Gai librean

Animaliekin lagundutako terapia

2025/06/30 Aintzane Rodríguez Celaya - Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena Saila
Garikoitz Azkona Mendoza - Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena Saila

Animaliekin lagundutako terapiak gero eta interes handiagoa pizten du, onurak eskaintzen baititu hainbat populazio-taldetan. Animaliak koterapeuta bihurtzen dira terapia horietan, non zientziak, oraindik ere, asko baitu ikertzeko.

Euskal itzulpengintzaren bilakaera, teknologiaren argitan

2025/06/01 Uxoa Iñurrieta Urmeneta - UEUko GOI institutuko irakasle eta ikertzailea

Saia gaitezen, une batez, Joannes Leizarraga irudikatzen, XVI. mendean, Biblia euskaratzeko lanean. Ziur asko, luma, tinta-potoa eta papera izango zituen …

Posible da elektrifikazio industriala EAEn?

2025/06/01 Barco Rivero, Kelly - EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikaslea
Unai Garnika, Iñigo - EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikaslea
López Ropero, Iraide - Teknologia Elektronikoa Departamentua EHUren Bilboko Ingeniaritza Eskola
Gómez-Cornejo, Julen - Ingeniaritza Elektrikoa Saila. Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)
Aranzabal Santamaria, Itxaso - Ingeniaritza Elektrikoa Saila. Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU)

Klima-aldaketaren eta kutsaduraren aurkako estrategien artean, energia-kontsumoa elektrifikatzea da nagusietako bat, energia berriztagarrietatik sortutako elektrizitate garbiari esker. Dokumentu honek Euskal Autonomia Erkidegoko industria-prozesuen eraldaketa aztertzen du, elektrifikazio-potentzial handieneko industrien aukerak eta sare elektrikoan duten eragina aztertuz.

Zelulen mikroingurunea: Korneako medikuntza birsortzailearen aurrerapenen giltzarri?

2025/06/01 Romo Valera, Cristina - EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Ikertzailea, Zelulen Biologia eta Histologia Saila
Rodriguez Astigarraga, Maddalen - EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Ikertzailea, Zelulen Biologia eta Histologia Saila
Andollo Victoriano - EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Irakaslea, Zelulen Biologia eta Histologia Saila

Medikuntza birsortzaileak kausa askotarikoen ondorioz galdutako zelula, ehun edo organoak ordezkatzea edo birsortzea du helburu. Azken hamarkadan, eraldaketa nabarmenak jasan …

Nola eraldatzen duen kirolak gure gorputza

2025/05/09 Leyre Echeazarra Escudero - EHUko Farmazia Fakultateko irakaslea eta ikertzailea. Fisiologia saila.

Fitnessaren aroan bizi gara. Ariketa fisikoarekiko interes handia dugu, nahiz eta paradoxikoki bizimodu modernoa oso sedentarioa izan. Gimnasioak erreferentziazko espazioak dira, eta sare sozialetan bideo ugari aurki ditzakegu non itxura fisikoa eta ongizatea hobetzeko aholku asko ematen diren. Nahiz eta jende askok jarraibide horiek zorrotz jarraitu, askotan ez dugu ulertzen zer aldaketa gertatzen diren gure gorputzean kirola egitean. Nola hazten dira gure muskuluak ariketa egiten dugunean? Nola aldatzen dira gure metabolismoa, bihotza, birikak edo garuna?

Turn+: Torneaketa-prozesua, seguruagoa eta eskuragarriagoa

2025/04/08 Gorka Urbikain Pelayo - Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (EHU). CFAA Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa (EHU).
Daniel Olvera Trejo - Institute of Advanced Materials for Sustainable Manufacturing, Tecnológico de Monterrey.

Torneaketa antzinatik ezaguna den mekanizazio-prozesu bat da, baina, hala ere erronka handiei aurre egiten jarraitzen du, ebaketa-prozesu berrien garapenarekin, kinematika berritzaileekin eta azken teknologiako erremintekin. Pieza edo erremintaren (edo bietako baten) zurruntasun faltagatik sortzen diren bibrazioak dira oztopo nagusia, eta horrek produktibitateari eta piezen kalitateari eragiten die. Programak badauden arren, garestiak izaten dira eta prestakuntza espezifikoa behar izaten dute. Turn+ aplikazioa Euskal Herriko Unibertsitateak eta Monterreyko Teknologikoak garatu dute, erabakiak hartzeko soluzio erraz eta eskuragarri gisa, eta torneaketa- eta mandrinaketa-prozesuetan prozesuaren datu giltzarriak zenbatesteko aukera eskaintzen du (hala nola indarrak, potentzia, egonkortasuna edo zimurtasuna).

Beldurrik gabe

2025/04/01 Leyre Echeazarra Escudero - EHUko Farmazia Fakultateko irakaslea eta ikertzailea. Fisiologia saila.

“Bazen behin bi seme zituen gizon bat. Semeak guztiz desberdinak ziren. Pedro, zaharrena, mutil bizkorra eta arduratsua zen, baina oso beldurtia. Haren anaia txikia, Jon, ordea, ez zen inoiz ezeren beldur. Horregatik, herrian denek "Jon Beldurgabe" deitzen zioten. Joni ez zioten beldurrik ematen ez ekaitzek, ez hots arraroek, ez munstroen ipuinek. Beldurra ez zen existitzen berarentzat” (Grimm anaien Jon Beldurgabe eleberriaren egokitzapena, 1812).

Jonek ez bezala, segur aski gutako gehienok sentitu dugu noizbait beldurra. Zer da beldurra? Non dago zehazki? Ba al dago beldurrik sentitzen ez duen jenderik? Kontrolatu ahal dugu?

Mina garunean dago

2025/03/01 Echeazarra Escudero, Leyre - UPV/EHUko Farmazia Fakultateko irakaslea eta ikertzailea. Fisiologia Saila
Aguirrezabal Bazterrika, Iñaki - Osakidetzako familia-medikua. Minari Modu Aktiboan Aurre Egiteko Unitatea (Salburuako Osasun Zentroa)

“Mina dut. Nahiko maiz buruko mina izaten dut, baina normala da. Nire familian beti izan ditugu migrainak, batez ere hego-haizeak jotzen duenean. Amari ere gertatzen zaio. Nire amamari ere gertatzen zitzaion. Familia-­kontua da. Okerrena da botikek ez didatela ezer egiten eta ezin dudala ezer egin. Etsita nago”.

Lineo eta taxonomia: mugarri bat zientziaren historian

2025/03/01 Zabaltza Pérez-Nievas, Xabier - Gaur Egungo Historiako irakaslea

Karlos Lineok naturaren izaki guztiak antolatzeko ahaleginetan eman zuen bizitza osoa. Suediar naturalista handi honek ez zituen animalia- eta landare-espezieak bakarrik izendatu. Mineralak eta beste anitz gauza ere sailkatu zituen, ustezko giza arrazak barne. Aurreiritziak aurreiritzi, beti latinez, gaurko biologiaren adar guztietan erabiltzen den taxonomiaren eta primatologiaren sortzailea izan zen.

Kentzetik gehitzera: metalak metatzen

2025/03/01 Aldalur Urresti, Eider - Tecnaliako ikertzailea, Ingeniaritza Mekanikoan doktorea

Historian zehar, fabrikazio-teknologiak eta industria, oro har, garatzen joan dira, gaur egun mundu mailan metalen industriaren zutabe nagusiak diren galdaketa-, konformazio- eta mekanizazio-teknologietara iritsi arte. Azken urteetako aurrerapen teknologikoei esker, fabrikazio-teknologia berritzaile bat gaineratu behar zaio zerrenda horri: fabrikazio gehigarria.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila