Gizakion batez besteko biziraupena 20 urtez luzatu da, duela ehun urteren aldean. Zientzialariek, dena dela, ez dute uste datozen ehun …
Oxitozina hormonak jokabide sozialean eragiten du. Are gehiago, eremu sozialean arazoak dituztenen tratamenduan lagungarria izan daitekeela uste da, autismoa duten pertsonen kasuan, esaterako. Oraingoan, oxitozinak autisten jokabide sozialean zein mekanismoren bidez eragiten duen argitu dute EHUko Olga Peñagarikano ikertzaileak eta Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaileek elkarlanean. PNAS aldizkari entzutetsuak argitaratu du ikerketa.
Ugaztunon propiozepzioaren funtzionamendua ulertzeko bidean urrats garrantzitsua eman da, inplikatuta dauden neuronetan zein sentsorek parte hartzen duten argitzea lortu baitute. …
MAVEN zunda espaziala Marteko atmosfera ikertzera bidali zuten 2013an, eta, 2014ko irailean iritsi zenetik, aurreneko emaitzak argitaratu dituzte gaur. Zundaren …
Milimetro bat baino txikiagoak diren objektuak ultrasoinu hutsez lebitatzen jarri, eta gora eta behera, alderik alde eta buelta emanez ere …
Aubrey de Grey zientzialariak behin baino gehiagotan adierazi du gizakion bizitza 1.000 urte arte luzatzeko errezeta lortu duela: entzima bakteriano batzuk, zorrotada bat zelula ama, hezur-muineko transplante bat, koilarakada bat txerto... Koktel osatua eta mirarigilea, haren ustean. Cambridgeko Unibertsitatetik etorria denez, batzuek sinesgarritasuna eman diote haren proposamenari; beste batzuek, berriz, probokatzaile hutsa dela diote. Zientzia-fikzioa egiten ote duen eztabaidari bizkar emanez, berretsi du bizitza luzatzeko oinarrizko 7 osagaiak identifikatu dituela.
Egun-argia da, eta paumak nahikoa du bere luma koloredunak erakustea inguruko emeak liluratzeko. Txundituta geratzen dira haren begi-itxurako lumak zabal-zabalik ikusita. Kurriloak, berriz, emearen aurrean burua makurtu, jauzi egin eta balet moduko dantza dotorea egin dio. Emea berehala sorgindu du horrek ere. Baina itsaso sakonean bizi diren animaliek gorteiatzeko zailtasun handia dute: itsasoa ilun dago. Argirik ez da iristen eta haien edertasun guztia ezkutuan geratzen da, zapuztuta. Zer egin bere burua nabarmen utzi eta espeziekideak liluratzeko?
Itziar Lakak burmuinaren eta hizkuntzaren arteko harremana ikertzen du. Doktore-tesia nazioarteko ikerketa-zentrorik garrantzitsuenetako batean egin zuen, Massachusetts-eko Teknologia Institutuan, eta munduko hizkuntzalaririk onenekin gainera, Noam Chomsky-rekin eta Kenneth Hale-rekin. Egun, Euskal Herriko Unibertsitatean ari da lanean, gizakia hizkuntzaz nola jabetzen den azaldu nahian.
Adinarekin lo egiteko beharrak aldatzen badira ere, azkenean, batez beste, 250.000 ordu emango ditu gutako bakoitzak lo. Eta, hala ere, zientzialariek ez dute asmatu zertan ematen dituen organismoak horrenbeste ordu. Badakite ez dela gorputzak atseden hartzeko. Zertarako balio du, orduan, loak?
1949. urtea zen, eta William Libby kimikariak ia 15 urte zeramatzan buruan zuen metodoa fintzen. Ezkutuan ari zen lanean, beldur baitzen bere ideia okerra izanez gero lankideek barre egingo ziotela. Baina berria New York-eko Museo Metropolitarrera iritsi zen, eta haien erronka onartu behar izan zuen: urte bereko martxoaren 4an egin zuen jendaurrean lehenengo proba hezurrekin, arrakasta handiz gainera. Orduantxe jaio zen karbono-14aren datazio-metodoa.