Erreportajeak

Etorkizunak hidrogenoz bidaiatuko du

2008/09/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Etxe bakoitzean auto bat, bi eta baita hiru ere daude, eta autoa hartzeko ikaragarrizko joera dago edonora joateko. Gasolinaz dabiltzan autoak gidatzen ohituak gaude kasurik gehienetan. Hidrogenoz elikatutako pila bidez higituko den autoa gidatzea gaur egun utopia dela pentsa badaiteke ere, etorkizunean hori egin ahal izateko lanetan dabiltza gaian adituak.

Ura ezinbestekoa, baita ibaietan ere

2008/09/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Ibaiak, berez, bizia borborka duten ekosistemak dira, oso dinamikoak, oso aldakorrak eta moldakorrak baitira. Baina ibaiek ibai oso izaten jarraitzeko, gauza bat, behintzat, ezinbestekoa dute: ura. Urik ez badute, alferrikakoa da berez izan dezaketen ahalmena. Eta gurea da ibaiek ibai izaten jarraitzeko ardura, guk kentzen baitiegu ezinbesteko duten ur hori.

Babestearren, baztertu

2008/09/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Argi dago emakumeek ezin dutela prostatako minbizirik izan; ezta gizonezkoek obarioetako kisterik ere. Sexu-organoekin loturarik ez zuten gaitzek, berriz, eragin bera ote dute gizon eta emakumeetan? Eta horiek tratatzeko botikek? Baietz pentsatu izan dute ikertzaileek luzaroan. Besteak beste horregatik, botikak merkaturatu aurreko saiakuntza klinikoak gizonezkoekin bakarrik egiteko joera izan dute.

Zinema 3Dn indar berriz

2008/09/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Hiru dimentsioen sentsazioa eskaintzen duten filmek ez dute arrakasta handia izan, ez bada Futuroscopen eta horien antzeko parke tematiko batzuetan. Dena dela, merkatu hori ez dago baztertuta; Disney, adibidez, hiru dimentsioko filmen aldeko apustua ari da egiten azken urte hauetan. Teknika berriei esker, hemen da, berriz ere, hiru dimentsioko zinema.

Murgildu soinuaren dimentsioetan

2008/09/01 Urruzola Arrate, Manex - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Prozesu konplexua da entzumena. Izan ere, bi belarrietatik iristen zaion informazioa bateratu behar du giza garunak soinu bat interpretatu ahal izateko. Belarriak buruaren bi aldeetan fisikoki banatuak daudenez, garunak belarri bakoitzetik jasotzen duen informazioa ezberdina da.

Adi ahotsari

2008/09/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Tinbre finekoa da batzuena; baxua, berriz, besteena. Ozen hitz egiten du zenbaitek, baxu beste hainbatek. Ahotsa egunero erabiltzen dugu, eta, horrexegatik beharbada, maiz ez gara haren garrantziaz ohartzen. Poztasun ugari eman dezake, kantuan aritzeko abilidadea dutenei batez ere, baina ondoez-eragile ere bada, gero eta maizago, gainera.

Harreman berdeak

2008/09/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Jaio bezain laster, usainka hasi da Cuscuta txikia , ea airean harrapakinen baten aztarnarik detektatzen duen. Azkar ibili behar du; jaiolekutik zentimetro gutxi batzuetara harrapakinik topatzen ez badu, bereak egin du. Izan ere, gurasoek ez zioten erreserba handiegirik utzi, eta ezin du fotosintesirik egin. Landare bitxia da Cuscuta . Pennsylvaniako Unibertsitateko ikertzaile batzuek argitaratutako bideo batean, Cuscuta pentagona jaioberri batek tomate-landare bati nola erasotzen dion ikus daiteke. Landarea baino gehiago, animalia dirudi: zizare bat, edo antzeko zerbait. Eta are gehiago ikertzaile horiek egindako ikerketaren emaitzei erreparatzen badiegu: erasotzaileak 'usaindu' egiten du biktima, eta haren bila joaten da zuzenean. Muturreko adibidea da, agian, Cuscuta -rena. Landarea izanik, usaindu egiten duela esatea gehiegi esatea da, seguru aski, baina landareen arteko harremanak nolakoak izatera irits daitezkeen erakusten du. Askotan, izaki pasibo eta aspergarri moduan ikusten baditugu ere, badirudi landareen mundu sekretuan guk uste baino gauza gehiago gertatzen direla.

Erradioaktibitatearen gorabeherak sarean

2008/09/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Esaten da, bada: gauza bakoitza bere neurrian. Erradiazioarekin ere antzeko zerbait gertatzen da. Erradiazio naturala gure ingurunearen ezaugarri bat da, eta ez digu kalterik egiten. Aitzitik, guk horri gehitzen diogunarekin izan behar dugu kontu, dosia handituz gero arriskua areagotzen baita. Hori guztia kontrolpean izateko daude, hain zuzen ere, maila erradiologikoak neurtzeko sareak.

Haizearen altzairuzko orrazia

2008/07/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Iaz 30 urte, Eduardo Txillidak izena eman zion Donostiako badiaren mendebaldeko ertzari, bere artelan begikoena han jarri zuenean. Egun, Haizearen orrazia Donostiako gunerik bisitatuenetako bat da, hiriaren ikono bat... Ez, hau ez da arteari buruzko aldizkari bat; baina, Haizearen orrazia -k, artetik ez ezik, asko du teknologiatik ere.

Basamortutzearen salataria

2008/07/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Sahara sabana berde-berde bat izan zen garai batean. Aintzirak ere bazituen, han-hemenka. Une batean, ordea, sabana berde hura gainbehera etortzen hasi, eta gaur egun dugun basamortua bilakatu arte aldatu zen. Aintzirak harekin batera lehortu ziren; guztiak, bat izan ezik: Yoa aintzira. Aintzira horrek 'kontatzeko duena' aztertu dute ikerketa batean, eta Sahararen basamortutzeari buruzko ideia berri bat proposatu dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila