Erreportajeak

Udaberriko astenia

1997/06/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Nekea, ahuldade fisikoa eta tristura dira udaberriko lehen berotasunekin hasi eta uda bitartean agertzen den egoera honen ezaugarri nagusiak. Medikuok udaberriko astenia izenarekin ezagutzen dugun aldaketa honek populazioaren % 60ari erasaten dio.

Ingurugiroa eta industria: ekoizpen garbia

1997/06/01 Etxaide, Maider -

Ingurugiroa zaindu beharreko kezka gero eta handiagoa da mundu osoan. Halaber, ingurugiroaren erabilera arautzen duen legeria gero eta zorrotzagoa egiten ari da egunetik egunera estatu industrializatuetan. Industria ingurugiro-arazoen erdigunean dago, bera baita kaltearen eragilerik gaiztoenetarikoa. Ingurugiro-faktoreak enpresaren estrategian lehenbailehen txertatzen hasi beharra dago eta horretarako bide egokiena modu garbian, hots, airea, ura eta atmosfera poluitu gabe, ekoiztea da.

Sugegorri kantabriarra txikia, baina… boteretsua

1997/06/01 Elosegi Irurtia, Migel M. -

FITXA TEKNIKOA

Sugegorriaren hozka

1997/06/01 Elosegi Irurtia, Migel M. -
Sugegorriari buruz idatzi behar nuela esan nien lagun guztietatik bakar batek ere ez zidan galdetu zer jaten duten, nola ugaltzen …

Euskal Herriko ibaien eraldaketa historian zehar

1997/06/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Gure ibai eta errekak aspalditik eraldatuak izan dira, menderen mendetan iraun duen prozesuan. Izan ere, jendeak betidanik ibaiekin maitasun- eta gorroto-erlazioa izan du; batetik, ibaiek eskainitako baliabide asko (ura, arrantza, lur joriak...) garrantzitsuak zaizkio, baina, bestetik, haien “egosgogorkeria” (haran hondoetatik ibiltzea, aldizka nekazaritza-lur hoberenak urperatzea, ubidea etengabe aldatzea) kontrolatzen saiatu da, horrexek baliabide horietako asko galtzea zekarrela ohartu gabe. Ibaiek arroetako ezaugarriak isladatzen dituzte eta, beraz, paisajearen modelatzaile ezezik, paisajearen eraldaketen lekuko ere badira. Ikus dezagun azken milaka urtetako gizartearen eraldaketak nola eragin duen Euskal Herriko paisajean eta, ondorioz, ibaietan, beti ere kontuan hartuz gure lurraldeko dibertsitate fisiko eta politiko handiak oso ondorio desberdinak ekarri dituela lekutik lekura.

Zeta? Bai, zera!

1997/06/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

“Zein zapi ederra! Oso dotore gelditzen zaizu. Zetazkoa ezta?” sartzen zaizu lagun berritsu bat. “Garesti pagatuko zenduen!” “Ez pentsa” esaten diozu “erosten jakin behar”. Irribarre egiten duzu bitartean zure golkorako, jakin baitakizu, zapiaren “zeta” ez dela harrek egina, makina batek baizik.

Worl Wide Web

1997/06/01 Alegria Loinaz, Iñaki -
Rivadeneyra, Pepe -

Web, hau da, WWW informazioa zabaltzeko eta atzitzeko aplikazio bat da, azken bost urte hauetan Internetek lortu duen arrakastaren eta zabalpen handiaren errudun nagusia. Izan ere, erabiltzaile askok
nahasten ditu oraindik Internet bera eta web, hau da, azpiegitura nagusia den sarea eta bere aplikazio bat. Ez da harritzekoa nahaste hori, ordea, interneten erabiltzaile gehienek ez baitute beste aplikaziorik ezagutzen sarean; hobeto esanda, aplikazio gehiago erabiltzen badituzte ere, ez dira ohartzen, ez dituztelako “ikusten”; izan ere, web edozein aplikazio erabiltzeko interfaze edo bitartekoa da.

Urretxuko Mineral eta Fosilen Museoa

1997/06/01 Urkizu, Urtzi -

Euskal Herrian funtzio didaktikoa duten museoak gutxi direla esan izan dugu behin baino gehiagotan. Salbuespenen artean, ordea, Urretxuko mineral eta fosilen museo txikia aipatu nahi dugu. Txikia baina aberatsa da, gaztetxo eta ez hain gaztetxoentzat guztiz erakargarria. Urretxuko Kultur Etxera gerturatzen direnek mineral, fosil eta harrien munduan murgiltzeko aukera paregabea dute. Halaxe egin dugu guk ere. Jakin beharrekoak

Garbigailua

1997/06/01 Irureta Azkune, Onintza -

Arropak garbigailuan garbitzen ditugu; non bestela? pentsatuko du norbaitek. Tira, ez da beti horren erraza izan kontua! Gaur egun, garbitu ezezik, urik gehienak ere aparatuak berak kentzen dizkio eta batzuek arropa zeharo lehortu ere egiten dute. Erraza da beraz, arropa garbitzea! Ala ez?

Mendira, fruitu lehorrak

1997/06/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Laburrak

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila