Exoplaneten ur-eskasiari azalpena eman diote

exoplaneten-ur-eskasiari-azalpena-eman-diote
Exoplaneten irudikapen artistikoa Arg. ESA/Hubble & NASA

Hamar exoplanetaren atmosferak aztertuta, espero zutena baino ur gutxiago aurkitu dute astronomoek. Aurretik ere ikusi izan dute halako exoplaneta batzuek, itxuraz, ur gutxi dutela, eta, orain arte, ura beren sorrera-prozesuan bertan galdu zutela pentsatu izan da. Orain, ordea, azalpen sinpleagoa eman diote itxurazko ur-eskasia horri: exoplaneten atmosferako lanbroak edo hodeiek berek zaildu egiten dutela, nolabait, exoplanetan dagoen ura antzeman ahal izatea.

1992an lehenengo exoplaneta aurkitu zenetik 2000 exoplanetatik gora identifikatu dira, baina gutxi zekiten haien atmosferaz. Oraingo honetan, David Sing Exeter-eko Unibertsitateko astronomo batek gidatutako lan-taldeak hamar exoplaneta konparatzeko nahikoa datu bildu du Spitzer teleskopio espaziala erabilita, eta ohartu da haien artean atmosfera-dibertsitate handia dagoela.  Batzuek hodei-formazioak dituzte, eta besteek, atmosfera garbia. Eta, hain zuzen ere, korrelazio zuzena aurkitu dute uraren aztarnaren eta planetaren atmosferako .hodeitzaren artean. Hortaz, hodeidun planetek berez ura ezkutatzen dutela iradoki dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila