Erreportajeak

Hwang-en kasua

2006/03/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea

Zelula amen ikerkuntzan beste atal bat idatzi dute azken asteotan. Duela hilabete batzuk berri onak eman genituen --zelula berezi horiek lortzeko bi teknika berritzailez aritu ginen orduan--; baina, oraingo honetan, zoritxarrez, berriak guztiz negatiboak dira. Ikerkuntzaren alde beltza ezagutu dugu; pausoz pauso, gainera, Agatha Christie-ren intrigazko eleberri bat irakurtzen ariko bagina bezala. Science eta Nature aldizkariek istorio penagarri honen kapituluak tantaka argitaratu dituzte, pixkanaka, astero-astero. Pentsatzen dut zuetariko askok dagoeneko asmatu duzuela Woo Suk Hwang ikertzaile korearrak eginiko iruzurrak direla eleberri honen protagonista.

TFT pantaila lauak, azken berrikuntza

2006/03/01 Lasa Oiarbide, Aitzol - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Merkatuan hainbat pantaila-mota dago gaur egun. Izen teknikoekin aurkezten dizkigute --CRT, LCD, TFT-- eta pantaila horietako bakoitzak aldekoak eta kontrakoak ditu. Demagun ordenagailu berria erostekotan zabiltzala. Zein pantaila aukeratuko zenuke? Galdera horri erantzuteko, jakin behar duzu pantaila non eta zertarako erabiliko duzun.

Saguzar arrantzalea

2006/03/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Saguzar handien talde handiak ikusten ohituta gaude dokumentaletan; horiek fruta edo nektarra jaten dute. Bestetik, banpiroen berri ere badaukagu; hiru banpiro-espezie daude Amerikan. Europako saguzarrak, berriz, intsektujaleak direla esan izan da. Baina badira, tarteka bada ere, elikadura bitxiagoa dutenak; saguzar arrainjaleak, esaterako. Duela gutxi izan dugu horren berri.

Burtsaren oinarrizko sekretuak

2006/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Gainbalio, igorpen-prima, dibidendu eta Dow Jones hitzak entzunak bezain ilunak dira askorentzat. Orain, hitz horien esanahiaz gain, burtsa zer den eta nola funtzionatzen duen jakin nahi duenak badu hori modu erraz eta argigarrian azaltzen duen liburu bat euskaraz. EHUko Enpresa-ikasketen eskolako Iñaki Heras irakasleak idatzi du. Burtsa. Finantza-ekonomiaren hastapenak da izenburua, eta Elhuyar Fundazioak argitaratu du.

Arropa, lehen babesa

2006/02/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Bistakoa da: nudismoa ez dago modan. Normala ere bada, arropak hotzetik, euritik, eguzkitik, intsektuetatik eta beste hainbat eragiletatik babesten baikaitu, baita besteen begiradatik ere. Horretaz gain, funtzio soziala ere badu jantziak. Orain, oihal adimendunei esker, lehen zientzia-fikziokoak ziruditen funtzioak dituzte jantziek. Eta ez pentsa moda-kontua denik, garrantzi handiko gaia da.

Ideogramak eta piktogramak

2006/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Txina da eredu. Han letrarik gabe idazten dute; karaktere-mota asko erabiltzen dituzte, ordea, ideiak eta kontzeptuak marrazteko, eta, beraz, zeinu grafiko asko eta asko behar dituzte adierazi nahi duten guztia idatzi ahal izateko. Horregatik, idazkera txinatarraz jabetzeko prozesua zaila da oso. Alde horretatik, mendebaldeko letrak eraginkorragoak dira idazkera-sistema gisa. Baina bi idazkerak ematen duen baino gertuago daude elkarrengandik.

Abeltzaintza ekologikoa, inguruarekin bat

2006/02/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Euskal Herrian, abeltzaintza ekologikoa ez da nekazaritza ekologikoa bezain ezaguna. Dena dela, gero eta baserritar gehiagok aukeratzen dute abeltzaintza-mota hori; izan ere, abantaila nabariak ditu. Baina oztopoak ere baditu, merkaturatzean batez ere. Oztopo horiek gainditzeko erronkari aurre eginez, pauso txikiz baina seguruz, abeltzaintza ekologikoa bidea egiten ari da.

Gesaltza Añana, beltzetik zurirako bidean

2006/02/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Paraje bakartiak, berdeak negu-udaberrian eta ez horrenbeste uda-udazkenean. Mendi ez oso altuz inguratutako bailaratxoak, herri txikiak -historikoak asko-, eta errepide estu eta sigi-sagatsuak. Arabako ipar-mendebaldea. Urteen joan-etorrian han dago Gesaltza, gatzaren herria. Iraganean gatzak egin zuen aberats, eta iragana du etorkizun.

Gehiegizko kiloak

2006/02/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Gizentasunaren jatorria izan daiteke genetikoa, baina, normalean, kaloriak hartzearen eta galtzearen arteko desorekaren ondorio izaten da gehiegizko pisua. Azken urte hauetan hainbat ikerketa egin dira elikadurari, pisuari eta osasunari buruz; azkenetarikoa hauxe bera.

Venus Express: Europatik Artizarrera

2006/02/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Eguzkiaren eta Ilargiaren ondoren, zeruko argirik dirdiratsuena da Artizarra. Hori dela eta, antzinatik ezagutzen da; baina horrek ez du esan nahi ondo ezagutzen denik. Aitzitik, erantzunik gabeko galdera asko dituzte astronomoek Artizarraren gainean egiteko. Galdera horiek argitzea izango da Venus Express zundaren zeregina.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila