Erreportajeak

Belarriarenneurrikosoinua.mp3

2007/04/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Etxeko fonoteka osoa autoan eramatea ez da zaila gaur egun, nahiz eta fonoteka oso handia izan, eta autoaren maletategia txikia. Are gehiago, poltsikoan eraman daiteke fonoteka osoa, eta baita gehiago ere; 20.000 kantu, pentsa, 2.000 bat disko. Horretarako, musika konprimitu besterik ez da egin behar.

GNU/Linux, sistema eragileen artean lehiakide ahaltsua eta librea

2007/04/01 Asurmendi Sainz, Jabier - Informatika-ingeniaria eta Bitarlan-en sortzailea

Linux munduko sistema eragile librerik ospetsuenaren nukleoa da, GNU/Linux-ena, alegia. Sistema eragile hori, egun, lehiakide sendo bilakatu da beste sistema eragile jabedunetarako, hala nola Microsoft Windows, Unix edo Mac OS X.

Arrotzei eraso edo bereak babestu?

2007/04/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Animalia guztien immunitate-sistemek, bai ornodunenek eta bai ornogabeenek, funtsean, mikrobio patogenoak identifikatu eta hil egiten dituzte. Ornodunen immunitateak, horretaz gain, haien gorputzean bizi diren mikrobio onuragarriak babesten dituela uste du Wisconsin Unibertsitateko ikertzaile batek, mikrobio horiei kalte egitea animaliarentzat ere kaltegarria izango litzatekeelako.

Polimeroak apurtuz

2007/04/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Gero eta plastiko gehiago kontsumitzen dugu, eta gero eta hondakin plastiko gehiago sortzen dugu. Beraz, hondakin horien kudeaketak eta birziklapenak ere gero eta hobea izan behar luke. Bide horretan, birziklatze kimikoaren aldeko apustua egin du GAIKER-IK4k.

Landare transgenikoak, soroetan nagusi

2007/04/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Bioteknologiak nekazaritzan dituen aplikazioez arduratzen den erakundeak, ISAAAk, aurten ere kaleratu du ekoizpen transgenikoen gaineko txostena. Azken urteotan, etengabe hedatu dira genetikoki eraldatutako laboreak, eta 2006. urtea ez da salbuespena izan.

Ospitaleetako infekzioei aurre eginez

2007/03/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Inork gutxik pentsatuko du ospitalera sendatzera joan, eta han, infekzioren batek jota, gaixotu daitekeenik. Baina zenbaitetan gertatzen dira horrelakoak, eta garrantzitsua da jabetzea infekzio horiek gutxitu behar direla. Izan ere, infekzio horiek gaixoaren osasun-egoera okertzen dute. Gainera, ospitaleetako kalitatearen adierazle gisa ere hartzen dira. Bestalde, merkeagoa da ospitaleetako infekzioak prebenitzeko zaintza-sistemak ezartzea, ondoren sendatzen gastatzea baino.

Mila milioi detektatzeko

2007/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Badira 300 urte baino gehiago gizakia ohartu zela gauza txikiak garrantzitsuak direla. Mikroskopio batetik begiratu zuenetik, hain zuzen ere. Geroztik, gauza txikiena bilatzeari ekin zion, eta lan horretan ari da oraindik ere. Bidean, atomoak eta molekulak aurkitu zituen; dena zegoen atomoz eta molekulaz eginda. Haiek detektatzea bilakatu da gizakiaren erronka nagusietako bat. Gaur egun, mila milioi molekulako talde txikiak detektatzen dira. Nahikoa.

Lurretik espaziora

2007/03/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Betidanik izan du gizakiak bidaiatzeko grina, toki berriak ezagutzeko jakin-mina. Hasi kontinenteetatik, itsasoa gero, zerua eta espazioa azkenik. Espazioa, gizakiaren azken konkista. Zuzenean ezin denean, informazioa lortzeko balioko diguten lekukoak bidalita, baina planetak, sateliteak eta asteroideak helburu eta helmuga garrantzitsu bihurtu dira.

Animalien gaitzak, gaitz gizakiarentzat

2007/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Amorrua. Tuberkulosia. Bruzelosia. Hirurak zoonosiak dira, animalietatik pertsonetara transmititzen diren gaitzak, alegia. Garai batean, gaixotasun beldurgarriak ziren. Gaur egun, ordea, inguru hauetan oso kasu gutxi agertzen dira, eta, tratamendu egokiei esker, ez dute heriotzarik eragiten. Alabaina, beste zoonosi asko daude, eta kalte handiak sortzen dituzte.

Arbasoen irakatsiak

2007/03/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Belaunaldiz belaunaldi, basabizitzatik gero eta urrunago dago gizaki modernoa. Eta, inguru naturalarekin harremana galtzen duen heinean, arbasoen jakintzaren zati handi bat atzean gelditzen ari da. Bada, berandu baino lehen, zaharren esanei aditzea komeni da, haien irakatsiak aintzat hartzea. Etnobotanikariek horretan dihardute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila