Erreportajeak

Luzatu eta luzatu puskatu gabe

2006/01/01 Urdanpilleta, Marta - Ingeniaritzan doktorea

Apurtu gabe berrogeita hamar aldiz luzatzen den materiala... polimerikoa ote da? Posible al da metalek ere horrenbesteko deformazioa jasatea? Horrelako metalak, izan, badira, eta superplastiko deritze.

Animalientzako saihesbideak

2006/01/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Tximista batek sortutako baso-suteak habitaten zatiketa eragin dezake. Horretan zalantzarik ez. Baina, zoritxarrez, gizakiak eragiten duen paisaiaren eraldaketa da, hein handi batean, habitat naturalen eta izaki bizidunen populazioen banaketaren erantzule nagusia.

Zergatik sufritu min kronikoak?

2006/01/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Gure inguruan, gutxi gorabehera biztanleriaren % 11k min kronikoa jasaten du. Pertsona horien artean, hirutik batek isilean jasaten du min hori; hau da, ez dago behar bezala tratatuta, eta, horregatik, bere minarekin bizitzera etsita dago. Baina gaur egun horrelako minak arintzera bideratutako tratamendu-mota asko daude. Beraz, tratamendu horiek ezagutzea oso baliagarria gerta dakioke irakurle bati baino gehiagori, min kronikoak bizi-kalitatea hondatzen baitu.

Euklidesen ondarea

2005/12/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Duela bi mila urte idatzitako liburu gehienek gaurkotasuna galdu dute, baina ez denek. Euklides matematikari grekoak idatzi zuen Elementuak liburuak, adibidez, ez. Gaur egun irakasten den geometriaren oinarria liburu zahar hartan jasota dago. Horregatik, urteetan erabili izan da testuliburu gisa mundu osoan. Hizkuntza askotara itzuli da mendeetan zehar, eta, orain, euskaraz ere irakur dezakegu. Izan ere, Elhuyar Fundazioak argitaratu egin du Patxi Angulo matematikariak egindako itzulpena.

Arditurri, mendeetan aberastasun-iturri

2005/12/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Arditurriko meategiak duela gutxi arte ustiatu dira. Noiztik? Auskalo. Arkeologoek erromatarren garaiko arrastoak aurkitu dituzte; beraz, gutxienez bi mila urtean izan dira Arditurriko meategiak aberastasun-iturri.

Janari eta botika,biak batera?

2005/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Orruño, Estibalitz - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Non nago? Arteria-tentsioa jaisten duen esnekia, gantz mesedegarriak dituzten arrautzak, kolesterolik gabeko txorizoa, gorputzak egunean behar dituen bitamina eta mineral guztiak dituen laranja-zukua... Supermerkatuan sartu naizelakoan nengoen, baina, produktu horiek ikusita, zalantza sortu zait: farmazian ote nago?

Hareharriaren edertasun ahula

2005/12/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Konparazio ezagun batek harria baino gogorragoa dio , eta horrekin adierazi nahi izaten dugu zerbait suntsiezina dela, harria bezain gogorra eta iraunkorra. Baina harririk gogorrenak ere etengabeko aldaketa naturalen eraginpean daude, eta hondatu egiten dira. Adibidez, hareharriak.

Ilunean argi

2005/12/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Egun-argia da, eta paumak nahikoa du bere luma koloredunak erakustea inguruko emeak liluratzeko. Txundituta geratzen dira haren begi-itxurako lumak zabal-zabalik ikusita. Kurriloak, berriz, emearen aurrean burua makurtu, jauzi egin eta balet moduko dantza dotorea egin dio. Emea berehala sorgindu du horrek ere. Baina itsaso sakonean bizi diren animaliek gorteiatzeko zailtasun handia dute: itsasoa ilun dago. Argirik ez da iristen eta haien edertasun guztia ezkutuan geratzen da, zapuztuta. Zer egin bere burua nabarmen utzi eta espeziekideak liluratzeko?

Fruta tropikalak hemen

2005/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Anana, mangoa, papaia... tropikoko lurrinak eta zaporeak ekartzen dituzte fruta horiek. Gero eta ohikoagoak dira gure artean, eta horietako bat edo beste, gainera, ondo egokitu da Euskal Herrira, kiwia kasurako. Euskadi tropikala gero eta hurbilago ote?

Hondakin organikorik ez uretan

2005/12/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Lantegi guztiek ez dute berdin zikintzen. Mota askotako industriako hondakin-urak daude, industria-jarduerak adina. Hoberena litzateke ez zikintzea, baina ia-ia ezinezkoa da hori. Hortaz, industria-mota bakoitzerako arazketa-sistema egokia aukeratu behar da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila