Erreportajeak

Zabor-DNA, edo halako zerbait

2005/01/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Ezertarako balio ez duena zaborra da. Ematen du arau orokorra dela, eta edozein esparrutan aplika daitekeela. Baita biologian ere. Dena dela, zabortzat hartzen denak izaten du funtziorik batzuetan. Eta hori ere edozein esparrutan gertatzen da. Baita biologian ere.

Ekaitza dator!

2005/01/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Gurean, oihu hori entzunda, ez gara asko izutzen; gehienez ere, haize-bolada batzuk eta euri-jasak izango ditugu. Baina munduko beste lurralde batzuetan alarma-oihu beldurgarria da; ekaitz tropikal baten, urakan baten edo harea-ekaitz bortitz baten iragarpena izan daiteke.

Glaukoma garaiz diagnostikatzea, funtsezkoa

2005/01/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Noiz egin zenuen azken ikusmen-azterketa? Ez zara gogoratzen? Tira, beharbada gure begiek arreta handiagoa behar dute. Izan ere, glaukoma begiko gaixotasun ohikoenetakoa da, eta behar bezala eta garaiz tratatu ezean ikusmena osorik edo partzialki gal daiteke. Hori eragozteko lanean ari da EHUko ikerketa-talde bat, eta berriki sari bat jaso dute.

Teklatu traketsa nagusi

2005/01/01 Araolaza, Oier - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Herentziaz iritsi da ordenagailuetara teklatuko hizkien antolaketa. Idazmakinetarako sortu zen eta alfabetoaren ordena bera ezarri zuten hasieran. Lehen idazmakinak erabiltzean sortzen ziren arazo mekanikoak konpontzeko, aldaketak egin zizkioten gero. 150 urte pasa dira ordutik, eta asko izan dira teklatu-sistema horren desegokitasuna agertu dutenak. Diseinu erabiltzeko errazagoak asmatzen lan handiak hartu dituzte batzuek, baina ez dute lortu teklatu traketsa baztertzea.

Emea erakartzeko asmoz?

2005/01/01 Leunda Urretabizkaia, Pedro M. -

Ezkailu arra harrigarriki itxuraldatzen da uda inguruan; ugaltzeko sasoia heltzen zaio, eta gainerako arrak paretik kendu eta emeak erakarri behar ditu. Sexu-dimorfismo horretan parte hartzen duten faktoreak konplexu samarrak dira guretzat.

Plaketetatik eratorritako sendagaia: aplikazio terapeutikoak

2005/01/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea
Anitua, Eduardo - Medikuntzan eta Kirurgian doktorea, aho-kirurgialaria eta BTIko zuzendaria
Sanchez, Mikel -
Andía, Isabel - Zientzietan doktorea eta BTI I+Dko ikerketa-zuzendaria

Plaketatan aberatsa den prestakina hezurren, kartilagoen eta beste zenbait ehunen garapena eta orbantzea azkartzeko erabili da. Gainera, bioteknologia berri honek interes handia piztu du zenbait medikuntza-arlotan, ehun-ingeniaritzan eta terapia zelularrean, kasurako. Prestakinaren beste abantailen artean aipatzekoa da erraz lortzen dela gaixoen odoletik, eta, gainera, gaixoaren mina murriztu edo desagerrarazi egiten duela.

Ubarroia lehiakide desleiala, batzuentzat

2005/01/01 Saiz Elizondo, Rafa - Itsas Enara Ornitologia Elkartearen lehendakaria

Lehiakidetzat hartu dute Europako arrain-haztegiek eta kirol-arrantzaleek. Presioa egin dute Europako Batasunean, eta hegaztiei dagokien arteztarauan gauzatu da presio hori: kontserbazioa bermatzeko neurri aktiboak behar dituzten hegaztien zerrendatik atera dute ubarroi handia.

Trafikoa lurpetik

2005/01/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Bilbora egunero 130.000 auto sartzen omen dira. Datua jakinda, beraz, ez lukete inor harritu behar Bilbo inguruko eguneroko auto-ilarek. Eta, metrorik ez balego, nolakoak izango lirateke? Diren baino handiagoak, dudarik ez. Eskerrak, besteak beste, metroari. Bilbokoa berri samarra da; Londreskoak, munduko lehenak, aspaldi gainditu zituen ehun urteak.

Ezkerra izatea, oso normala den 'berezitasuna'

2005/01/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Biztanleriaren % 10-15 ezkerra da. Gaur egun argi dago esku nagusitzat ezkerrekoa erabiltzen dutenak ez direla ezgaitasun edo anormaltasunen batek jotako pertsonak, baina duela 40-50 urte kontu horiek ez zeuden hain onartuak.

Tartarorako bidean

2004/12/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

“Orduan hotsa entzun zuen. Hasiera batean, urruneko mikrofonoa norbaiten arnasketa lasaia jasotzen ari zela pentsatu zuen, baina oker zegoela konturatu zen berehala. Ausazko xuxurlatze samur hark bazuen gizatiarra ez zen zer edo zer; erritmo erregularrik ez eta erabateko isiltasunezko tarteak noizik eta behin.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila