Ia 50 urte pasatu dira lehenengo satelite artifiziala espaziora jaurti zutenetik. Sputnik 1 zuen izena, eta jabea, garai bateko Sobietar Batasuna. Orduz geroztik, herrialde asko ari dira euren sateliteak jaurtitzen, eta dagoeneko 9.000 satelite inguru ditugu gure planetaren inguruan jiraka. Gehiegi, askoren iritziz. Izan ere, arazoak ematen hasiak dira.
Egiptoko faraoien ametsa izan zen Itsaso Gorria eta Mediterraneo itsasoa elkarrekin komunikatzea. Ondo zekiten merkataritzarako lotura estrategikoa zela, eta lurrean bidea irekitzen saiatu ziren behin eta berriro. Kanala mantentzea, ordea, zailegia zen garai hartan. Azkenean, 1867ko otsailaren 17an zeharkatu zuen lehen aldiz bapore batek Suezko kanala, mundua hari begira zegoela.
Basoan sartu gara. Ingurura begiratuta, zuhaitz okerrak eta eroriak daude nonahi. Ehunka urteko zuhaitz handiak, garai batean lerdenak, onddoz eta bakterioz betetzen ari dira. Guztiz zartatuta daude, eta, gerturatuz gero, barrenak erabat ustelduta dituztela ikusten da. Onddoek bere egin dituzte, eta desegiten ari den egurraren usaina darie.
Urriaren lehen egunetan iragarri zituzten aurtengo Nobel sariak. Aurten, sei estatubatuarrek eta bi israeldarrek jasoko dituzte zientzietako sariak.
Burua handiagoa dute proportzioan. Azala fin-fina, distiratsua; zainak eta arteriak agerian uzten dituela. Eta, tamainaz ere, haur arruntak baino txikiagoak dira. Erditze goiztiarra izan dute, eta orain kanpoan egin beharko diote aurre beren bizitzako unerik zailenari: barruko organoak heltzeari. Zenbaitek, ordea, ez du lortzen erabat garatzerik, eta horrek arazo etikoak mahaigaineratzen ditu: merezi ote du haien bizitza luzaraztea?
1976ko uztailaren 10ean, Italiako iparraldean, izugarrizko leherketa entzun zen: ICMESA instalazio kimikoaren erreaktoreetako batek eztanda egin zuen. Dioxinaz osatutako sei kilometroko hodei toxikoa sortu zen berehala, eta inguruko herriak estali zituen. Tartean, Seveso izenekoa.
Erle arrak feromona-usaina sumatu du. Ingurura begiratu, eta bat-batean txundituta geratu da. Hori da eme-puska!
Giovanni Domenico Cassini astronomo polemikoak Saturno behatzen eman zituen bere bizitzako urte gehienak. 1712ko irailaren 11n hil zen, erabat itsututa, baina ordurako lortu zuen planetaren itzal-joko misteriotsuak argitzea.
Ikertzaileek ustekabeko galanta hartu zuten arroka baten azpian hirurehun bat pertsonaren arrastoak azaldu zirenean. Duela ia 20 urte gertatu zen hori, Biasterin. Ehorzketa kolektiboa zen hura, Neolito garaiko hezurrak, duela 5.000 urtekoak, alegia. Hezurrak oso egoera onean aurkitu zituzten gainera, seguruenik, gainean zuten arrokak babestu zituelako. Antzinako DNA
Espainiako legeria atzerakoia dela dio, eta horrek urte luzez atzerrian ikertzera bultzatu du. Zelula amekin egiten du lan, eta argi izan du beti, Espainian ezin bazuen, kanpoan egingo zuela. Baina Singapurren urtebetez lan egin ondoren, azkenean lortu du bere helburua: Andaluziak behintzat onartu du zelula horiekin lan egitea baimentzen duen legedia. Eta hil honetan bertan irekiko du, Sevillan, giza enbrioietatik erauzitako zelula amekin lan egingo duen Espainiako lehenengo ikerketa-zentroa. Bernat Soria: “Intsulina jariatzen duten zelula artifizialak egiten saiatu ginen, baina porrot egin genuen” Diabetea