Hegazkinen aerodinamikan eragiten duten faktoreen artean, garrantzi handia dute gainazalek. Hori dela eta, Teknikerren teknologia garatu dute, aeronautikako pieza mikroperforatuak …
Joan den abenduan egin zuen eztanda albisteak: fusio-erreakzio baten bidez energia-irabazia lortu zen, lehenengoz. Eta, bat-batean, beti 50 urtera ikusten zen amets hori gertuago ikusi genuen. Baina, zenbaterainokoa izan zen aurrerapausoa? Eta, batez ere, zenbateraino dago gertuago energia-iturri agorrezin eta garbi horren ametsa?
Datuek argi adierazten dute: antsiolitikoen kontsumoa igo egin da nerabeetan; bereziki, emakumezkoetan eta klase apalekoetan. OPIK ikerketa-taldeko Xabi Martínez Mendiak eta kideek, datuak biltzeaz gain, haien atzean dagoena ere aztertu dute, eta baldintzatzaile sozialen indarra azaleratu dute (generoa, klasea, jatorria…). Azken finean, gazteen joera gizartearenaren ispilu da; eta gizartearen ondoeza analizatu dute, hain justu, Javier Padilla Bernáldez medikuak eta Marta Carmona Osorio psikiatrak, Malestamos (Ondoezik gaude) liburuan. Hau da liburuaren azpititulua: “Ondoeza arazo kolektiboa denean”.
Errealitate paraleloen garaian bizi gara. Guk gure ni digitala dugun bezalaxe, gero eta objektu, makina, zerbitzu eta prozesu gehiagok dituzte euren bertsio birtualak edo biki digitalak. Hala, biki digitalak erreminta garrantzitsu bihurtu dira sektore askotako enpresentzat, eta haiek garatzeko lanean ari dira BRTA aliantzako hainbat zentro.
Laster banatuko dira aurtengo Nobel sariak. 1901. urtetik, eta Alfred Nobelen nahia betez, “gizateriari onura handiena” ekartzen dioten aurrerapen zientifiko, sozial edo kulturalen egileei ematen zaizkie. Haietatik, hiru arlori jartzen die arreta Elhuyar aldizkariak: fisika, kimika, eta fisiologia edo medikuntza. Elhuyarren 50. urteurrena aitzakia ona da azken 50 urteotan arlo horietan izandako aurrerapenak gogoratzeko.
“Orduan amestu ere ez genuen egiten zer bilakatuko zen Elhuyar 50 urtean”. Elhuyarren sortzaile izan zirenen hitzak dira. Ez zegoen, beraz, ez profeziarik, ez bide-orririk, ez helburu garbirik. Behar eta gabezia asko zeuden, eta haiei erantzutea izan zen haien lehentasuna eta iparrorratza. “Hazia erein baino ez genuen egin”, diote apal. Hazi hura zuhaitz emankor bilakatu da, eta euskal gizarteari eskaintzen dizkio fruituak eta gerizpea, muineko ideiari eutsiz: ezagutuz aldatzea.
Osasuntsu biziko bagara, planeta osasuntsu bat behar dugu. Hain daude lotuta gizakion osasuna, gainerako animaliena eta ingurumenarena, ezen esan baitaiteke guztia Osasun Bakarra dela. Hala berresten dute Fernando Valladares Ros ekologoak, Elisa Pérez Rámirez albaitariak eta Adrian Hugo Aginagalde Llorente epidemiologoak.
BRTA aliantzako zentroek argi dute bioekonomia bide estrategikoa dela gaur egungo erronka ekonomikoei eta ingurumenekoei erantzuteko. Izatez, bioekonomia Eusko Jaurlaritzaren apustua da, eta horren erakusgarri da Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Plan Estrategikoa. Plan horretan ageri dira Euskadin datozen urteetan egingo diren ekimen nagusiak, eta haiek aurrera eramateko lantalde bat dago BRTAren barruan. Hain zuzen, NEIKER da lantalde horren liderra, eta TECNALIA kideetako bat.
5G-a ari da, pixkanaka, bidea egiten, eta, oraindik benetako 5G-rik ez dugun arren, industrian eta enpresetan teknologia horrek emango dituen aukerak aztertzen eta lantzen ari dira. Bide horretan ikertzen eta enpresei laguntzen ari dira BRTA aliantzako hainbat zentro teknologiko, Ikerlan eta Vicomtech kasu.
Elhuyarrek eta UEUk 50 urte daramatzate zientzia eta ikerketa gizarteratzen, euskaraz eta Euskal Herriko ekoizpen zientifikotik abiatuta. Elkarrekin egin dute bidea, eta elkarrekin egin nahi dute aurrera datozen urteetan ere. Horretarako aukerak eta zailtasunak aztertu zituzten ekainaren 22an, Teila Fabrikan egin zuten solasaldi batean.