhuyar sarietara. Klonazio terapeutikoaren mitoaz mintzatu da eta, azken orduko berrikuntzak aipatzeaz gain, ikuspegi globala eskaintzen asmatu du. Gainera, bere balorazioa egiten ausartu da. Horregatik guztiagatik, epaimahaiak artikulu onenaren saria eman dio. Egilea: Gorka Azkune Galparsoro Egileak: Iker Anega, Juan Jose Jubete eta Karmele Lopez de Ipina

Klonazio 'terapeutikoaren' mitoa: egiak eta gezurrak

2002/02/01 Escajedo San Epifanio, Leire - Konstituzio Zuzenbideko Irakaslea

2001. urteak giza genomaren inguruko albiste ugari ekarri dizkigu. Urte hasieran Bizitzaren Liburua, giza genomaren adierazpen grafikoa, bukatuta zutela argitaratu zen Nature eta Science aldizkarietan. Pertsonen intimitatea urratzeko tresna izan zitekeela, etorkizun hurbilean haurrak gurasoen nahierara sortzea posible izango zela... denetarik entzun genuen.

... eta halako batean sokak agertu ziren

2002/02/01 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea

Pasatu den mendean fisikak izan duen aurrerakada edozein txunditzeko modukoa izan da. Mekanika kuantikoaren eta erlatibitate orokorraren bitartez, gizakiak bizi den unibertsoaren aurpegi ezezagunenak bistaratu ditu.

Ahotsaren bidez mugak gainditzen

2002/02/01 Anega, Iker -
Jubete, Juan Jose -
Lopez de Ipina, Karmele -

Azken urteotan teknologia berrien inbasio txiki bat pairatu dugu. Konputagailuak, Internet, telefono mugikorra... edonon aurki daitezke; aurretik beste gailu teknologiko asko bezala, jadanik gure eguneroko bizitzaren ohiko tresna bihurtu dira. Berez, gaur egun, gero eta errazagoa da etxean konputagailu bat edukitzea.

Tumore-angiogenesia

2002/02/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea

Minbizia, herrialde garatuetan oihartzun eta kezka handien sorrarazten duen gaixotasunetariko bat. Urtero, milaka pertsona hiltzen da munduan hainbat minbizi-motaren ondorioz. Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik, 1999. urtean, 5.020 izan ziren hildakoak.

VLT teleskopioa, Hubble-ren lehiakidea Lurrean

2002/02/01 Mujika, Alfontso -

Hubble teleskopioari lehiakidea agertu zaio Lurrean. Teknologiaren aurrerapenari esker, VLTk, Lurreko teleskopio-multzorik handienak, espazioan balego bezain aratz ikusten du orain.

Zotina kentzeko erremedioak

2002/02/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Arnasari eustea, ur-zurrupada batzuk edatea, goilarakada bat azukre jatea edo susto bat hartzea. Horiek, baita beste asko ere, dira guztiok behin baino gehiagotan jasaten ditugun zotin-erasoaldi gogaikarriei aurre egiteko erabiltzen ditugun erremedio edo soluzioak.

Museoetako giroa neurtzen

2002/02/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Venezia, Viena, Antwerp eta Norwich-eko museoak. Teknologiak eta turismoak kultur ondarearen osasunean duten eragina sakon aztertzen ari diren lau museo dira. Horretarako, fisikari, kimikari eta biologoz osatutako taldeak egin dituzte.

Elektrizitatea deritzon kola

2002/02/01 Ares, Felix -

Dakizun moduan, bi karga elektriko daude: negatiboa eta positiboa. Berdinak direnean aldaratu egiten dira, eta desberdinak direnean erakarri. Adibidez, bi karga positibo elkarren ondoan jarrita aldaratu egingo dira. Elkarren ondoan jarritakoak karga negatibo eta positibo bana baldin badira, aldiz, erakarri egingo dira.

Jules Verne, zientzia-fikzioaren aita

2002/02/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Jules Gabriel Verne Nantes-en jaio zen, 1828ko otsailaren 8an. Abenturazalea izaki, hamaika urte zituela etxetik ihes egin zuen, marinel izateko asmoz. Baina segituan harrapatu zuten eta, haserre, ordutik aurrera irudimenaren eta fantasiaren bidez bakarrik bidaiatuko zuela zin egin zuen. Gaur egun, zientzia-fikziozko nobelaren aitzindaritzat jotzen da Jules Verne, eta zaila da haren nobelak irakurri ez dituenik topatzea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila