Donostia International Physics Centerren egindako ikerketa batek erakutsi du hidrogenoaren izaera kuantikoak eragin handia duela hidrogenotan aberatsak diren konposatuen propietateetan. Horrek argitu dezake, adibidez, zergatik jokatzen duen hidrogeno sulfuroak supereroale modura ohiko supereroaleek baino tenperatura altuagoetan.
Insomnioa oso ohikoa den arren, haren arrazoiak eta ondorioak ez dira ezagutzen guztiz. Orain, ordea, emaitza esanguratsuak argitaratu dituzte Radiology aldizkarian: insomnioa duten pazienteek garuneko materia zuria kaltetuta dute.
Nocardia donostiensis izena jarri diote Donostiako Unibertsitate Ospitaleko, CIBERES taldeko eta EHUko ikertzaileek identifikatutako bakterio berriari.
Nocardia …
Kaskabeltz japoniarraren (Parus minor) kantua aztertuta, txorien komunikazioa ikertzaileek uste zutena baino konplexuagoa dela ikusi dute, gaur bertan Nature Communications aldizkarian argitaratu den lanaren arabera. Izan ere, kaskabeltzek hainbat oinarrizko nota erabiltzen dituzte kanturako, baina haiek konbinatuta esanahi anitzeko deiak sortzen dituztela ikusi dute, gizakiok ere hitz mugatu batzuekin esanahi desberdineko esaldiak sortzen ditugun bezala.
2015eko abenduan izan zen Giza Edizio Genetikoaren inguruko goi-bilera, Washingtonen, eta azkenaldian hainbestetan entzuten den teknika berria izan zuten eztabaidagai: …
EHUko NanoBioCel taldeko ikertzaileek zelula amak botika modura erabiltzeko sistema bat garatu dute, haien funtzionalitatea eta potentzial terapeutikoa hobetzen lagundu …
Giza belarri bat eta matrailezur bat sortu dituzte 3D inprimagailu berri batez, haien gihar, kartilago eta hezur biziak egituratuta. …
Jaioberriek amaren baginako jariakinekin izaten duten hartu-emana eten egiten da zesarea bidez jaiotzen direnean. Ondorioz, ez dute garatzen jaioberriengan ohikoa …
Hemendik milioi urte batzuetara Lurraren historiaren erregistro geologikoari begiratuko baliote, giza garai baten ebidentziarik ikusiko ote lukete? Edo, gizakiok erregistro geologikoan utzitako aztarnak, garai geologiko bat izendatzeko adinakoak al dira? Science aldizkari zientifikoak argitaratu berri duen artikuluaren arabera, datu asko dago ideia horren alde. Giza jarduerak marka handia eta iraunkorra utzi du Lurrean, ikertzaileen arabera, garai geologiko berri baten modura izendatzeko adinakoa.
Hamar exoplanetaren atmosferak aztertuta, espero zutena baino ur gutxiago aurkitu dute astronomoek. Aurretik ere ikusi izan dute halako exoplaneta batzuek, …