Erreportajeak

Basurtu: ospitale baten jaiotza

2008/11/01 Alvarez Yeregi, Mikel - Medikua eta Gurutzetako Ospitaleko zuzendari nagusia

Azaroaren 13an ehun urte beteko dira Basurtuko Ospitalea zabaldu zutenetik. Garai hartako beharrei erantzuteko eraiki zuten, Bizkaiko populazioaren hazkuntzak ekarri zuen osasun-egoera berriari, batez ere. Basurtuko Ospitalea erreferente bihurtu zen Euskal Herriko osasun-sisteman. Orain, une ona da atzera begiratzeko eta Basurtu eta garai hartako beste ospitaleen eredua aztertzeko.

Farmazia erraldoiena ez da onena

2008/10/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Internet munduko farmazia handiena da. Denetik eskaintzen du, sendagai ospetsuenetatik hasi eta tratamendu exotikoetaraino. Erosleari erraztasun guztiak ematen dizkio: ez du ordutegirik, posta elektroniko bidez eskaintza paregabeak bidaltzen dizkio edonori, inork ez dio eroslearen aurpegiari erreparatzen, inork ez du galdera pertsonalik egiten, eta, errezetarekin saltzen diren botikekin ere, ia inoiz ez du errezeta eskatzen. Bai, denetik eskaintzen du... segurtasuna izan ezik.

Biogiltz, esku guztientzako giltza

2008/10/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Segurtasunaren izenean, giltzak erabili ohi ditugu babestu beharrekoa giltzapean jartzeko. Hala, giltza duenak bakarrik izango du babestutako altxorrera iristeko aukera. Gehienok egunero giltzak erabiltzen ohituak bagaude ere, pertsona guztientzat ez dira erraz erabiltzeko moduko tresnak. Biogiltz proiektuaren helburuetako bat pertsona horiei ateak irekitzea da.

Teknologia platerean, goxo-goxo

2008/10/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Goi-mailako sukaldaritza modernoan eguneroko platera da teknologia. Jatetxerik abangoardistenetan benetako laborategiak dituzte, teknologia aurreratuenaz hornituak. Egoste-puntu zehatzak, testura berriak edo ametsetako zaporeak lortzeko, zientziarekin eta teknologiarekin harreman estuan dihardute sukaldariek.

Belatza, aireportuko txorimaloa

2008/10/01 Urruzola Arrate, Manex - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Aireportuak dira hegazkinen ibilbideko punturik korapilatsuenak. Hori dela eta, erabateko segurtasuna bermatu behar da lurreratze- eta aireratze-pistetan. Aireportuko inguruetan hegaztiak agertzea oso arriskutsua izan daiteke hegazkinen segurtasunerako; izan ere, hegazkinen erreaktoreetan hegaztiak sartu, eta istripuak gertatu izan dira. Eta horrelakoren bat aireratzean edo lurreratzean gertatzen bada, ondorioak larriak izan daitezke.

Gizarte birtuala Interneten

2008/10/01 Asurmendi Sainz, Jabier - Informatika-ingeniaria eta Bitarlan-en sortzailea

Maiz entzuten da Internet gizartearen isla dela, eta, hori, gero eta gehiago, egia bihurtzen joan da. Izan ere, nork bere nortasunaren zati birtuala izateko gero eta aukera gehiago eskaintzen du amaraunak. Nork bere argazkiak, gustuko lekuak, pentsaera, emozioak eta iritziak on line argitaratzeko zein publikoki partekatzeko baliabideak anitz dira. Era berean, gizarte-harremanak egiteko eta beste pertsona batzuekin komunikatzeko aukeretan iraultza ekarri du Internetek, distantzia eta denboraren mugak gainditu dituelako beste erabiltzaile batzuekin harremanetan jartzeko orduan. Mundu osoa hartzen duten lagun-taldeak eta harremanak sortzeko aukera ematen du, interes ekonomikoen, politikoen edo zaletasunen arabera. Webari esker sortzen diren topagune horiek sare sozial izenarekin ezagutzen dira.

Nahi bai, baina ezin

2008/10/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Batentzat baino gehiagorentzat, animalia honen berri duen lehenengo aldia izango da, beste batzuei ezaguna egingo zaie izena --desagertzeko zorian dauden espezie-zerrendako bat delako--, bakar batzuek ezagutuko dituzte animalia honen nondik norakoak... eta, bien bitartean, muturluze piriniarrak kinka larrian jarraituko du, bizirik irauteko gero eta zailtasun gehiagorekin.

Bam-eko kanalen gorabeherak

2008/10/01 Salih, Abdin1 -
Salamat, Alireza2 -

Eremu idor eta erdi-idorrean dago Iran. Urtean 252 mm euri baino ez du egiten, hau da, mundu mailako batezbestekoaren herena. Ur-eskasia jasaten du herrialdearen % 90ek gutxi gorabehera. Mendeetan zehar, horri aurre egiten ikasi dute irandarrek. Hainbat teknika ikasi dituzte ur apur hori etxeetarako eta ureztatzeko erabili ahal izateko. Teknika horien artean, qanat sistema da eraginkorrenetako bat; Bamen asmatu zuten, orain dela milaka urte. Basamortua da Iranen hego-ekialdeko Bam eremua, eta mendekotasun handia du qanatekiko. Orain dela lau urte lurrikara batek hiria suntsitu zuen, eta, ordutik, Bameko qanatak berreraikitzeko Iranek egin duen ahalegina indartzen eta etorkizunean hobeto zainduko direla ziurtatzen aritu da UNESCOren Teherango bulegoa.

Baratzeetako erlikiak

2008/10/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Zer koloretakoak dira azenarioak? Eta tomateak? Lehenak laranjak eta bigarrenak gorriak, izango da erantzun normalena. Izan ere, gaur egungo baratzeetan eta merkatuetan normalean ikusten ditugunek kolore horiek izan ohi dituzte. Baina ez da beti horrela izan; eta, oraindik ere, merkatuan ikus dezakeguna baino askoz ere handiagoa da barazkien aniztasuna. Barietate horietako batzuk orain hainbat mende ekoizten ziren.

Hondakin organikoak ere birziklatzen

2008/10/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Gizartean birziklapenaren aldeko kontzientzia indartzeko ekimenak gero eta ugariagoak dira. Horren harira, hiri-hondakin solidoen frakzio organikoa kudeatzeko zenbait egitasmo jarri dituzte martxan Bizkaian: konposta eta tratamendu mekaniko biologikoa egiteko instalazioak, besteak beste.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila