Erreportajeak

Adimen naturala

2025/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Adimen artifizialak adimenari berari buruzko eztabaida berpiztu du: zer da adimena, zertan bereizten dira giza adimena eta adimen artifiziala deritzoguna, zer egitura dute oinarrian… Eztabaida horrekin batera, animalien garunen egiturari eta gaitasun kognitiboei buruz egindako azken ikerketek frogatu dute orain arte errotuta egon diren hipotesi batzuk okerrak direla. Funtsean, eta beste behin ere, auzitan jarri dute pentsaera antropozentristatik eratorritako ikuspegia.

Botikak, ingurumena gaixotzen

2025/06/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Inor gutxi gogoratzen da botikez, behin gure gorputzean eragin ondoren. Baina farmakoen bizitza ez da hor bukatzen. Kanporatu egiten ditugu, eta ingurumenera iristen dira. Pare bat orduz egon litezke gure gorputzean; hainbat hamarkadaz ingurumenean. Eta han, beste bizidun batzuei ere eragiten diete. Arazo horri oso adi daude Saioa Domingo Echaburu farmazialaria eta Nestor Etxebarria Loizate ingurumen-kimikaria.

Neuroteknologiak osasunaren zerbitzura

2025/06/01 Elhuyar Zientzia -

Neuroteknologien alorrean aurrerapen handiak aurreikusten dira epe laburrean, eta aurrerapen horiek garrantzitsuak izan litezke pertsona askoren bizitza hobetzeko. Horretan ari dira Euskal Herriko hainbat ikerketa-zentro; besteak beste, BRTA aliantzako Tecnalia eta CIC Biomagune.

Glaziar bat galtzean

2025/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

“Mezua ez da baikorra, hau baita errealitatea. Ez gara glaziarrak plastikozko izara zuriz estaltzen hasiko, Alpeetan egiten duten bezala. Begiratzen …

Autismoak

2025/03/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.

Labar-artea digitalizazioaren eta AAren aroan

2024/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Digitalizazioaren eta adimen artifizialaren iraultza arlo guztietara iritsi da, baita kobazuloen barrunbeetara ere; eta, besteak beste, labar-artea hartu du ikergai. Teknologia berrienen laguntzaz, ezkutuan zeuden altxorrak aurkitzeaz gain, haiek aztertzeko eta hobeto ulertzeko metodo objektibo eta unibertsal bat sortu dute arkeologo garaikideek. 

Aingiren arrangurak

2024/12/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Misterio asko izan ditu beti aingirak inguruan. Batzuk joan dira argitzen, urteetako ikerketen poderioz. Baina, gaur egun, badago beste misterio bat, zientzialariek nekez argituko dutena: desagertzeko arrisku larrian dagoen animalia bat izanik ere, zientoka agertzen dira hainbaten plateretan. Nola liteke?

Aire garbiagoa, osasunaren mesedetan

2024/09/02 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Europako Batzordeak airearen kalitatea hobetzeko neurri berriak onartu ditu. Herrialdeek 2030erako bete beharko dituzte ezarri berri diren neurriak, eta, horrekin, poluzio atmosferikoak eragiten dituen heriotza goiztiarrak prebenitzea espero du Batzordeak. Izan ere, Europako Parlamentuak berak emandako datuen arabera, aire-kutsadurak, urtean, 300.000 heriotza goiztiar eragiten ditu Europar Batasunean.

Energia iluna argitzeko leiho bat

2024/09/02 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Eredu onartuenaren arabera, unibertsoaren bi heren osatzen ditu; baina ez dakigu zer den. Energia iluna deitzen diogu. Eta energia hori zer den edo nolakoa den argitzeko, esperimentu handiak daude martxan. Haietako baten lehen emaitzak eman zituzten udaberrian, eta haien interpretazioak hautsak harrotu ditu, iradoki baitute ustez konstantea behar zuena aldakorra izan litekeela.    

Birusak lagun elikagaien segurtasunean

2024/09/02 Elhuyar Zientzia -

Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunei aurre hartzeko, gaixotasun horiek eragiten dituzten bakterioen aurkako birusak erabiltzeko aukera ari dira ikertzen AZTI ikerketa-zentroan. Abantaila handienetako bat da birus horiek soilik bakterio-espezie edo genero bati eragiten diotela eta ez direla kaltegarriak gainerako bakterio onuragarrientzat, ezta animalientzat eta landareentzat ere.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila