Erreportajeak

Etekin handiko materialak biharko gizartean

2003/05/01 Aranberri, Ibon - Kimikan doktorea
Dr. Alexander Bismarck -
Gaur egun, materialen aplikazioak mugagabeak dira eta erabilera bakoitzarentzat materialik egokiena lortzea da hainbat arlotako zientzialarien erronka. Erronka horren irtenbideetako …

Lorezaintza berde-berdea

2003/05/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Lorezaintzaren lehenengo arrastoak Mesopotamiako eta Egiptoko lorategienak dira. Garai haietatik, etengabeko bilakaera izan du. Kultura bakoitzak bere erara ulertu du arte hori: musulmanak Koranean agertzen den paradisua islatzen saiatzen ziren, txinatarrek natura imitatu nahi izaten zuten lorategietan... Euskal Herriko gaur egungo lorategietan, berriz, Europako tradizioa nabarmentzen da. Baina badira joera berriak; horien artean interesgarrienetakoa ingurumen-lorezaintza da.

Neolito garaiko hezurdura bat Jaizkibelen

2003/05/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Aranzadi taldeko kideek Neolito garaiko gizaki baten hezurrak aurkitu dituzte Gipuzkoako Jaizkibel mendian. Ikertzaileek iragarri dute litekeena dela fosilek 6.000 urte inguru izatea; dena dela, oraindik ez dituzte karbono-14 bidezko datazioaren bitartez analizatu. Alvaro Arrizabalaga eta Mari Jose Iriarte arkeologoek aurkeztu zituzten lehen zundaketaren emaitzak.

Obesitatea: osasun-arazo benetan potoloa

2003/05/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Hona hemen gaur egungo ironia: milioika jende lagun hiltzen den bitartean, obesitatea osasun-arazo nagusienetakoa bilakatzen ari da. Haurrei zein helduei eragiten die, eta obesoen kopurua etengabe ari da handitzen mundu osoan. Hori ikusita, bada obesitateari XXI. mendeko izurria deitu dionik. Izendapen deigarriak alde batera utzita, gaitza errotik aztertzen hasi dira adituak. Zer dakite obesitateari buruz? Nola gelditu izurria? Galdera asko daude erantzuteko. Ana Mª Rocandio EHUko Gasteizko Farmazia Fakultateko Bromatologia eta Nutrizio Saileko irakasle titularra da. 1986an obesitate morbidoari buruzko tesia egiten hasi zen, eta geroztik ikerketa eta lan ugari egin ditu obesitatearen gainean. Oso lanpetuta dabilen arren, gure galderei erantzuteko tartetxo bat egin digu.

Araztegietako lohiak garbitzen

2003/05/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Hondakinen tratamendua amaigabeko eztabaiden sortzaile izaten da; hondakinak non bota behar dira? Zabortegiak non eraiki behar dira? Hondakinak tratatzeko metodo bat edo bestea erabili behar da?

Fluorra, egoskorretan egoskorrena

2003/05/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Alpeetan aurki daitezkeen harrien artean bada fluorita izeneko harri urdin edo berde deigarri bat. Benetan ikusgarria da; izan ere, munduko mineralik koloretsuena dela idatzi izan da inoiz. Beraz, ez da harritzekoa apaingarriak egiteko erabili izana. Baina, horrez gain, fluoritak beste altxor bat ere badu gordeta; izenak berak adierazten du: fluorra du.

Izotza harriekin jolasean

2003/05/01 Nuñez-Betelu, Koldo -
Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Toki hotz askotan, lurzorua tamaina heterogeneoko pikorrez eratuta dagoenean, harri eta pikor xeheak antolatu eta harrizko irudi harrigarriak osatzen dira. Batzuetan, harriek poligonoak edo zirkuluak eratzen dituzte, beste batzuetan ilaratan azaltzen dira, hainbatetan labirinto-moduan... Zerk edo nork egiten ditu marrazki horiek? Orain, ordenagailuz egindako eredu baten bidez, erantzun matematikoa, eta ez intuitiboa, eman zaio galdera horri.

Charles Lindbergh, Atlantikoa zeharkatu zuen lehena

2003/05/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

1927ko maiatzaren 20an lortu zuen Lindberghek Ozeano Atlantikoa hegazkinez zeharkatzea: bakarrik eta gelditu gabe hegaldi hori burutzen lehenengoa izan zen. Horrek ospe handia eman zion, baina ez zen egun bateko ospea izan; bere izena luzaroan ibili zen ahoz aho, eta ez beti heroi bezala.

Kafeinaren inguruko mitoak

2003/05/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Kafeina substantzia naturala da, mundu osoan zabaldurik dauden 63 landare-espezietako hosto, hazi eta fruituek dute, eta aspalditxotik kontsumitzen da. Kafeina duten produktuek (esate baterako, kafeak, teak edo hainbat freskagarrik) arrakasta handia dute adin guztietako eta gizarte-mota guztietako pertsonen artean; eta zer esanik ez, duela gutxi merkatuan kafeina-kantitate handiagoa duten edariak agertu direnetik (edari ‘energetikoak’ esaten zaienak).

Garagar-legamia

2003/05/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Saccharomyces cerevisiae espezieko milioika legamia (hongo mikroskopiko zelulabakarrak) deshidratatu ondoren geratzen den hauts lehorra da garagar-legamia.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila