Erreportajeak

Zuhaitzen denboran atzera

2021/09/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Zuhaitzek hitz egingo balute, zer ez ote lukete kontatuko; esaterako, Arabako basoetako bost mendeko haritzek. Ez dute hitz egiten, baina ongi gordetzen dituzte denboraren markak. Eta marka horiek irakurtzen ditu Josue Susperregi Lasaldek. Zuhaitz bizietan hasten da denboraren hariari tiraka, eta inoiz zuhaitz izandako egur zaharretan jarraitzen du. Tiraka-tiraka, XII. menderaino iritsi da.

Ekonomia ekologikoa, etorkizunerako aterabidea

2021/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

2020ko maiatzean, COVID-19aren lehen olatuaren erdian, COVID-19aren osteko Euskal Herriko ekonomia ekologikoaren alde izeneko manifestua aurkeztu zuen zientzialari- eta akademiko-talde zabal batek. Krisiari aurre egiteko, bost ildo estrategiko proposatzen zituen manifestuak. Ez zen horretan geratu, eta, 2021eko otsailean, gutun irekia bidali zioten gizarteari, gogoeta eragiteko eta aldaketa bultzatzeko asmoz: Ekonomiaren berreraikuntza ekologikoaren alde. Maiatzean, berriz, aldarrikapenak ekintza bihurtzeko bidean, berreraikuntzarako gakoak azaldu zituzten Mirene Begiristain Zubillaga ekonomialariak eta Arturo Elosegi Irurtia biologoak jendaurreko solasaldi batean. Saio hartako zio eta ondorio nagusiak bildu ditu Elhuyar aldizkariak.

Mundua handitu zuen bidaia

2021/06/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

1521eko abenduaren 21a, Tidoren (Molukak). Bi itsasontzietako marinelek negarrez agurtu zuten elkar. Ontzietako batek konponketak behar zituen, eta ezin zuen …

Zuhaitz lepatuak, ontzigintzatik jasangarritasunera

2021/06/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Euskal Herriko baso-paisaia tradizionalaren ezinbesteko osagai dira zuhaitz lepatuak edo zuhaitz motzak. Balio kultural eta historikoa izateaz gain, XIII. mendetik —eta ia 600 urtez— garatzen eta fintzen joan zen baso-kudeaketa jasangarri baten lekuko ere badira. Beharrak eraginda, euskaldunak gai izan ziren ontzigintzaren eta garai hartako jarduera ekonomiko garrantzitsuenen egur-beharrak baso-mota bakarrean uztartzeko. Alvaro Aragón Ruano ikertzaileak uste du jasangarritasunerako giltzarria aurkitu zutela.

Trantsizio energetikoaren erronka teknologikoak

2021/06/01

Nazioarteko energia-kontsumoa 20.000 gigawattekoa da urtero, eta horietatik % 80k jatorri fosila du oraindik. Beraz, trantsizio energetikoa izango bada, erronka politiko eta sozialaz gain, erronka teknologiko handi bat ere badugu. Erronka teknologiko garrantzitsuenak identifikatzeko eskatu diegu BRTA Basque Research and Technology Allianceko ikertzaileei.

COVID-19aren jatorriaz, saguzarrez harago

2021/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

COVID-19ak jomugan jarri ditu saguzarrak. Hain zuzen ere, ikertzaileek ez dute zalantza handirik SARS-COV-2 birusaren jatorria, genetikoki, saguzarren koronabirus bat dela. Horren ondorioz, geroztik, jende askok animalia arriskutsutzat jotzen ditu saguzarrak. Alabaina, Joxerra Aihartza Azurtza zoologoaren iritziz, gaitzaren benetako sorrera ez dago saguzarretan, baizik eta basabizitzaren eta gure arteko elkarrekintzaren desorekan. Elisa Pérez Ramírez albaitari birologoak ere garbi du izurrien aurkako txertorik onena ingurumena zaintzea dela.

Badator 5G-a

2021/03/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Dagoeneko hemen dugu 5G-a. Hiriburuen eta hainbat hiriren erdiguneetan badago, nahiz eta, egiaz, oraindik ez den 5G osoa, 4G-aren eta 5G-aren tarteko pauso bat baizik. Baina badator, bidean da. Abantaila nabarmenak izango ditu, baina kezkak ere ez dira gutxi.

Adimen artifiziala eta genero-berdintasuna: urratzen ari garen bidea

2021/03/01 Aztiria Urtaran, Josu - Adimen Artifiziala Hizkuntzan Unitateko koordinatzailea Elhuyar Fundazioa
Cortes Etxabe, Itziar - Hizkuntza eta Teknologia Unitateko koordinatzailea Elhuyar Fundazioa

Adimen artifizialaren olatua gizarte-esparru orotara ari da iristen, eta, eraldaketa digitala bizkortzeko ezinbesteko teknologia-multzoa bilakatu arren, aho biko ezpata izan …

RNA mezularia, txerto berrien funtsa

2021/02/03 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

COVID-19tik babesteko Sendagaien Europako Agentziak baimendutako lehen bi txertoak RNA mezularian oinarritzen dira. Dituzten ezaugarriei esker, txerto klasikoek baino azkarrago frogatu dute eraginkorrak eta seguruak direla. Dena dela, haien garapena ez da gelditu, eta RNA mezularia oinarri duten bestelako txertoak ere bidean dira; tartean, Isabel Sola Gurpegi eta kideak ikertzen ari direna, Espainiako Bioteknologia Zentroan.

Buruko osasuna ikuspegi feministatik

2020/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

“Ez da berdina emakume eroa edo gizon eroa izatea”. Asaldura psikiatrikoak despatologizatzearen aldeko Madrilgo elkarte baten esaldia da, eta Mari Luz Esteban Galarzak aipatu zuen “Generoa, medikalizazioa eta osasun mentala” jardunaldian. Harena izan zen lehen hitzaldia, eta ondoren etorri ziren beste zenbait. Guztien artean, ezagutza zientifikoaren eta praktika psikiatrikoaren erroak aztertu zituzten, ikuspegi feministatik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila