Erreportajeak

Antzinako ADNa, ikerketa-eremu berria

2002/03/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Urtarrilaren 24an eta 25ean Madrilen bildu dira antzinako ADNa aztertzen diharduten hainbat arlotako aditu-taldeak Antzinako ADNaren Espainiako I. Biltzarrean.

Artrosiarekin hobeto bizitzeko

2002/03/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Artrosia gorputzeko artikulazioak edo giltzadurak hondatzen dituen gaitza da; horregatik, errehabilitazioa, tratamendu farmakologikoa eta postura edo jarrera desegokiak saihestea ezinbesteko faktoreak izaten dira bizi-kalitate egokia lortzeko. Gainpisua eta obesitatea Lanbidea Herentzia
Jarrera desegokiak Aztura onak eta txarrak (Susana Ochando) Errehabilitazio-ariketak

Migrazioa arrantzaren gidari

2002/03/01 Murua Aurizenea, Hilario -

Urtero, martxoan, berdela iristen da Bizkaiko Golkoko ipar-ekialdetik eta han izaten dira Hondarribiko arrantzaleak zain. Apirilean, berriz, antxoa azaltzen da eta orduan gure portuetako baxurako baporeei dagokie lanean hastea. Ekaina datorrenean, ordea, antxoa utzi eta Bizkaiko Golkora heldu diren hegaluzea eta hegalaburra izaten dira helburu, kostaldeko arrantzaleen poltsikoak poztu eta, nola ez, gu guztion tripak asetzeko. Zerutik datozen estimuluak Eremu magnetikoak Korronteak Usaimena Tenperatura Berdelaren kasua Antxoaren kasua Hegalaburraren eta hegaluzearen kasuak Legatzaren kasua Izokinaren kasua
BIBLIOGRAFIA

Uranok planeta-bilatzaileen aroa ireki zuen

2002/03/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

1781. urteko martxoa arte sei planetak osatzen zuten eguzki-sistema: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter eta Saturno. Sei haiek ziren zerura begien bistaz ikusten ziren planeta guztiak eta, Galileok teleskopioa aspaldi asmatu bazuen ere, inori ez zitzaion bururatu ikusten ez ziren planetak egon zitezkeenik. Teleskopioaren laguntzarik gabe ikusten ez ziren milioika izar zeudela onartzen bazen ere, planetekin berdin gertatzen zenik ez zen oraindik susmatzen. Baina martxoaren 13an William Herschel astronomo britainiarrak Urano aurkitu zuen.

Europak badu bere Internet2

2002/03/01 Waliño, Josu -

Gezurra dirudi! Lau urte pasatu dira Internet2 Estatu Batuetan abian jarri zuten sareari buruz aldizkari honetan idatzi nuenetik. Eta lau urte behar izan dira AEBetan egindakoaren antzeko sarea garatzeko Europan. Gèant da Europan garatutako sarearen izena, Estatu Batuetako bere kidea baino lau aldiz azkarragoa da eta laster bere abiadura laukoiztu egingo du. Lau zenbakiak esanahi berezirik ba ote du Interneten?

Txanpiñoi edo barrengorria

2002/03/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Zuntz asko duenez, tortilletarako aukera paregabea da txanpinoia edo barrengorria, bereziki diabetikoentzat.

Txertoak, ziztada babesleak

2002/02/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Medikuntzaren helburua ez da soilik gaixotasunak sendatzea, baita horiei aurre hartzea ere, eta gaixotasun infekziosoak prebenitzeko bideetako bat txertatzea da. Txertoaren bidez gorputzak gaitz jakin baten aurrean immunitate hartua lortzen du, hau da, gaixotasun hori pasatutakoan gelditzen den babesaren parekoa. Txertaketa ez da prebentzio-bide bakarra Immunizazio pasiboa edo seroprotekzioa

Behia ez da esne-iturri bakarra

2002/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Naturan, ugaztunek esnea erabiltzen dute kumeak elikatzeko. Bizitzaren lehen urteetan behar diren proteinek, gantzek, bitaminek eta beste hainbat produktuk osatzen dute likido zuri hori. Kumea hazten den heinean, esnea edateari utzi eta dagozkion jakiez elikatzen hasi behar du pixkanaka. Heldua denean ez du esnearen beharrik. Esnearen konposizioa Etxean etxekoa Laktosa eta sabeleko mina

Kalitate-agiridun CAF-Elhuyar sariak

2002/02/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Kalitatezko lanak eta punta-puntako gaiak, horiek izan ziren CAF-Elhuyar sarietara aurkeztutako lanen ezaugarri nabarmenenak. Lanen egileak, berriz, azken urteetan baino dezente gehiago eta, adi, dezente gazteagoak. Beraz, badirudi CAF-Elhuyar sarien etorkizun hurbila, alde horretatik, bermatua dagoela.

Iñaki Peña: “Mikroenpresak hauskorrak izan ohi dira”

2002/02/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Iñaki Peña CAF-Elhuyar II. Bekaren irabazlea da. Euskal mikroenpresen demografia eta erregimen teknologiak XXI. mendearen atarian da liburu egitasmoaren izenburua.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila