Erreportajeak

Bakterioek ere badute eskeletoa

2009/01/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Denbora luzez ezin buruturik ibili izan dira biologoak, bakterioak nola bizi zitezkeen inolako barne-egitura egonkorrik gabe. Eskeletorik edo antzekorik gabe, nola liteke dituzten formak izatea, edo bitan zatitzea? Bazeuden hainbat teoria, baina azken urteotako aurkikuntzek hankaz gora jarri dute mitoa. Bakterioek ere badute eskeletoa!

Olioa, kontainer berdeetara

2009/01/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Olioaren kontsumo osoaren % 70 etxean egiten da. Eta egunero etxeko sukaldean frijitzeko erabiltzen den olioa harraskatik behera botatzea kaltegarria izan daiteke oso ingurumenarentzat. Ingurumen-arazo hori saihesteko ekimenak gero eta ugariagoak dira, eta azkenetarikoa Arrasateko Udalak eta udal horretako ingurumen-sailak jarri zuten martxan: etxeko olio erabilia birziklatzeko kontainer bereziak jarri zituzten kaleetan. Kontainer horiekin, erabiltzaileak eguneko edozein ordutan, urteko 365 egunetan, birzikla dezake olioa.

Lurrarekin bero-trukean

2009/01/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Lurra energia berriztagarrien biltegi handi bat da. Lurraren nukleoa 4.000 ÂșC inguruan dago, eta energia horren zati bat azalerantz kanporatzen du. Kanporako bidean Lurraren geruza guztiak berotzen ditu. Gainera, Eguzkitik iristen den energia lurzoruaren lehenengo 10-20 metroetaraino sartzen da. Lurzoruan berez metatutako energia horretaz baliatzean datza trukaketa geotermiko deritzon klimatizazio-sistema.

Berriztagarriak negutegietan

2009/01/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Energiaren erabilera neurrigabeak ez du ingurumenean soilik eragiten negatiboki. Azken urteotan, negutegien batez besteko energia-gastuak gehitu egin dira, besteak beste, erregaien prezioen garestitzearen ondorioz. Horri aurre egiteko, negutegiak berotzeko ordezko energietan oinarritutako sistemak proposatzen dituzte adituek: biomasa-galdarak, eguzki-panel termodinamikoak eta energia geotermikoa, besteren artean.

Hipernobak, iragana ikusgai

2008/12/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

2008ko martxoan argi bat piztu zen espazioan, Itzaina konstelazioan. 40 segundo geroago, argi-puntua itzali egin zen. Hipernoba bat zen, energia oso handiko erradiazioa igortzen duen eztanda erraldoi bat, baina hipernoben artean berezienetako bat zen, begi hutsez ikusi ahal izan baitzen. Astronomoek hipernobak ikertzeko erabiltzen duten tresneria osoa jarri zuten martxan, eta, horrekin batera, normalean erabiltzen ez duten tresneria ere bai.

300 urterako ondare erradioaktiboa

2008/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

El Cabril Enresaren lursail bat da. Kordoban dago, Albarrana mendialdean, artez eta pinuz jositako muinoen artean. Hara daraman bidean, ez da zaila oreinak eta beste animalia basati batzuk ikustea. Iritsi baino 12 kilometro lehenago, sarbide mugatuko errepide pribatua dela adierazten du kartel batek. Ez da erradioaktibitatea aipatzen, baina, han, erradioaktibitate-maila ertaineko eta txikiko hondakin nuklearrak gordetzen dira. Gu bisitan izan gara, eta hondakin horiek nola gordetzen eta kontrolatzen dituzten erakutsi digute.

Tik-tak atomo batean

2008/12/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Segundoak zenbat irauten duen definitzeko, atomo baten bibrazioa erabiltzen dugu: segundo bat, zehatz-mehatz, zesio-133 atomoak 9.192.631.770 aldiz bibratzeko behar duen denbora da. Beraz, zesioaren bibrazioak kontatzen dituen makina batek balio dezake denbora zehaztasun handiz neurtzeko. Hain zuzen, makina horri erloju atomiko deritzo, eta gaur egun denbora neurtzeko dagoen sistema zehatzena da. Segundo bateko errorea sortzen du 30 milioi urtean. Baina zertarako behar dugu zehaztasun-maila hori?

Hiritar hankahoriak

2008/12/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Iberiar penintsulako kostaldeko zenbait hiritara biztanle berri batzuk iristen ari dira azken hamarkadetan. Ez dute oso harrera ona izan hiritar berriek. Haien bizilagun izatea tokatu zaienek diotenez, oso zaratatsuak dira, zikinak, eta, batzuetan, baita erasokorrak ere. Euskal Herrian ez dira asko oraindik, baina kalean ikusten badituzu, berehala ezagutuko dituzu. Begiratu hanketara: hori-horiak dituzte.

Borroka neketsuak laster hiru hamarkada

2008/12/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea
Zarate Sesma, Jon - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea

1981eko ekainaren 5ean, Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIBa) atzeman zuen Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Atlantako Zentroak; ia hiru hamarkada geroago, hiesa desagerraraztea lortzeko aurrerapauso bioteknologiko eta sozial ugari egin dira. Besteak beste, GIBa detektatu ezin daitekeen mailara murrizten duen farmako bat. Baina orain artekoa ez da nahikoa. Saharaz hegoaldeko herrialdeetan, adibidez, egoera oso larria da, eta txertoaren bidetik ere porrotak handiagoak izan dira arrakastak baino.

Zibilizazioaren lehengaia

2008/12/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Gizartea ez litzateke izango gaur egun dena zementurik izango ez bagenu. Ingurura begiratu eta, hurbil ez bada urrun, baina ia-ia ziur, hormigoiz --zementuz, azken finean-- egindako eraikin bat aurkituko duzu, edonon zaudela ere. Horrek zibilizazioaren garapenaren ikur bihurtu du zementua.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila