Zelula ama kapsulatuak botika modura

zelula-ama-kapsulatuak-botika-modura
Arg. Photodollar

EHUko NanoBioCel taldeko ikertzaileek zelula amak botika modura erabiltzeko sistema bat garatu dute, haien funtzionalitatea eta potentzial terapeutikoa hobetzen lagundu dezakeena (Molecular Pharmaceutics aldizkarian argitaratua). Oraindik hasieran dagoen tratamendu-mota da zelula amak botika modura erabiltzen dituena, baina gaur egun tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasun kronikoak tratatzeko baliagarri izango direla uste dute lan horren arduradunek.

Botika horiek zelula amak biomaterial batean immobilizatuta izaten dituzte eta, handik, zelula amek balio terapeutikoa duten substantziak libera ditzakete denbora-tarte luzeetan. NanoBioCel taldeko ikertzaileek D1 motako zelula ama mesenkimalak erabili dituzte, genetikoki eraldatuta zeudenak, eritropoietina (EPO) jaria dezaketelako. Botika honen bidez, globulu gorrien sorrera estimulatzea dute helburu.

NanoBioCel taldeko ikertzaileen nahia zelula amak garraiatzeko eta ezartzeko sistema egokiak diseinatu eta garatzea da. Izan ere, oraindik berria den arren, gero eta indar handiagoa hartzen ari dira zelula amak botika modura erabiltzen dituzten tratamenduak, baina badute hobetu beharra. Zelula amen iraupena hobetzea izan da EHUko ikerketa honen helburua.

Horretarako, EPO jariatzen duten zelula amak mikrokapsuletan immobilizatu dituzte eta itsasteko gaitasuna duen peptido bat gehitu dute, zelulen biziraupena handitu nahian. In vitro saioen emaitzek erakutsi dute itsaste-peptidoen erabilerak kapsulatutako zelula amen aktibitatea hobetzen duela eta EPO gehiago jariatzen dutela.

Mikrokapsulok saguetan inplantatu dituztenean, oraingoz ez dute alderik nabaritu peptidoaz zein peptidorik gabe inmobilizatutako zelula amen aktibitatean, baina bai ziurtatu ahal izan dute zelula amek bizirik irauten dutela eta EPOren jariaketa denboran zehar handitzen joan dela.


Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.