Erreportajeak

Minbiziaren aurka, metastasiari aurre eginez

2007/09/01 Badiola Etxaburu, Iker - Biologian doktorea

Minbizia herrialde garatuetako gaixotasun hedatuenetariko bat da, bihotzeko eta burmuineko gaitzekin batera. Gure bizi-itxaropena luzatzen ari den heinean, minbizia eta buruko gaitzak gero eta gehiago agertzen ari dira. Denboraren poderioz, gure gorputzeko zelulak zahartzen joaten dira, eta, halako batean, erreplikatzeko orduan, akatsen batengatik edo zahartu direlako, gaixotasunak agertzen dira. Minbizia norberaren zelulak gaiztotzea baino ez da. Gure gorputza osatzen duten bilioika zelulen artetik batek kontrolei muzin egin eta etengabeko hazkuntzarako bidea hartzen du. Kontrolik gabeko hazkuntza horren ondorioz, tumore primarioa sortzen da. Oro har, tumore primarioa garaiz aurkituz gero, ez da arriskurik egoten kirurgia bidez kentzeko. Arazoa metastasia da.

Pozalagua, lur azpiko laborategi

2007/07/01 Zubia Gallastegi, Bego - Elhuyar Zientzia

Estalaktita eszentrikoen munduko multzorik ederrena ez bada, ederrenetako bat da Karrantzako Pozalagua kobazulokoa. Ikertzaileek ez dakite mineral-metaketa horiek nola sortu eta bilakatu ziren, baina jakin badakite desegiten hasi direla. Kobazuloa babestu eta bisitariek haren ikusgarritasunaz gozatzeko aukera izaten segi dezaten, Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat sailek diziplina arteko ikerketa bat jarri dute martxan. Pozalagua munduko lur azpiko laborategi garrantzitsuenen artean kokatu dute lanek.

Desberdintasunen jokoa garaile V. Tesi Sarian

2007/07/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Basque Research web guneak euskal unibertsitateetako ikertzaileen lanak gizarteratzeko urtero antolatzen duen Tesi Sariaren bosgarren edizioa izan da aurtengoa. Minbizi-zelulen markatzaile berri batzuei buruzko lan batek irabazi du lehenengo saria. Bigarrena ukimenaren mundura joan da, eta aipamen berezia digitalki sinatuta gelditu da.

Nanoteknologia eguneko menuan

2007/07/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Nanoteknologia puri-purian dago. Materia nanoeskalan erabilita aukera berriak sortzen dira, eta ikertzaileak lanean ari dira aukera horiek arlo desberdinetan aplikatzeko. Hala, elikagai-industrian, janari osasungarriagoak, seguruagoak eta erakargarriagoak egiteko asmotan dabiltza, txikitasunaren teknologiari esker.

Altzairu-hondarren irtenbidea

2007/07/01 Txintxurreta Agirre, Arantxa - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

CD zaharrak adarretatik zintzilik ikusi ditugu, baratzeetatik txoriak uxatzeko; alkandora zaharretik makina bat trapu ateratzen ikusi dugu, etxeko kristalak garbitzeko; garai bateko marmita zaharrak ikusi ditugu, euriak bustitako aterkiak gordetzeko. Alabaina, apenas ikusten da altzairutegietan pilatzen den hondakin andana ezertarako erabiltzen.

Tximeleta-festa

2007/07/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Udan, festa-giroa da nagusi zelaietan. Eguzki-printzek giroa epeltzen dute, txorien eta kilkerren kantuak daude nonahi, eta kolore-jaialdia txundigarria da. Festa horretan, koloretako malutatxo batzuk dantzan ari dira: tximeletak dira. Harrotuta dabiltza, lorez lore, pinpilin-panpalan. Ez da harritzekoa; izan ere, garairik gorenean daude, ugaltzeko garaian.

Giroskopioak, dantza orekatuaren gailuak

2007/07/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Biraka ari den edozein gailuk jokabide miresgarria izan dezake. Magia dirudi, baina ez da; senak agintzen digunaren kontrako jokabidea besterik ez da. Jokabide hori aprobetxatu egiten du teknologiak. Gailu birakarien --giroskopioen-- munduak garrantzi handia hartu du. Inguruan dituzu giroskopioak, eta, hala ere, ia isilpean geratu dira; ezagutu nahi dituzu?

CorpEus: Internet, corpusak eta euskara uztartuz

2007/07/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Internet informazio-iturri ikaragarria da. Inork gutxik jartzen du zalantzan hori. Egun, informazioa bilatzeko ez ezik, gero eta gehiago erabiltzen da hizkuntza-kontsultak egiteko, corpusak osatzeko eta abarretarako. Hala, Internet baliabide linguistiko eta corpusen iturri aproposa bilakatzen ari da pixkanaka. Horren adibide bat da CorpEus, Internet euskarazko corpus erraldoi gisa baliatzeko aukera ematen duen tresna.

Farmazia bizidunak

2007/07/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Terapian erabiltzeko giza proteinak sortzea ez da erraza. Laborategian, mikroorganismoen edo legamien kulturetan ekoitz daitezke, edo zelula-kulturetan. Baina prozesu zaila da, eta garestia. Errazagoa eta merkeagoa ote da genetikoki eraldatutako animalietan sortzea? Edo landare transgenikoetan? Ikertzaile batzuek baietz uste dute, eta bide horretan aurrera egiten ari dira.

Interes gutxiago zientziarekiko

2007/07/01 Kortabarria Olabarria, BeƱardo - Elhuyar Zientzia

Azken lau urteotan egin duen bezala, eguneroko prentsan zientziak eta teknologiak duten oihartzuna aztertu du Elhuyar Fundazioak. Emaitzak ez dira, oro har, poztekoak izan, eta euskarazko dibulgazioaren kasuan galera nabarmenagoa izan da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila