Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber

Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber

Elhuyar Zientzia

Sentsazioz blai!

2004/01/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Ingurura ondo egokitzen ez diren animaliek ez dute eboluzioan aurrera egiten. Horretarako, ezinbestekoa dute inguruan gertatzen dena sumatzeko gai izatea; horrek emango die egoki erantzuteko aukera. Eta espezie bakoitzak bere erara garatu ditu zentzumenak. Batzuek koloretan ikusten dute, txuri-beltzean besteek. Batzuek frekuentzia handiko soinuak entzuten dituzte, besteek frekuentzia txikikoak. Baina ba al dakigu nola jasotzen dituen garunak mezu horiek? Nola jaso eta interpreta ditzake horrenbeste sentsazio? Zein kolore ikusten dituzte erleek? Dastamena edo usaimena? Usaimenaren teoria harrigarria

Zetaren sekretua

2004/01/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Armiarma langile saiatuak zeta metro ugari ekoitzi behar ditu elikatu nahi badu. Zuntz likatsua da zeta, eta, hortaz, intsektuak ehizatzeko egokia. Sarean itsatsita ez geratzeko olio-geruza bat du hanketan armiarmak, eta, horri esker, harrapakinak sarea jo eta segundo gutxian gainera etortzen zaio. Zetaz bildu eta harrapatuta geratzen da intsektua, mugitu ezinik. Izan ere, berebiziko erresistentzia du animalia honen zetak.

Europari begira

2003/11/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Tokiko Agenda 21 udalerri mailakoa izaten da eta, beraz, herri bakoitzean propio garatu beharrekoa. Baina badira Europan neurri handi batean besteentzat erreferentzia edo adibide izan direnak.

Biozientzien erronka berriak

2003/09/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia
Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Osasunak eta, oro har, biozientziek bideratuko dute teknologia datozen urteetan. Hori uste dute, behintzat, Europako gobernu gehienek, eta hori kontuan hartuta erabaki dituzte ikerketa-estrategia orokorrak. Euskal Herrian ezer gutxi egin da oraindik; ikusi besterik ez dago: osasun-produktuei dagokienez, ia erabateko menpekotasuna dago kanpoarekiko. Hori dela eta, etorkizunean osasunaren eta biozientzien garapena ziurtatzeko sustatu behar diren sektore berriak zein diren erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Proiektuetako parte-hartzaileak: Biologiaren hurrengo erronka: proteomika! Bioinformatika, ezinbesteko tresna

Niobioak saria ekarri du CEIT ikerketa-zentrora

2003/06/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Materialen zientzia da gaur egun industrian zeresan handiena ematen ari den zientzietako bat. Polimeroak, konpositeak, material zeramikoak... material berriak ari dira garatzen etengabe eta horrek lehia handia sortu du. Baina material tradizionalak ez dira atzean geratu horregatik. Horien egitura eta portaera aztertzen dihardute ikertzaileek, kalitate hobea lortu eta material berrien artean protagonismorik gal ez dezaten.

Nahi ez… eta zahartu egin behar!

2002/01/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Gizakia katua baino 5 aldiz gehiago bizi da; katua sagua baino 5 aldiz gehiago eta eulia baino 125 aldiz gehiago. Zergatik ote? Eta bizidun guztiak zahartzen al dira? Zalantza ugari sortzen da zahartzearen inguruan eta zientzia galdera horietako askori erantzuna ematen hasia da. Hala ere, oraindik bada erantzunik ez duen galdera bat: inoiz lortuko al da zahartze-prozesua geldiaraztea? Bizi-itxaropenaren eboluzioa

Marconi, telekomunikazioaren aitzindari

2001/12/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Telekomunikazioaren aroan murgilduta gaude; teknologiaren garapenak ahalbidetu du hori. Baina ez ditzagun ahantz garapen horretarako ezinbestekoak izan diren hainbat momentu historiko. Horietako bat Guglielmo Marconi fisikari italiarrak eskaini zigun: Hertz-en teorian oinarriturik, haririk gabeko telegrafia asmatu zuen. Eta 1901eko abenduaren 12an, duela 100 urte, bere ametsa lortu zuen: inork posible ikusten ez bazuen ere, Ozeano Atlantikoa zeharkatuz Amerika eta Europa elkarrekin komunikatzea lortu zuen.

Piztia txikiaren mehatxua

2001/12/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

5,3 milioi pertsona kutsatu ziren iaz Giza Immunoeskasiaren birusarekin (GIBarekin); hiesa zuten pertsonen kopurua, berriz, 6,1 milioikoa izan zen, eta hil, 3 milioi pertsona hil ziren hiesaren ondorioz. Datuak hotzak direla diote, baina datu horien aurrean ez dago hotz geratzerik. Mugarik gabeko gaixotasuna da hiesa, bizitza estilo modernoaren isla: ez du muga geografikorik, ez eta muga biologikorik; jantziz aldatu, ezagutzen ez zitzaion aurpegiak erakutsi eta ugaritzen trebea baita. Ia Interneteko birusak baino aldakorragoa da. Hortik dator txertoeraginkorra lortzeko zailtasuna. Internetek aldatu omen du mundua, baina hiesa ez zaio atzean geratu: herrialde garatuetan drama bihurtu da eta txiroetan, berriz, tragedia. Afrika beltzak dagoeneko ez du etorkizunik, milioika lagun hil ditu hiesak, gazteak batez ere. Asiako errealitatea ez da, oraindik, hain gordina izatera iritsi, baina iritsiko omen da. Hemen, herrialde garatuetan, gizarteak hiesarekin bizitzera ohitu behar izan du, hiesdunak onartzen ikasi, eta seropositiboek hiesarekin bizitzen ikasi behar izan dute. Tratamendu erretrobiralek itxaropenerako ateak ireki dizkiete, putzutik atera dituzte... hirugarren munduak, ordea, ez du horrelako aukerarik izan, eta, gauzak aldatzen ez diren bitartean, ez dirudiizango duenik ere. Beraz, txerto eraginkorrean izan behar itxaropena.Eta horretan ere hiesak aldatu egin du zientzia eta ikertzaileenlana, gaixotasun honek 20 urte betetzen dituen honetan egunero milaka ikertzailek elkarrekin lanean dihardutelako ezagutzen den birus mutanteenaren aurkako borrokan garaile atera ahal izateko. Bitartean, elkartasun apur batek ez lioke inori kalterik egingo, ihesik gabe. 1981ean izan zen lehenengo aldiz hiesaren berri, eta orduz geroztik makina bat ikertzaile aritu da lanean; batetik, gaixotasuna sortzen duen birusaren jatorria ezagutzeko, eta, bestetik, birusetik babestuko duen txertoa garatzeko. Biologiaren historian inoiz ez da horren denbora laburrean horren ikertzaile talde handia arlo berean lanean jarri, eta, hala ere, oraindik ez da kontu bat ez bestea argitu. Zer du, bada, birus horrek, mundu erdia hankaz gora jartzeko?

Nobel sariak mende bete dantzan

2001/11/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia
Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Alfred Nobel (1833-1896), kimikaria izateaz gain, asmatzailea ere izan zen. Izan ere, mundua aldatu zuten bi asmakuntza handi utzi zizkigun; bata gerra egiteko da aproposa eta bestea gizakiaren sormena sustatzeko: dinamita eta Nobel sariak. Fisikako Nobel saria
Eric A. Cornell, Wolfgang Ketterle eta Carl E. Wieman fisikarientzat Kimikako Nobel saria
William S. Knowles, Ryoji Noyori eta K. Barry Sharpless kimikarientzat Medikuntzako Nobel saria
Leland H. Hartwell, R. Timothy Hunt eta Paul M. Nurse biologoentzat

Zientziaren Liburutegi Publikoa

2001/11/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Zientzia nahasita dabil azken hilabeteotan. Hori ez da kontu berria, askotan sortzen baitu zeresana. Baina oraingo honetan, milaka ikertzailek beren lanak argitaratzen dituzten aldizkari zientifikoak boikota egitearekin mehatxatu dituzte. Ikertzaileek Zientziaren Liburutegi Publikoa eratu nahi dute, eta hura oztopatzen duten argitaletxeetan lanik ez dutela argitaratuko adierazi dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila