Erreportajeak

Alergia: arriskua nonnahi

2003/04/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Urte-sasoi jakin batzuetan maiz samar egiten baduzu doministiku, edo auzokoaren katuaren inguruan egon orduko begietako azkura eta malko-jarioa sentitzen badituzu, alergiak jota daudenen talde gero eta ugariagoaren partaide izan zintezke, irakurle estimatua. Zein dira erreakzio alergiko nagusiak?

Alergia-motak

2003/04/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Udaberriaren beldur. Halaxe egoten dira batzuk. Izan ere, polenari alergia diotenentzat ez da batere samurra izaten urte-sasoi hau. Tenperaturak goxatu eta landareak loratu orduko, polenarekiko erreakzioak azaltzen dira alergikoetan. Onddoei alergia Animaliak eta intsektuak, alergikoaren etsai

SAREka kalitate-eredua

2003/04/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Hezkuntza Sailak abian jarri duen egitasmoa da SAREka kalitate-eredua. Eredu hori erabateko kalitatean oinarritzen da eta, horren bidez, Lanbide Heziketako ikastetxeak kalitate-sistemak ezartzera bultzatu nahi dira. Sistema horien artean, kalitatea erakundeen eta pertsonen etengabeko hobekuntza bezala ulertzen da.

GUNEka kudeaketa-sistema berritzailea

2003/04/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

GUNEka proiektuak enpresa aurreratuenen kudeaketa-sistema izan du eredutzat. Hura baliatuz, Lanbide Heziketako ikastetxeen kudeaketa aldatu nahi du. Egitasmoa, oraingoz, bost ikastetxetan jarri dute abian, baina, ongi ateratzen bada, guztietara zabaltzeko asmoa dute. Kike Intxaustirekin hitz egin dugu kudeaketa-sistema berriaz.

Ikasleen eta irakasleen birtualtasuna

2003/04/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Orain arte ikasle denek ikastetxera bertara joan behar izaten zuten eskolak jasotzera. Bertan, ikaskideekin elkartu eta hainbat gairi buruzko azalpen denak aurrez aurre ematen zizkieten irakasleek. Orain, teknologia berrien garapenari esker, ohitura horiek aldatzen hasi dira eta ikasleei gero eta aukera gehiago eskaintzen zaizkie.

Esneki berriak ekoitzi nahian

2003/04/01 Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Euskal Herrian esne anitz ekoizten da. Biltzen diren litro horietatik guztietatik kopuru handi bat esne gisa saltzeko baliatzen da, eta gainerakoa gaztak, jogurtak, gurinak edo beste hainbat esneki egiteko.

Denbora aurrezteko balio duen makina

2003/04/01 Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Lanbide Heziketako ikastetxeetan, Mekanizazioaren gaia klasikoenetakoa da. Baina klasikoa eta beti landu izan den gaia izan arren, arlo horretan ere hainbat gauza aldatu da. Izan ere, ekoizleen helburu nagusia beren produktua ahalik eta azkarren egitea da. Hain zuzen ere, teknologia berriak horretarako sortzen dira, eta, bide batez, gastuak murrizteko. Goazen, beraz, mekanizazio-arloak izan dituen aldaketak ezagutzera.

Energia berriztagarriak Lanbide Heziketan

2003/04/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Energia berriztagarriek geroz eta oihartzun handiagoa dute gure gizartean, eta oihartzun hori Lanbide Heziketara ere heldu da. Usurbilgo Lanbide Eskolak, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin, energia berriztagarrien eraikin berri bat ireki du.

Arte grafikoa eta Mac ordenagailuak

2003/04/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Arte grafikoaren mundu paregabeak berezitasun bat du: Mac ordenagailuak PC ordenagailuak baino gehiago erabiltzen diren gutxienetakoa da. Izan ere, arte grafikoan beharrezkoak diren diseinu- eta maketazio-programetan orain arte askoz aurreratuagoak egon dira Mac ordenagailuak. Araban ikasketa horiek eskaintzen dituen bakarra Mendizabala institutua da eta, gainera, aspalditik ari da horretan.

Ikasberri: ikasteko beste modu bat

2003/04/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ikasberri proiektua hezkuntzaren iraultza da, batez ere kontzeptuen aldetik. Mende berriko hezkuntza-eredu hau gutxiago irakatsi eta gehiago ikastean oinarritzen da. Hau da, ikaslea aktiboagoa bihurtzen da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila