FAQ - Laguntza

 

Harpidetza

 

Harpidetzaren ezaugarriak

Elhuyar aldizkariaren urteko harpidetza-saria (4 zenbaki) Euskal Herrian eta Espainian 16 eurokoa da norbanakoentzat —4 euro zenbakiko—, eta, gainerako herrietan, 28 eurokoa (BEZa eta bidalketa-gastuak barne).

Ikasleek % 25eko deskontua izango dute urteko harpidetza-sarian, eta urtean 12 euro ordaindu beharko dute.

Gutxieneko harpidetza-aldia urtebetekoa da.

Elhuyar aldizkarira harpidetuz gero, hiru hilez behin etxean jasoko duzu aldizkaria, eta sarbide osoa izango duzu Elhuyar aldizkariaren Interneteko harpidedunaren gunera. Aldizkariaren edizio digitala ikusi eta deskargatzeko aukera izango duzu.

Zer abantaila izango ditut harpidetzaren truke?

Elhuyar aldizkarira harpidetuz gero, hiru hilez behin etxean jasoko duzu aldizkaria, eta webgune bidez sarbidea izango duzu zerbitzu digital guztietara, harpidedunaren gunean.

Zer deskontu eskaintzen dizkit Elhuyar aldizkariaren harpidetzak?

Ikasleek % 25eko deskontua izango dute urteko harpidetza-sarian. Ikasle-txartelaren kopia bidali beharko dute horretarako.

Elhuyar aldizkariaren harpidetza oparitu nahi dut. Zer egin behar dut?

Lagun bati urtebeteko harpidetza oparitu diezaiokezu, eta, horretarako, bete ezazu webgunean aurkituko duzun harpidetza-fitxa

Ikaslea, Elhuyar aldizkariaren harpideduna edo Elhuyar Fundazioaren bazkidea bazara deskontua izango duzu harpidetza-oparia egiten duzunean, lehenengo urtetik hasita. % 25ekoa elkargokide edo ikasle bazara, eta % 20koa Elhuyar aldizkariaren harpidedun edo Elhuyar Fundazioaren bazkide bazara. Deskontuak ez dira metatuko, eta handiena hartuko da aintzat.

Harpidetza-aldia urtebetekoa izango da, eta urtebete hori igaro aurretik eteten bada ez zaizu dirurik itzuliko. Zure laguna izango da Elhuyar aldizkariaren harpideduna, eta hark izango ditu harpidedun izatearen abantaila guztiak.

Erakundeen harpidetza

Erakundeak zein norbanakoak harpidetu daitezke Elhuyar aldizkarira, eta bai erakundeek eta bai norbanakoek harpidedun izateagatiko onura berak izango dituzte harpidetza-sari beraren truke.

Elhuyar aldizkariaren zenbaki bat erosi nahi dut

Elhuyar aldizkariaren zenbakiak kiosko eta liburu-dendetan daude salgai, ez denetan, baina bai nagusietan.

Elhuyar  aldizkariaren ale bakoitza 4,70 euroan saltzen da.

Elhuyarren ezin da erosi papereko edizioen zenbakirik.

Elhuyar aldizkariaren zenbaki digital bat erosi nahi dut

Elhuyarren denda birtualean hilean hileko Elhuyar aldizkariaren zenbakiaren edizio digitala eros dezakezu 3,5 euroan.

Harpidetzeko bideak 

Nola harpidetu naiteke Elhuyar aldizkarira?

Hiru bidetatik harpidetu zaitezke Elhuyar aldizkarira: webgunean aurkituko duzun harpidetza-fitxa betez; posta elektronikoz, harpidetza@elhuyar.eus helbidean, edo telefonoz, (+34) 943363040 telefono-zenbakian.

Gutxieneko harpidetza-aldia zein da?

Elhuyar aldizkariaren gutxieneko harpidetza-aldia urtebetekoa da. Harpidetzaren epealdia amaitu baino lehen bertan behera utziz gero, ez da dirurik itzuliko.

Nola eten dezaket nire harpidetza?

Harpidetza sailarekin harremanetan jarrita egin dezakezu: harpidetza@elhuyar.eus helbidera idatzita, edo telefonoz, (+34) 943363040 telefono-zenbakian.

Nola alda ditzaket nire harpidetza-datuak?

Harpidetzari lotutako datuak Elhuyar aldizkariaren harpidedunaren gunean alda ditzakezu, eta, bestela, harpidetza-sailera idatzita edo deituta.

Harremanetan jartzeko

 

Nola jar naiteke harremanetan harpidetza-sailarekin?

Posta elektronikoz edo telefonoz jar zaitezke harremanetan harpidetza-sailarekin.

Harpidetza-saila
harpidetza@elhuyar.eus
tel.: (+34) 943363040

Nola jar dezaket publizitatea Elhuyar aldizkarian?

Elhuyar aldizkariak hainbat publizitate-aukera eskaintzen ditu. Interesik edo zalantzarik baduzu, jarri harremanetan publizitate-sailarekin posta elektronikoz edo telefonoz.

Irune Bengoetxea Lanberri
Publizitate-saila
i.bengoetxea@elhuyar.eus
tel.: (+34) 943363040

Nola jaso dezaket artikulu bati buruzko informazio gehigarria?

Elhuyar aldizkarian argitaratzen dugun edukietan informazio gehigarria lortu ahal izateko nahikoa erreferentzia-datu ematen ditugu. Hala ere, aldizkarian irakurritakotik informazio gehigarria lortzeko zailtasunak izan badituzu, idatzi aldizkaria@elhuyar.eus helbidera, eta ahal dugun neurrian lagunduko zaitugu.

Webgunearen funtzionamenduarekin arazoak ditut, norekin jarriko naiz harremanetan?

Webgunearen funtzionamenduarekin arazoak baldin badituzu, mesedez, idatzi mezu bat webmaster@elhuyar.eus helbidera, zure arazoaren berri emateko.

Elhuyar aldizkariaren “Gai librean” atalean idatzi nahi dut. Zer egin behar dut?

Elhuyar aldizkariak zientziaren dibulgazioan aritu nahi duten pertsonei eskaintzen dien atal bat du: “Gai librean”. Idazleak bere kasa prestatutako euskarazko dibulgazio-artikuluak argitaratzeko tokia da. Gai librean idazteko, kontsultatu jarraibideak eta bidali artikulua helbide elektroniko honetara: aldizkaria@elhuyar.eus

Webgunea: harpidedunaren gunea

 

Zer da harpidedunaren gunea?

Elhuyar aldizkariak harpidedunei Interneten eskaintzen dizkien zerbitzuak biltzen ditu harpidedunaren guneak.

Harpidedunek eskubidea dute aldizkariaren edizio digitala eta hemeroteka osoa kontsultatzeko. Halaber, harpidedunaren gunean kontsultatu, aldatu eta eguneratu ditzakete harpidetzari lotutako datuak.

Zer zerbitzu jasoko ditut webgunean, Elhuyar aldizkarira harpidetuz gero?

  • Sarbide osoa aldizkariaren eduki guztietara.
  • Edizio digitala ikusi eta deskargatzeko eskubidea
  • Harpidetza-datuak kontsultatu, aldatu eta eguneratzeko zerbitzua
  • Elhuyar aldizkariaren edukietan iruzkinak egiteko sarbidea
  • Elhuyar aldizkariaren buletina

Harpideduna naiz baina ez dut aktibatu nire kontua harpidedunaren gunean. Nola aktiba dezaket?

Elhuyar aldizkariaren harpideduna bazara, eta ez baduzu harpidedunaren gunean sartzeko kontua aktibatu, jar zaitez harremanetan gurekin harpidetza@elhuyar.eus helbidera idatzita.

Elhuyar Fundazioaren bazkidea naiz, eta doan jasotzen dut Elhuyar aldizkaria. Sarbidea dut webguneko zerbitzuetara eta harpidedunaren gunera?

Bai. Elhuyar Fundazioaren bazkideek doan jasotzen duzue Elhuyar aldizkaria, eta sarbidea duzue aldizkariaren webguneak eskaintzen dituen zerbitzuetara eta harpidedunaren gunera. Alabaina, ezin dituzue zuen datuak kudeatu webgunearen bidez. Bazkidetzari lotutako datuak aldatzeko, mesedez, jarri harremanetan bazkidetza sailarekin bazkidetza@elhuyar.eus helbide elektronikoan edo (+34) 943363040 telefonoan.

Webgunea: doan erregistratutako erabiltzaileak

 

Ez naiz harpideduna, baina interesa dut Elhuyar aldizkariaren webgunean. Erregistratu naiteke erabiltzaile gisa?

Bai. Elhuyar aldizkariaren webgunean erregistratuz gero, aukera izango duzu iruzkinak egiteko, eta informazio-buletina jasotzeko.

Doakoa da erabiltzaile erregistratu izatea.

Nola erregistra naiteke?

Elhuyar aldizkariaren webgunean erregistratzeko, bete erregistro-fitxa.

Webgunean erregistratzea beharrezkoa da Elhuyar aldizkariaren edukiak kontsultatzeko?

Ez. Elhuyar aldizkariak webgunean argitaratzen duen edukia irekia da eta edonork kontsulta dezake.

Halaber, erabiltzaileek aukera dute webgunean doan erregistratu eta iruzkinak egiteko, eta informazio-buletina jasotzeko.

Elhuyar aldizkariaren harpidedunek sarbide esklusiboa dute harpidedunen gunera. Harpidedunen gunean hemeroteka osoa eta edizio digitala ikus ditzakete, besteak beste. Harpidetu, Elhuyar aldizkariaren zerbitzu guztiak eskuratzeko.

Erregistratuz gero sarbidea izango dut harpidedunaren gunera?

Ez, harpidedunaren guneko zerbitzuak harpidedunentzat baino ez dira. Webgunean erregistratzeak eskubidea ematen du iruzkinak egiteko eta newsletterra jasotzeko. Gainerako zerbitzuak jasotzeko, harpideduna izan behar duzu.

Webgunea: harpidedunaren gunean sartzeko arazoak

 

Pasahitza ahaztu dut.

Pasahitza ahaztu baduzu, eskatu pasahitza berriz bidaltzeko, eta mezu elektroniko bidez jasoko duzu.

Nola alda dezaket pasahitza?

Pasahitza aldatzeko, harpidedunaren gunean sartu behar duzu eta, han, “Pasahitza aldatu” aukerara jo.

Nola alda dezaket erabiltzaile-izen gisa dudan helbide elektronikoa?

Erabiltzaile-izena aldatzeko, jarri mesedez harremanetan harpidetza-sailarekin: harpidetza@elhuyar.eus; (+34) 943363040.

Webgunea: buletina eta bilaketak

 

Nola harpidetu naiteke Elhuyar aldizkariaren buletinera?

Elhuyar aldizkariaren informazio-buletina jasotzeko, harpidetu buletinera. Hilean behin jasoko duzu.

Zer egin behar dut buletina inoiz gehiago ez jasotzeko?

Elhuyar aldizkariaren buletina inoiz gehiago jaso nahi ez baduzu, sakatu buletinaren amaieran ikusiko duzun “utzi buletinaren harpidetza” atala, eta automatikoki ezabatuko zaitugu buletinaren hartzaile-zerrendatik.

Ezin dut artikulu bat aurkitu

Elhuyar aldizkariaren webgunean, 1985eko abendutik —zero zenbakitik— argitaratutako zenbaki guztien edukia dago. Jarri ahalik eta hitz-gako gehien eta zehatzenak aurkitu nahi duzun edukia bilatzeko, eta jo bilaketa aurreratura bilaketa-eremuak mugatzeko, dataren, egilearen, aldizkari-zenbakiaren, atalaren edo beste zenbait eremuren arabera.

Hemerotekan egon behar lukeen artikulu bat ezagutzen baduzu eta ez baduzu bertan aurkitzen, idatzi mezu bat, mesedez, aldizkaria@elhuyar.eus helbidera, horren berri emateko. Mezuan jaso artikuluari buruzko xehetasun hauek, gutxienez: zenbakia, data, izenburua eta orrialde-zenbakia, eta ahal bezain laster jarriko dugu eskuragarri.

Aldizkariaren zenbaki zaharrak

 

Nola eskura dezaket aldizkari zahar baten papereko kopia bat?

Elhuyarrek ez ditu gordetzen aldizkari zaharren papereko kopiak urtebetez baino gehiagoz. Harpideduna bazara, eta eskuratu nahi duzun kopiak ez badu urtebete, jarri harremanetan harpidetza-sailarekin.

Urtebete baino zaharragoak diren aldizkarien edukia eskuratzeko, jo Elhuyar aldizkariaren hemerotekara. 1985etik gaurdaino argitaratutako zenbaki guztiak aurkituko dituzu hemerotekan, eta artikuluak jatorrizko maketarekin eskuratu ahal izango dituzu PDF formatuan.

Jabego intelektuala eta baimenak

 

Zein da Elhuyar aldizkariaren edukiaren lizentzia?

Elhuyarren jabetzako edukia Creative Commons lizentziapean dago, “Aitortu–PartekatuBerdin (CC-BY-SA-3.0)” lizentziapean.

  • Aitortu (Attribution): Lizentziak baimendutako obraren edozein ustiapenetan aintzatetsi edo aitortu beharko da jatorrizko egilea nor den.
  • PartekatuBerdin (ShareAlike): Edukien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzea derrigortzen du. 
  • Lizentzia-mota hau Elhuyarren jabetzakoak diren edukiei bakarrik dagokie. Elhuyar aldizkariarenak ez diren edukien kasurako (ilustrazioak, argazkiak, testuak edo bestelako materiala), edukiaren jabetza duen pertsona edo erakundearen lizentzia adieraziko da kasu guztietan, eta hari lotutako erabilera baino ez da egingo.

Erabil dezaket Elhuyar aldizkarian argitaratutako edukia?

Bai, baldin eta Elhuyarren jabetzako edukiei dagokien Creative Commons lizentzia betetzen baduzu: “Aitortu–PartekatuBerdin (CC-BY-SA-3.0)” lizentzia. Erabili nahi duzun edukia ez bada Elhuyarren jabetzakoa, edukiaren jabearekin jarri behar duzu harremanetan baimenak eskatzeko.

Nire erabilerak ez du bat egiten Elhuyarren erabilera-eskubideekin. Nola eska dezaket baimena?

Egin nahi duzun erabilerak ez badu Creative Commons lizentziarekin bat egiten, edukia erabiltzeko baimena eskatu behar duzu aldizkaria@elhuyar.eus helbidean.

Elhuyar aldizkarian argitaratutako argazkiak, marrazkiak eta bestelako material grafikoak berrerabil ditzaket?

Elhuyarren Creative Commons “Aitortu–PartekatuBerdin (CC-BY-SA-3.0)” lizentzia bere jabetzakoak diren edukiei baino ez dagokie. Elhuyar aldizkarian argitaratutako argazkiak, marrazkiak eta bestelako material grafikoa berrerabiltzeko, edukiaren egileak eman behar du baimena, eta harekin jarri behar duzu harremanetan baimena eskatzeko.

Elhuyar aldizkarian argitaratu nahi dut

 

Bidal dezaket artikulu bat Elhuyar aldizkarian argitaratzeko?

Bai. Elhuyar aldizkariak zientziaren dibulgazioan aritu nahi duten pertsonei eskaintzen dien atal bat du: “Gai librean”. Idazleak bere kasa prestatutako euskarazko dibulgazio-artikuluak argitaratzeko tokia da. Gai librean aritzeko, kontsultatu jarraibideak eta bidali artikulua helbide elektroniko honetara: aldizkaria@elhuyar.eus

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila