Erreportajeak

Putz egin, mesedez!

2004/12/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Puntu bidezko gidabaimenaren auzia eztabaida ugari ari da sortzen. Izan ere, arau-hausteak pilatuz gero gidatzeko baimena gal daiteke. Eta arau-hauste ohikoenetako bat alkohola edanda gidatzea da. Alkoholemia-kontrol batean geratzen bazaituzte, polizia engainatuko duzu, agian, baina alkoholimetroak ez du gezurrik esango.

Historian atzera baso bila

2004/12/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Pagoa eta orbela. Pinua eta garoa. Gaztainak eta euriak bustitako hosto nabarrak. Euskal basoaren milioika irudi ditugu gogoan. Basoa; gure betiko basoa. Hala ere, gure 'betiko' baso hori ez da beti izan orain ezagutzen dugun bezalakoa.

Basoak mendiko lantegi

2004/12/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Pagadi zoragarri batean gaude. Horiek bai pagoak, guztiak lerden-lerdenak, osasuntsuak, zuzenak. Hankak orkatiletaraino sartzen dira orbel-geruza lodi eta gozoan. Hau bai baso ederra; natural-naturala, pinudiak ez bezala. Txoriak ere ugari. Txoriak? Beti txori bera entzuten da eta. Bai arraroa; tira, gaur egun txarra izango dute! Edo ez? Ez al da baso hau uste baino kaskarragoa izango? Egurretarako ustiatuko ote dute? Ez, ez, hau baso natural-naturala dugu. Baina, hara! Motozerra-soinua ere badugu eta aurreko magalean!

Ehiztari-biltzaileen aroa ez da amaitu

2004/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Aspaldi batean, gizon-emakumeek oihanean bilatzen zuten babesa. Han zuten bizitzeko behar zuten guztia; basoak ematen zien gordelekua eta janaria. Gaur egun, gizakiak beste iturri batzuetatik lortzen ditu behar dituen gaietako asko, baina, hala ere, basoetatik ere ateratzen du probetxua. Zuraz gain, ehiza, fruituak, eztia, perretxikoak, itzala eta aire garbia daude basoan, besteak beste. Eta horien bila joaten da oraingo gizon-emakumea oihanean barrenera.

Hilak basoa berpizteko

2004/12/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Basoan sartu gara. Ingurura begiratuta, zuhaitz okerrak eta eroriak daude nonahi. Ehunka urteko zuhaitz handiak, garai batean lerdenak, onddoz eta bakterioz betetzen ari dira. Guztiz zartatuta daude, eta, gerturatuz gero, barrenak erabat ustelduta dituztela ikusten da. Onddoek bere egin dituzte, eta desegiten ari den egurraren usaina darie.

Zertan da Europako ingurumena?

2004/12/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Europan, ingurumenarekin lotutako hainbat arazo daude konpondu gabe, esaterako, klima-aldaketa, biodibertsitatea galtzea edo hiri-inguruetako poluzio atmosferikoa. Eta, egoera horren berri emateko, gutxi gorabehera 20-30 orrialdeko txostena argitaratu du Europako Batasuneko Ingurumen Agentziak.

Plaketetatik eratorritako sendagaia

2004/12/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea
Anitua, Eduardo - Medikuntzan eta Kirurgian doktorea, aho-kirurgialaria eta BTIko zuzendaria
Sanchez, Mikel -
Andía, Isabel - Zientzietan doktorea eta BTI I+Dko ikerketa-zuzendaria

Milioika pertsonak jasaten dituzte giharren eta eskeletoaren asaldurak. Gaixotasun horiek min kronikoak eta, askotan, minusbaliotasun fisikoak eragiten dituzte, eta gizartean izugarrizko arazoak sortzen dituzte. Hezurren eta kartilagoen lesioak ere oso maiz gertatzen dira, batez ere kirolarien artean, traumatismoen ondoren. Gainera, gizakiok zenbat eta urte gehiago bizi, asaldura horien guztien intzidentzia handitu egingo dela iragartzen dute adituek. Hori kontuan izanik, 2000-2010 aldia hezurren eta giltzaduren hamarkada izango da, arazo horien guztien aurrean zientzialarien eta gizarte osoaren arreta pizteko, hain zuzen ere.

Bihotzerrea kentzeko teknika berria

2004/12/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Gaur egun askotan egiten ditugu neurriz kanpoko bazkari eta afariak. Eta tripakada horiekin zer? Neurriz ibili ezean, laster izaten da urdaileko bihotzerrea ate joka. Baina ez kasu horietan bakarrik; asko eta asko dira aparteko janaldirik egin gabe ere bihotzerrea pairatzen duten pertsonak.

Pertsonen berdintasuna mapa batean

2004/12/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Arno Peters ezagutu zutenek diote gizon aparta zela, kirolari bikaina, eta, batez ere, kontzientzia handikoa. 2002ko abenduaren 3an hil zen 86 urte luze bizi eta gero; eta urte horietako asko herrialdeen arteko berdintasuna islatzen zuen mapamundia zehazten egin zituen, Petersen proiekzioa izenez ezagutzen dena, alegia.

Portaeraren asaldura umeetan: zer da AGHA?

2004/12/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Gurea bezalako gizarte batean, bost umetik batek du Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura (AGHA), eta, horrexegatik, patologia horrek gero eta gehiago kezkatzen ditu adituak, ondorioak garrantzitsuak baitira oso bai umearentzat berarentzat, bai eta inguruan dituen guztientzat ere.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila