Erreportajeak

Mikel Aizpuru: “UEUk euskaldun askoren topagunea izaten segituko du”

1997/05/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Hegoaldera etorriz geroztik, bosgarren zuzendaria da, Martin Orbe, Baleren Bakaikoa, Inaki Irazabalbeitia eta Kepa Altonagaren ondoren. Mikel Aizpururi egokitu zaio, beraz, 25. urteurreneko jauzian buruan izatea, Udako Euskal Unibertsitatea etorkizunerako prestatzen laguntzea. Erlojuaren kontrako lasterketa baten parekoa izan da Mikelekin hitz hauek egin ahal izatea; maiatzaren 24an egingo den ospakizun nagusiak eta Udako Ikastaroen prestakuntzak zeharo lanpeturik dute 34 urteko gabiriarra.

Zilarrezko UEUri goraintziak

1997/05/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Efemeride gisa aipatu ohi diren urtemugara iritsi zaigu UEU ere: hogeita bost urte. Gutxi al dira ala asko? Hainbat, Bizkaia aldean esaten dugunez. Hogeita bosgarren urtearen muñotik begiratuta, zerbait esan behar dugu hastapenetan ezagutu genuen UEUz.

Zelula Txikien Misterio Handiak Eta nola Adierazle Fluoreszenteak argibide bihurtu diren

1997/05/01 Ugalde, Unai -

Fluoreszentziaren bidez lortutako irudiak zelula biziaren prozesu ezkutuen adierazle liluragarri bihurtu dira. Etorkizunean gero eta gauza gehiago aztertuko dira bizi-bizian, zelularen egitura eta funtzio konplexuek nekarazi gabe.

X izpiak

1997/05/01 Irureta Azkune, Onintza -

Erradiografiak ez dira soilik gure hezurrak eta barneko organoen itzalak ikusteko baliatzen. Medikuntzan ezezik, industrian eta pinturan ere oso lagungarriak dira X izpien bidez egiten dire erradiografiak.

Gasteizko Natur Zientzien museoa

1997/05/01 Urkizu, Urtzi -

Euskal Herriak ingurune natural oso aberatsa duela gauza jakina da, baina 80. hamarkadara arte ez du natur zientzietako museorik izan. Zientziaren munduko pertsona adoretsu batzuei esker, azken urteetan Arabako Natur Zientzien museoak Historia Naturaleko bilduma zabal eta dokumentatuak jaso ditu. Hain dira zabalak bilduma hauek zein erakusketa aretoetan soilik ale adierazgarri batzuk dauden. Gure ondare naturalaz gozatzeko aukera du, beraz, Gasteizko txoko honetara gerturatzen den edonork. Jakin beharrekoak

Likidoen berezko forma

1997/05/01 Bandres Unanue, Luis -
Likidoek berezko formarik ez dutela eta beren ontziarena hartzen dutela behin baino gehiagotan entzun izan dugu; baita sinetsi ere. Ez …

Udaberriko drama: gehiegizko kiloak pilaturik

1997/05/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

L aburrak

Antartida urtzen ari da

1997/04/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Klima aldatzen ari da. Batzuei kosta izan zaie hori onartzea, baina Greenpeacek Antartidan burutu berri duen ikerketa-bidaiatik bueltan, nekez arbuia daitezke eman diren datuak. Susmoak ebidentzia bihurtu dira eta orain arteko eskariak, exijentzia. Urtearen bukaeran Tokion bilduko den Klimari Buruzko Nazioarteko Gailurrean grado askotako eztabaidak emango dira.

Emakumea bazara, egin kasu

1997/04/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Aldizkako azterketa edo ikuskapen medikoak oso garrantzitsuak dira, edozein arazo garaiz detektatzeko eta, askotan, konpontzeko ere, aukera ematen dutelako. Zorionez, gaur egun medikuntzaren alderdi prebentibo hau nahikoa onartuta dago eta gero eta gehiago dira diagnostiko goiztiarra dela medio, garaiz detektatu eta sendatzeko bidean jartzen diren patologiak (minbiziarekin eta genetikarekin lotuta, batik bat). Baina gauzak errepikatzea jendearen kaskezurrean sartzeko modurik onenetakoa dela sinetsirik nagoenez, barkatuko didazu oraingoan ere “lata ematera” banatorkizu, sarritan ahaztu egiten baita gorputza txikitatik zaintzen hasi beharra dagoela, bizitza osoan zehar jarraituz. Gaia oso zabala denez, eta aholku xume eta erraz batzuk emateko asmoarekin, oraingoan emakumeen kasura mugatuko naiz. 1997ko urtarrilaren amaieran Iñaki Azkuna osasun-sailburuak kanpaina berri bat aurkeztu zuen: Bularreko Minbiziaren Diagnostiko Goiztiarrerako Kanpaina, EHKA osora zabalduko den egitasmoa, hain zuzen ere. Kanpaina hori, oraingoz, 50 urtetik 64ra bitarteko emakumeei dago zuzenduta eta programaren arabera, bi urtetik behin Osakidetzak mamografiak egiteko aukera eskaintzen die adin-tarte horretan dauden emakumeei. Ez da egin zitekeen eskaintzarik onena, baina tira, gaitzerdi!

Urrats txiki bat ardiaren...

1997/04/01 Kaltzada, Pili - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Errealitateak fikzioa gainditzen duenean, zilegi da zalantzak izatea. Eta horixe da Dolly-ren berria zabaldu zenez geroztik gertatu dena. Manipulazio genetikoaz hitz egiten ari da; kezka sortu da hainbat eta hainbat lekutan eta, egia esan, ez da harritzekoa. Bat-batean jasotako informazioak horixe dakar berarekin bat: artegatasuna kasu gehienetan. Horregatik, gaiari eta eztabaidari hozteko denbora eman eta gero, bagatoz geu ere Pandoraren kutxatik ihes egin duten demonio berriak konjuratzera.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila