Erreportajeak

Kristal likidozko pantailak hondatutakoan zer?

2005/02/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Telebistaren tankerako monitore tradizionalak izpi katodiko bidez dihardu (CRT: catodic ray tube ), eta mahai gaineko PCetan nagusi da oraindik ere. Baina pantaila lauko monitoreen bilakaera eta prezioen gainbehera azkarra merkatua zapaltzen ari dira. Batzuek diotenez, CRT siglak iraganekoak izango dira urte gutxian. Izan ere, dagoeneko, dendetan ikusten diren ordenagailuen % 30ek pantaila laua dute.

Olibaren urrezko izerdia

2005/02/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Orruño Aguado, Estibalitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Oraintxe ari dira botilaratzen. Dagoeneko prest dago, gure ahosabaien gozamenerako. Egiteko prozesua, baina, dezente lehenago hasi zen, urria-azaroa aldean. Orduan bildu zituzten fruituak eta atera zieten zukua. Hilabete hauetan garbitu eta hobetu egin da, eta orain botilatan sartzen ari dira. Zertaz ari gara, ardoaz? Ez; nahiz eta, ardoa bezala, Euskal Herrian gehiena Nafarroan eta Araban egiten den, ez da ardoa, oliba-olioa baizik.

Ilea apaintzeko kimika

2005/02/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Bitxia da, baina gizakiak ez daukana nahi izateko joera saihestezina du. Ilekizkurrak ile lisoa nahi du, ilehoriak dirdira gorrizta, motza duenak luzatzea amets, eta luzea duenak ile moztu berriaren itxura osasuntsua. Eta, nahasmen horretan, ilerako kosmetikoen etxeek geroz eta produktugehiago ateratzen dituzte merkatura.

Jaio aurreko diagnostikoaren gorakada nabaria

2005/02/01 Bengoa Alonso, Amaia -

Ume batek, jaiotzen denetik hiltzen den arte, hainbat arazori egin behar dio aurre. Baina jaio aurretik ere arazoak pairatu ahal ditu, hala nola gaixotasun genetikoak eta jaiotzetiko anomaliak. Azken horiek gero eta garrantzi handiagoa ari dira hartzen osasun-sailetan, haurren erikortasun- eta heriotza-tasa handia eragiten baitute. Beraz, oso garrantzitsua da jendeak jakitea zer aukera dauden anomalia horiek umetokian bertan detektatzeko.

Gizentasuna: XXI. mendeko epidemia

2005/02/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea

Gizentasuna ‘lehen mailako’ gizarteetako asaldura kroniko gisa defini daiteke. Gaixotasun honen ezaugarria da gorputzean gantz gehiegi pilatzen dela, eta, oro har, pertsonaren pisua ideala baino handiagoa izaten dela. Gizentasunaren arazoa larria da gure gizartean, eta horrek, nahi eta nahi ez, hausnarketa eragin behar liguke; izan ere, munduko biztanleen zati handi bat gosez hiltzen ari den bitartean, beste asko gizentasunak jota daude bere esku dituzten elikagaiak gaizki aprobetxatzen dituztelako.

Materialak adimendunak ote?

2005/02/01 Aranberri, Ibon - Kimikan doktorea
Manchado, Juan Carlos -
Garay, Dani -
Matellanes, Lina -
Dios, J. Ramón -

Inguratzen gaituzten materialak soraioak omen dira, bizigabeak, eta, beraz, ez diete estimuluei erantzuten. Ez da egia, noski, baina teknologiaren aurrerapenak ekarri dituen material berrien ondoan lilura galtzen dute. Izan ere, tenperatura batetik gora beroa islatu eta argiari pasatzen uzten dion beirarekin alderatuta, betiko egurrak, harriak edo baita ohiko metalek ere gauza gutxi irudi dezakete.

Bidezidor bat beste itsasora

2005/02/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Egiptoko faraoien ametsa izan zen Itsaso Gorria eta Mediterraneo itsasoa elkarrekin komunikatzea. Ondo zekiten merkataritzarako lotura estrategikoa zela, eta lurrean bidea irekitzen saiatu ziren behin eta berriro. Kanala mantentzea, ordea, zailegia zen garai hartan. Azkenean, 1867ko otsailaren 17an zeharkatu zuen lehen aldiz bapore batek Suezko kanala, mundua hari begira zegoela.

Osteoporosiari aurre egiteko

2005/02/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

50 urtetik gorako emakumeen % 35ek osteoporosia jasaten dute gurea bezalako gizarte batean. Eta, zifra hori garrantzitsua izanik ere, asaldura hori ez da beti behar bezala tratatzen, hiru pazientetik batek bakarrik jasotzen baitu terapia egokia. Gaur egun, hala ere, hezurraren deskaltzifikazioari aurre egiteko farmakoek eta kirurgia miniinbaditzailean agertutako azken teknikak konponbide ona ematen diote oraindik ere sendaezintzat hartzen den osteoporosiari.

Landareak eta CO2-a: ez da dirudien bezalakoa

2005/01/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Animaliek oxigenoa arnasten dute eta karbono dioxidoa kanporatzen dute; landareek, hori ez ezik, karbono dioxidoa arnastu eta oxigenoa isuri ere egiten dute. Beraz, landareek, oro har, biak egiten dituzte, fotosintesia eta arnasketa. Bestetik, badakigu karbono dioxidoaren kantitateak kliman eragina duela. Gaur egun atmosferako karbono dioxidoaren kontzentrazioa gutxi gorabehera 400 ppm da. Baina adituek diote hurrengo mendean kontzentrazio hori 700 eta 1.000 ppm bitartekoa izatera irits daitekeela. Hala bada, zer eragin izango du horrek, bereziki landaredian?

Garaiera, garaiaren isla

2005/01/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

“Luzeak dira gaurko gazteak gero! Hainbeste jogurt eta laranja-zuku hartzearen ondorioz izango da”. Hitz horiek edozeinen ahotan jar ditzakegu, nabarmena baita azken belaunaldikoak aurrekoak baino garaiagoak direla. Nonbait, elikadurak eta bizi-kalitateak eragin handia dute luzatze horretan. Hala onartzen du Munduko Osasun Erakundeak, garaiera ongizate-mailaren adierazle dela, alegia.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila