Erreportajeak

Zumardi, naturaz gozatuz Tolosan

1997/05/01 Urkizu, Urtzi -

Tolosan mota guztietako ekitaldiak ospatzen dira urtean zehar, ihauteriak, abesbatzen lehiaketa eta abar. Duela zortzi urtetik hona Tolosako Ekinbide Etxeak antolatzen dituen Naturaren ihardunaldiak ere horretan sar genitzake. Zumardi ihardunaldien helburu nagusia herritarrei hainbat gaien berri ematea da. Antolatzaileek aitortzen dutenez, hala ere, Tolosatik kanpoko jende asko gerturatzen da urtero bertara. Aurten, ura eta bizia da jorratu duten gaia.

Dislexia zuzen daiteke

1997/05/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea
Dislexia irakurketaren eta idazketaren ikaste-prozesuari erasaten dioen transtorno bezala definitzen da gaur egun, umearengan inolako eskasia emozional, sentsorial nahiz intelektualik …

Etorkizunari so

1997/05/01 Sarriegi Dominguez, Jose Mari -

Gure aitonaren aitona zen Anbroxiok txalaparta jotzen zuenetik gure ilobak “Pentium zahar hau Cipollini maldan gora baino mantsoago dabil!” esaten duenera urte gutxi batzuk besterik ez dira igaro. Informatikak gure gaur egungo bizimoduan duen eragina itzela da eta ezinezkoa zaigu, gainera, eragin horretatik ihes egitea. Orain dela gutxira arte ordenadorea luxuzko tresna bazen ere, gaur egun edonon dago: lan egiteko edota atsedenaldian erabiltzen dugu, bulegoan, etxean, ikastolan... Ordenadoreen munduan Internet dugu azkenaurreko iraultza, Munduko Armiarma Sarea. Alabaina, beharrezkoa al zaigu benetan horrelako sare bat? Zein aurrerapen ekarriko dio jende xeheari? Nork landu behar du? Galdera hauek eta beste batzuk bururatzen zaizkigu askori. Hona hemen erantzun batzuk eta, noski, galdera gehiago.

Pitxartxar burubeltza, esan eta izan

1997/05/01 Elosegi Irurtia, Migel M. -

— “Hi, Miel Mari! zein izan zitekeen arestian hor goiko otadi horretan ikusi dudan txoria? Ederki asko ikusi diat. Ttikie huen, txantxangorriaren tamañekoa eta ikaragarri politta, buru beltzekoa, eta lotsagabea. Ote baten puntatik behin eta berriz pui-txak-txak, pui-txak-txak egiten zian”.
—”Motel, deskribapen borobille egin didak, pitxartxarra behar zian!”
FITXA TEKNIKOA

UEU: 25 urte bidean

1997/05/01 Mujika, Alfontso -
Jar gaitezen 1970eko hamarkadan. Hegoaldean euskararen aldeko mugimendua —ikastolen mundua, alfabetatze-euskalduntzea, etab.— pil-pilean dago eta diktaduraren aurkako borroka politikoarekin batera …

Sei silaba edo hamabost letra

1997/05/01 Mujika, Alfontso -
Inaki Irazabalbeitia UEUko zuzendari ohia. Hogeita bost urte, sei silaba edo hamabost letra. Alabaina, matematikak, kontatzeko sistemak egia esan, tranpa …

UEUren 25. urteurrenean

1997/05/01 Mujika, Alfontso -
Duela ia 25 urte, Einsteinen ideiak aztertuz eta eskainiz UEUren lehen urrats haietan esku hartu zuen ni bezalako batentzat benetan …

UEUko harrobia

1997/05/01 Mujika, Alfontso -
Etorkizuneko Euskal Herrian euskaraz bizi nahi dugunok proiektu oso zabal baten partaide eta burutzaile garelakoan nago: herri- edo nazio-proiektu baten …

UEUren egitura eta funtzionamendua

1997/05/01 Meñika, M. Karmen -
Lan militantean oinarrituta, 1995an burututako Kongresuaz geroztik, bazkideak eta hauek osatutako sailak dira UEUko zutabe nagusiak. Formalki Udako Euskal Unibertsitatearen …

UEU dela eta…

1997/05/01 Meñika, M. Karmen -
Ez da erraza ez, 1973ko euskal giroak bizi zuen egoera gaur egun azaltzea. Euskararekin zerikusia zuen guztia debekatuta ez zegoenean, …
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila