Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber

Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber

Elhuyar Zientzia

Mintz-hartzaileen mekanismo molekularra deszifratu nahian

2016/11/03

Gure zelulen mintzak proteinak erakusten ditu kanpoaldera. Mintz-hartzaile horiek hormonekin, neurotransmisoreekin eta antzekoekin bat egin, eta molekula horien mezua pasarazten dute zelularen barrualdera. Gure zelulen atezainak dira. Ez da harritzekoa, hortaz, gaur egun egiten diren sendagaien % 70 inguru mintz-hartzaileei eragiteko diseinatuak izatea. Cell aldizkarian argitaratutako ikerketa berri batek hartzaileen eta mintzeko nanodomeinu lipidikoen arteko elkarrekintza nolakoa den argitu du, eta gakoa izan daiteke mintz-hartzaile horien jarduera erregulatzen duen mekanismo molekularra ulertzeko.

Airearen kutsadurak eta trafikoaren zaratak hipertentsioa eragin dezakete

2016/10/27

Europan egindako ikerketa batek agerian utzi du airearen kutsaduraren eta trafikoaren zarataren eraginpean modu jarraian jartzeak hipertentsioa eragin dezakeela. Ikerketa Norvegia, Suedia, Danimarka, Espainia eta Alemaniako 41.000 herritarrekin egin da, ESCAPE proiektuaren barruan, eta beste datu bat ere utzi du: Alemaniak eta Espainiak dute aireko kutsadura handiena, eta Suediak eta Espainiak trafiko-zarata handiena.

Garuna zahartu ahala tolestura aldatzen da

2016/10/25

Ugaztunon ezaugarria da garunazal handia izatea, eta tolesturei esker lortzen da garunazal handi hori espazio txiki batean sartzea. Hori bai, …

Arte paleolitikoaren altxor berria Lekeitioko Armintxe kobazuloan

2016/10/14

Lekeition kobazuloa oso ezaguna den arren, inork ez zuen espero honelako altxorra azalduko zenik kobazuloaren bukaeran: berrogeita hamar animalia-irudi ikusgarri, tartean bi lehoi -Kantauri Itsasoaren inguruan inoiz azaldu gabeko animaliak-.

Munduko makina txikienak garatu zituztenak saritu ditu Kimikako Nobelak

2016/10/05

Hiru gizonezko izan dira aurtengo Kimikako Nobel saria jaso dutenak: Jean-Pierre Sauvage frantziarra, J. Fraser Stoddart eskoziarra eta Bernard L. Feringa herbeheretarra. Haien meritua, munduko makinarik txikienak garatzea. Alegia, mikroskopio elektronikoz bakarrik ikus daitezkeen makina molekularrak.

Paleoproteomikak erakutsi du neandertalek bitxiak egiten zituztela beren burua apaintzeko

2016/09/28

Mende erdia pasa da Frantziako Grotte du Renne kobazuloan apaingarri artistiko ezagunak aurkitu zituztenetik, eta azkenean, neandertalek eginikoak direla frogatu …

Esplorazioa Lurrean zein Lurretik kanpo

2016/09/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

2020. urteak izen propioa du dagoeneko: Marte. Planeta gorrirako bost misio daude iragarrita urte horretarako. NASAk Europako eta Errusiako Espazio …

Suaren Lurraldean IZOTZA MALKOTAN

2016/06/22 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Patagoniako eta Suaren Lurraldeko izotz-eremu ezezagunenak ikertzea helburu, espedizio bat egin berri dute hiru glaziologok: Eñaut Izagirre elgoibartarrak, Ibai Rico gasteiztarrak eta Evan Miles estatubatuarrak. Hego Amerika osoko izotz-eremurik hegoaldekoena eta ezezagunena esploratu eta kartografiatu dute: Cloue izotz-eremua. Hoste uhartean dago, izotzezko labirinto baten erdian. Izotza, kazkabar-ekaitz bortitzak eta urakan-haize glaziarrak lagun, inork zapaldu gabeko lurraldetan barneratu dira. Eta haien zain, Northanger belaontzia, nabigazio-baldintza gogorrak gainditu behar izan dituena. Zientzia beti izaten da abentura bat, baina oraingo honetan, letra larriz idazteko modukoa.

Felix Zubia Olaskoaga Zainketa Intentsiboetako medikua

“Medikuon eginkizuna da heriotzaren aurrean laguntzea, eta horri ihes egitea profesional txarra izatea da”

2016/06/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Heriotzarekin aurrez aurre egiten du lan, Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Heriotzak denongan duen inpaktuaz kontziente, une hori zaintzen saiatzen da. Hiltzear zeuden gaixo asko zaindu ditu, ihes egin gabe. Xabier Lete bera zaindu zuen gaixo eta hiltzear zegoenean, eta bien arteko adiskidetasuna sortu zen une berezi horietan. Elkarrekin begiratu zioten heriotzari, eta hiletan, azken bertsoak abestu zizkion. Izan ere, mediku izateaz gain, bertsolari ere bada Felix Zubia. Eta baita EHUko irakasle Medikuntza Fakultatean, eta Euskadi Irratiko Osasun Etxea irratsaioan esatari ere. Komunikatzaile petoa, finean.

Ezagutuz aldatzea

2016/06/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Xabier Letek idatzitako kantaren bi hitz horiek bete-betean egiten dute bat Elhuyarren helburuarekin, eta taldearen ikurritz bihurtu dira. Ezagutuz aldatzen …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila