Erreportajeak

Zelula amak garatzeko teknika berriak

2005/12/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea

Hasiera batetik zaila izan da zelula amen ikerkuntzaren garapena, oztopo eta debeku ugari aurkitu baititu bidean. Zailtasun tekniko eta zientifiko guztiei, kezka politikoak, etikoak eta erlijiosoak gehitu zaizkie azken urte hauetan. Eragozpen horiek gainditu nahian, hainbat bidezidor probatzen ari dira zientzialariak.

JPEG, formatu itxurosoa

2005/12/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Bidali duzu inoiz argazkiren bat posta elektronikoz? Ziur baietz! Eta, seguru asko, JPEG formatuan egongo zen argazkia, ezta? Ohitura hori oso zabalduta dago; saretik argazkiak bidaltzeko, ordenagailuan gordeta izateko eta beste aplikazio askotarako, argazkiek JPEG formatuan egon behar dute. Eta hainbat arrazoi daude formatu hori horrenbeste erabiltzeko.

Iraganeko klima izoztuta

2005/12/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Glaziarretako izotza sortzean, gasak, molekulak edo hauts-partikulak geratzen dira harrapatuta. Gaur egun, izotzetan harrapatutako gasak aztertuta, izotza sortu zen garaiko hainbat informazio eskuratu eta ingurumen-kondizioak zein ziren jakin daiteke.

Egun beltzak Bhopalgoak

2005/12/01 Belaustegi Irazabal, Ainara - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Gaua bera baino beltzago hasi ziren hurrengo egunak Bhopalen. 1984ko abenduaren 2ko gauerdian, laino toxiko ikaragarri batek estali zuen Bhopalgo zerua, eta ondorioak, oraindik, nabariak dira populazioan.

Nobel sariak, eragin handiko ikerketen egileentzat

2005/11/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Urtero bezala, urriko lehen egunetan jakinarazi du Nobel Fundazioak nork jasoko duen saria. Sari-banaketa abenduaren 10ean izango da, eta sarituek Suediako erregearen eskutik jasoko dute saria. Zehazki, diploma eta domina bana eta dirua banatuko die erregeak, Nobel Fundazioaren izenean.

Zientziaz galdezka, iritzi eske

2005/11/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Europako biztanleen iritzia jasotzen du Eurobarometro erakundeak, eta, aurten, zientzia aipatzen duten bi txosten kaleratu ditu. Zientzia eta teknologiari buruz europarrek duten iritzia jasotzen da batean; bestean, gai horien alderdi etikoaren gaineko ustea ere azaltzen da. Galdeketa Europako 32 herrialdetan egin du.

Duela 15.500 urteko altxorra Praile Aitzen

2005/11/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Dekoratutako bost lepokok eta venus batek --ondoan ikusten denak-- osatzen dute Aranzadi Zientzi Elkarteko lantaldeak Praile Aitz I kobazuloan aurkitutako altxorraren zatirik ikusgarriena. Goi Paleolitoko Madaleine aldikoak dira guztiak, duela 15.500 urte ingurukoak. Europa osoan ez da horrelakorik inoiz aurkitu. Beraz, Ekain eta Leze Txikirekin batera, Praile Aitzeko kobazulo txikia Euskal Herriko historiaurreko santutegien artean sartu beharko da.

Gaixotasun infekziosoen diagnostiko azkar eta eraginkorra

2005/11/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Bakterioek eta birusek sortutako infekzioek beste edozein gaixotasun-taldek baino jende gehiago hiltzen dute. Gutxi gorabehera, munduko heriotzen % 30 infekzioen ondorio dira. Bakterioei aurre egiteko, antibiotikoak erabiltzen ditugu; txertoek, berriz, bakterioen eta birusen aurrean babesten gaituzte. Hala ere, bai batzuek eta bai besteek badituzte beren eragozpenak. Hortaz, adituek proiektu berri bati ekin diote arazoari aurre egiteko.

Fusio-energiaren bideetatik

2005/11/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Eguzkiaren energia, izarren energia eskura izatea da munduko herrialde guztien helburu desiratuenetarikoa. Fusio nuklearraren ametsa gauzatzea lorpen handia izango litzateke gizakiarentzat, agortu ezin den energia-iturria izango luke. Ondorioz, gaur egungo arazo nagusietako bat desagertu egingo litzateke, bat-batean ia. Ametsa errealitate izateko bidean da, besteak beste ITER proiektua tartean delako, baina, etorkizuna ez ezik, fusio nuklearra iragana ere bada.

Nola zaindu behar du emakumeak bihotza?

2005/11/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Arazo kardiobaskularrek emakumeei ere erasaten diete. Betidanik gizonezkoen kontua bakarrik zirela uste zirenak (infartua, bularreko angina, enbolia, etab.) gero eta ugariagoak dira emakume erretzaileetan, batez ere, pisu gehiegi dutenetan edo menopausian daudenetan. Bizi-ohitura batzuk aldatzeak, ordea, ia % 50 murrizten du era horretako gaitzak jasateko arriskua.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila