Erreportajeak

Petrolioa ia edozer egiteko

2003/06/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Petroliotik ateratzen diren produktuek berebiziko garrantzia dute egungo gizartean. Erabiltzen ditugun erregai gehienak zuntz sintetikoak, plastikoak, kautxua, gurpilak, asfaltoa, garbigarriak, lubrifikatzaileak, nekazaritza zein medikuntzako hainbat produktu kimiko… Gauza asko inondik inora. Baina nola liteke lehengai bakarretik hain gauza desberdinak eskuratzea? Erraza: petrolio gordina tratatuta, behin eta berriz zatitu eta frakzioak bananduta.

Eta petrolioa gure etxeetara heldu zen...

2003/06/01 Orobengoa, Olatz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Biblian badaude petrolioari buruzko aipamenak; Marco Polok ere, bere bidaien kroniketan, aipatu zuen Kaspiar Itsasoaren inguruan petrolio-komertzio oso aberatsa zegoela. Baina XIX. menderaino salto egin beharra dago petrolioaren inguruan gaur egun dauden tirabira guztien jatorria ulertzeko.

Petrolioaren nondik norakoa munduan

2003/06/01 Orobengoa, Olatz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Lasa Iglesias, Aitziber - STEAM Hezkuntza arloko arduraduna
Petrolioaren nondik norakoa munduan

Petrolioaren garraioa: nazioarteko eztabaida

2003/06/01 Lasa Iglesias, Aitziber - STEAM Hezkuntza arloko arduraduna

1967an Torrey Canyon petrolio-ontziak izandako istripuak eragin zuen lehenengo marea beltzaren ondorioz, petrolioaren garraioaren arriskuaz jabetu ziren mundu osoan. Hala ere, zerrenda luze baten hasiera baino ez zen izan hori, eta harrezkero petrolioa ahalik eta modurik seguruenean garraiatzea izan da helburua. Zein da, bada, arazoa?

Lehorreko lana, ezinbestekoa

2003/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Hondartzatik ateratzean, oinazpiko galipota garbitzeak lanak ematen ditu. Lan hori, ordea, ez da ezer azarotik kosta garbitzen ahalegintzen ari direnenarekin alderatuta. Prestige -k isuritako erregaiak itsasertzera heltzen jarraitzen du, eta lehendik poluitutako toki asko garbitzeko aukerarik ez da egon. Egia da lehenengo irudi beltzak apaldu direla, baina oraindik asko dago egiteko. Nola garbitu hori guztia?

Petrolioarekiko, mendekotasuna garatu dugu

2003/06/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Begiratu zure ingurura. Ikusten duzunaren zati handi bat petrolioa da. Ezetz? Begiratu berriz. Zura ikusten duzu, metala, beira, harria, landare batzuk, beharbada animaliaren bat ere bai; elikagaiak eta ehunen bat edo beste ere ikusten dituzu, seguru asko. Zerrenda luzea, bai. Baina gainerako guztia petrolioa da.

Eguzkiari so

2003/06/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

David eta Johannes Fabricius aita-semeek elkarrekin egin zuten lan Eguzkiaren behaketan. Eguzkiak dituen orbanekin liluratuta zeuden biak. Baina garai hartan zegoen tresneriarekin ez zen erraza harantzago joatea behaketetan. Gaur egun, Eguzkia zehatzago ezagutzen den arren, bere orbanek ez dute xarmarik galdu ikertzaileentzat.

Helduen elikadura

2003/06/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Gure gorputza heldutasunera iristen denean, ez dauka haurtzaroan eta nerabezaroan bezala ahalegin berezia egin beharrik; izan ere, hazte-prozesua amaitu da eta, orain, helburua osasuntsu egotea da eta, aldi berean, zahartzarora ahalik eta ondoen iristea.

Ondo entzuten ez baduzu...

2003/06/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Entzumen-galera nahiko gauza usua da. Azkeneko datuen arabera, Espainian bi milioi pertsonatik gora daude arazo horrek jota, hau da, biztanleen % 5 inguru. Arazo bat dutela onartzea eta soluzio egokia aurkitzea: horixe da arazo hau dutenen bizi-kalitatea hobetzeko bide bakarra. Egia esan, azken aurrerakada teknologikoei esker, askoz ere eramangarriagoa da gaur egun garai batean baino. Lau hilabete egin aurretik Hamabi-hemezortzi hilabete bitartean Bi urterekin Hiru urtetik sei urtera bitartean

"Naturari buruzko dokumentalak telezaborra dira". Iritzi artikulua

2003/05/01 Larrinaga Larrazabal, Asier -

Zientzia-dibulgazioaren ikuspegitik, bi jokabide gaitzesgarri topatu ditut naturari buruzko dokumentaletan: sentsazionalismoa eta interpretazio-gako okerrak ematea. Nola liteke, orduan, ikusleek prestigiorik handieneko programatzat edukitzea?

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila