Erreportajeak

Espaziorako egitura ultrarinak

2007/03/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Edozer gauza garraiatu behar dela ere, beti da interesgarria pisu gutxi eta bolumen txikia izatea. Garraioa espaziora egingo bada, interesgarriak ez, ezinbestekoak dira bi baldintza horiek. Donostiako Inasmet-Tecnalia ikerketa-zentroan espaziora begira jarri dira, eta egitura ultrarinak ikertu dituzte.

Etxean uso, kanpoan otso

2007/03/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Bakoitzak bere etxean kalterik eragiten ez badu ere, kanpora ateratakoan, espezie asko arazo larri bihurtzen dira. Espezie autoktonoak menperatu eta lur berria konkistatzeko ahalmena izan dezakete, eta jaun eta jabe bihurtu. Espezie inbaditzaile deitzen zaie horrelakoei, eta Euskal Herrian badugu hamaika adibide.

...eta plaka-tektonika hasi zen

2007/02/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Gaur egun planetak duen itxura plaka-tektonikari zor zaio, neurri handi batean. Plaka tektonikoak etengabe sortzen eta desagertzen ari dira, eta jarduera horretan sortutako indarrez eginak dira lurreko mendi, irla, lautada abisal eta itsaspeko mendizerrak. Geologian guztiz onartua dagoen teoria da. Baina, beti izan al da horrela? Edo, noiz hasi zen plaka-tektonika?

Depresioaren hondora

2007/02/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Tristura amaigabea, barru-barrukoa, omen da depresioa. Egunak beltz eta gauak beltzago. Arimaren gaitza zela uste zuten lehen, melankolia; baina depresioak oinarri fisiologikoa du, fisiologikoa eta biokimikoa. Bada, depresioa ondo ezagutzeko arazoaren muin fisiologiko horretara iritsi behar da, horrela bakarrik lortuko baita gaixo guztiak sendatzea. Bidea, ordea, katramilatsua da.

Antxoa gazteen bila

2007/02/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Azken bi urteetan arrantzaleek ez dute ia antxoarik harrapatu, eta baliabide horren kudeaketaren inguruan hainbat eztabaida izan da. Itsasoan zenbat antxoa dagoen jakitea ezinbestekoa da kudeaketarako, eta, hori kalkulatzeko, AZTI-Tecnaliako ikertzaileak antxoa gazteen bila atera ziren, beste behin ere, iazko udazkenean.

Ez ibili korrika

2007/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Jende askori ez zaio gustatzen korrika egitea. Ez du egiten, ez bada larrialdi batean. Ahal bada, nahiago dute azkar ibili, baina badakite azkarrago joateko korrika egin behar dutela. Ez da erabaki arrazional bat, baizik eta gorputzak berak eskatzen dien aldaketa bat. Eta gorputzak zeren arabera erabakitzen du korrika hastea? Ikerketa asko dago kontu horren inguruan, baina galdera horrek ez du erantzunik oraindik.

Sistema espazialen aro berria topografian eta geodesian

2007/02/01 Bastarrika Izagirre, Aitor - Kartografia eta Geodesia ingeniaria eta Topografia Ingeniaritza Teknikoko irakaslea
Elgezabal Otsoa De Txintxetru, Aitziber - EHUko Topografia Ingeniaritzako irakaslea
Artano Perez, Karmele - EHUko Topografia Ingeniaritzako irakaslea

Satelite bidezko kokapen-teknologiak guztiz aldatu ditu topografiaren eta geodesiaren metodologia klasikoak. Metodo klasikoek baino zehaztasun- eta produktibitate-maila handiagoa ematen dute, eta ezinbestekoak bilakatu dira edozein topografia- edo geodesia-lanetan. Gaur egun, satelite bidezko bi kokapen-sistema daude erabilgarri, GPS eta GLONASS, eta hirugarren bat, Galileo, egiten hasiak dira.

Abere-hazkuntzaren itzala ingurumenean

2007/02/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Giza jarduera guztiek dute nolabaiteko eragina ingurumenean. Jardueretako bat, nahiko oinarrizkoa gainera, jateko animaliak haztea da. Bada, FAOren arabera, horixe da, hain juxtu, ingurumenari kalte handiena egiten dionetako bat; ibilgailuek egiten dutena baino handiagoa, esaterako. Txosten batean azaltzen du FAOk hori, eta baita nola, zenbat eta zergatik duen halako eragina ere.

Ona, ederra, merkea... eta askea

2007/02/01 Asurmendi Sainz, Jabier - Informatika-ingeniaria eta Bitarlan-en sortzailea

"Zuk sagar bat badaukazu eta nik beste bat, trukatuz gero, sagar bana izango dugu; baina zuk ideia bat badaukazu eta nik beste bat, trukatuz gero, bina ideia izango ditugu". Kidekotasun horren bitartez azaldu ohi du jakintza librearen funtsa Richard Stallmanek, software librearen aitzindari eta sustatzaile nagusietako batek.

Landare-olioen indarra, oraingoan bai?

2007/02/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

"Landare-olioak motorren erregai gisa erabiltzeak hutsala dirudi gaur, baina, etorkizunean, litekeena da olio horiek gaur egun petrolioak duen adinako garrantzia izatea". Rudolf Diesel ingeniariak 1912an esandako hitzak dira. Bai, orain mende bat. Eta, ordurako, ia hogei urte paseak ziren, 1893an kakahuete-olioa erabiliz diesel motorraren lehen prototipoa martxan jarri zuenetik. Gero gasolioak kakahuete-olioari lekua kendu bazion ere, azken urteotan, badirudi berriz ere bueltan datozela landare-olioak, gure autoak bultzatzera.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila