Erreportajeak

Bolumen handiko birziklapena

2007/07/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Hiriko hondakin solidoen artean handienak etxetresna elektrikoak eta altzariak izan ohi dira. Kasu askotan, batzuentzat hondakin bihurtu denak nahikoa ditu konponketa txiki batzuk, beste batzuentzat baliagarri izateko; edo hondakin horiei bestelako etekinen bat ateratzea posible da; eta, batzuetan, beharrezkoa da hondakin horiei tratamendu berezi bat ematea, poluitu nahi ez bada behintzat. Horretaz guztiaz arduratzen da duela hilabete batzuetatik Bizkaiko Berziklatu sozietatea.

Marea, ondoan dagoenaren indarra

2007/05/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Espazioan egoteak biratzea dakar; zerbaiten inguruan, eta gorputz bakoitzak bere ardatzaren inguruan ere bai. Sateliteek biratu egiten dute, baita planetek ere; eta izarrek, eta galaxiek, eta galaxia-kumuluek. Denek. Hala ere, ez da kaos bat; biraketa horiek guztiek lege bat bete behar dute. Lege fisiko bat: marea-indarren legea.

Hortz-inplanteen garapen zientifikoa

2007/05/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea
Anitua, Eduardo - Medikuntzan eta Kirurgian doktorea, aho-kirurgialaria eta BTIko zuzendaria
Andia, Isabel -

Hortz bat edo bat baino gehiago galtzeak, gaixotasun baten, ezbehar baten edo adinaren ondorioz, eragozpen funtzionalak, estetikoak eta psikologikoak eragin ditzake. Azken batean, hortzek gure ahoari eta gure aurpegiari itxura ematen diote. Beraz, hortzak osasuntsu edukitzea funtsezkoa da estetika egoki bat izateko eta asaldurak saihesteko.

Kortxoa eta ardoa, konpainia noblean

2007/05/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Kortxoa glamour gutxiko materiala da, itxura batera behintzat; garrantzi gutxikoa dirudi. Material natural noble bat da, ordea. Zer izango litzateke ardo on bat botila kortxoz itxita ez balego? Egia da lehiakideak atera zaizkiola, kortxoaren lekua hartu nahi duten hainbat tapoi daude merkatuan. Eta, batek daki, agian horietakoren batek lekua kenduko dio kortxoari, baina lanak izango ditu. Izan ere, ingurumenaren ikuspegitik behinik behin, kortxoak ez du parekorik.

Algorri, iragana haitz bihurtua

2007/05/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Deba eta Zumaia arteko kosta berezia da. Paisaia ikusgarria da: labar ikaragarriak, olatuek orain estali eta gero biluzten duten marearteko zabalgunea, eskulturak diruditen arrokak... Edozein erakartzeko modukoa da, baina, batez ere, geologoentzat da interesgarria. Izan ere, Algorriren arroketan Lurraren historiaren zati handi bat dago idatzita.

Zero absolutuaren mugan

2007/05/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Lurrean inoiz neurtu den tenperatura baxuena 1983an Antartikako Vostok estazio errusiarrean erregistratu zuten: -89 ºC. Eta, Lurretik kanpora joanez gero, hotzik handiena Boomerang nebulosan neurtu dute, -272 ºC. Baina, zenbateraino hel daiteke hotza?

Egarriaren abisua

2007/05/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Janari gaziren bat jaten dugunean, eguzkipean izerditan blai egon garenean, kirol-saio bat egin dugunean... gure gorputzak ura eskatzen digu, egarria dugu. Egarria ura edatera bultzatzen gaituen sentsazioa da.

Antena lauak teilatuetan

2007/05/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Orain dela bost hamarkada, gutxi gorabehera, alanbrezko antenak eraikinetako teilatuak 'kolonizatzen' hasi ziren. Antena parabolikoak, berriz, berriagoak dira, eta Nafarroako lau etxetik batean ikus daitezke, esaterako. Litekeena da etorkizunean antena lauak nagusitzea teilatuetan. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Miguel Beruete telekomunikazio-ingeniariak egungo antenen begi-inpaktua eta kostua txikitzen dituzten antena lauak diseinatu ditu bere doktore-tesian.

Barrabas-belar motak Euskal Herrian

2007/05/01 Royo Esnal, Aritz - Biologian doktorea, Lleidako Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea

Aski ezaguna da, batez ere gure baserritarren artean, Oxalis latifolia . Gipuzkoan eta Nafarroan barrabas-belarra izenarekin ezagutzen da, eta Bizkaian Lekeitio belarra deitzen diote. Barrabas-belarra oso hedatua dago gure lurraldean; baina, zenbat barrabas-mota dauzkagu Euskal Herrian?

Zerrautsa energia-iturri

2007/05/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Zur-industriako hondakinak hondakin naturalak dira, eta horiek guztiak aprobetxatzea komeni da. Izan ere, hondakin horietatik uste baino energia gehiago atera daiteke. Gaur egun, basogintzako eta nekazaritzako hondakinak erregai moduan erabiltzen dira, hondakin horiek heterogeneoak dira, eta hori oztopo bat da industriarentzat. Materiala homogeneoa izatea komeni da, eta, horregatik, pelleta erabiltzen da orain.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila