Erreportajeak

Gero eta biodiesel txukunagoa

2005/03/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Autoarekin errepidera irteten garen bakoitzean kalte egiten diogu ingurumenari. Gaur egun, ordezko erregai berrien alorrean garapen garrantzitsuak egiten ari dira, eta biodiesela da aukera horietako bat, olio begetaletatik eratorritako erregaia alegia.

Pestizidak pozoi bihurtuta gizakiarentzat

2005/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Inauteriek, San Joanetako ospakizunek edota ezpata-dantzak festa alaien kutsua dute gaur egun, baina, ikertzaile batzuen ustez, zomorroek eta izurriek sortzen duten beldurrarekin lotuta daude. Nonbait, uztari kalte egiten dioten erasotzaileak uxatzeko erritoak dira jatorriz. Hori horrela izan ala ez, ukaezina da gizon-emakumeek betidanik izan dietela beldurra soroetako izurriei, eta hamaika eratara saiatu direla horiek saihesten. Orain, pestizida eraginkorrenak eskura ditu gizakiak. Pestizidek, ordea, ez diete zomorro, onddo eta belar txarrei bakarrik egiten kalte.

Zeure zelulak jan ala hil

2005/03/01 Orruño Aguado, Estibalitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Bizitzak erabat miserable bilakatu beharko luke norbait bere gorputz-atalak jateko prest egoteko. Gizaki gehienek, seguruenik, nahiago lukete gosez hil hori egin behar izatea baino. Dena den, zenbait egoeratan, zelulak beren barnealdeko osagaiak ‘jatera’ beharturik daude bizi-funtzioak mantentzearren. Mutur-muturreko barau-egoera horietako bat jaiotzean izaten da.

Espazioko teknologia eraikuntzan

2005/03/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Espazioko teknologia punta-puntan dabil, eta, oraingoan, arkitektoek Lurretik zenbait kilometrotara, espazioan, alegia, jarri dituzte begiak. Gizakia Lurretik espaziora bidaiatzen, eta teknologia, aldiz, espaziotik Lurrera.

Diabetea aztergai

2005/03/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea

Diabetearen garrantzia poliki-poliki, baina gelditu gabe, zabaltzen ari da mundu osoan. Nahiz eta inkestak guztiz zehatzak ez izan, 200-250 milioi lagunek glukosa erregulatzeko arazoak dituzte modu batean edo bestean. Espainian diabetikoen kopurua 2,5 milioikoa da, eta, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) iragarri duenez, 2025ean 350 milioi gaixo izango dira munduan.

Bizitzaren erlojua eraikitzen

2005/03/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

1949. urtea zen, eta William Libby kimikariak ia 15 urte zeramatzan buruan zuen metodoa fintzen. Ezkutuan ari zen lanean, beldur baitzen bere ideia okerra izanez gero lankideek barre egingo ziotela. Baina berria New York-eko Museo Metropolitarrera iritsi zen, eta haien erronka onartu behar izan zuen: urte bereko martxoaren 4an egin zuen jendaurrean lehenengo proba hezurrekin, arrakasta handiz gainera. Orduantxe jaio zen karbono-14aren datazio-metodoa.

Lehen sorospenak etxean

2005/03/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Gida labur honek ez dauka, noski, medikua ordezteko inolako asmorik, ezta gutxiagorik ere. Honen helburu bakarra da gaixoaren edo istripua izan duenaren mina edo ondoeza arintzeko ohar edo gomendio baliagarriak eskaintzea, medikuarengana joan bitartean erabiltzeko.

Bostehun zomorro baietz!

2005/02/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Bat, bi, ehun, hirurehun... eta aspertu arte jarrai daiteke kontatzen. Izan ere, milaka eta milaka intsektu dabiltza inguruan bueltaka. Hala ere, Gipuzkoako Entomologia Elkarteak Aiako Harria natur parkeko intsektuak kontatu eta sailkatu ditu.

Longitudean galduta

2005/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Latitudea eta longitudea. Lurrazalean orientatzeko asmatu zituen gizakiak, posizioak definitzeko. Baina oso ezberdinak dira biak. Leku baten latitudea erraz neur daiteke; astroei begiratu besterik ez da egin behar. Gizakiak laster ikasi zuen nola egiten den. Longitudea zehaztea, ordea, XVIII. mendera arte izan zen soluziorik gabeko problema. Izan ere, gakoa denbora neurtzea zen, ez zerura begiratzea.

Satelite artifizialak Lurreko gatazken ispilu

2005/02/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Ia 50 urte pasatu dira lehenengo satelite artifiziala espaziora jaurti zutenetik. Sputnik 1 zuen izena, eta jabea, garai bateko Sobietar Batasuna. Orduz geroztik, herrialde asko ari dira euren sateliteak jaurtitzen, eta dagoeneko 9.000 satelite inguru ditugu gure planetaren inguruan jiraka. Gehiegi, askoren iritziz. Izan ere, arazoak ematen hasiak dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila