Erreportajeak

COVID-19a luzera begira

2020/11/13 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Izurriaren bigarren olatuak harrapatu du Europa, eta, hari aurre egiteko, lehen olatuan hartu ziren antzeko neurriak ezarri dira; batik bat, mugikortasuna mugatzea eta etxeratzea. Horrekin birusaren transmisioa apaltzea lortu arren, zein da etorkizuneko ikuspegia? Txertoak ekarriko du irtenbidea? Nolakoa izango da “normaltasuna”? Miren Basaras Ibarzabal mikrobiologoa, Adrian Hugo Aginagalde Llorente epidemiologoa eta Iñigo de Miguel Beriain bioetikan eta zuzenbidean aditua luzera begira jarri ditu Elhuyar aldizkariak.

COVID-19aren txertoa: osasunaren burujabetza ala ardura soziala?

2020/09/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

COVID-19ak ebatzi gabeko auzi bat harrotu du gizartean: txertoena. COVID-19aren aurkako txertoa garatuz gero, estatubatuarren % 50k ez omen luke hartuko, ezta frantziarren % 25ek ere. Egoera horretan, birusaren beste agerraldi larri bat izateko aukerak zaurgarri uzten du gizartea. Baina zilegi al da herritar guztiak balizko txertoa hartzera derrigortzea? Non dago osasunaren burujabetzaren eta ardura sozialaren arteko muga?

Klitoria mitoaren gainetik

2020/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Ezaguna da ariketa: eskatu jendeari giza genital maskulinoak eta femeninoak marraztu ditzan, eta ikusi emaitza. Berdin da eskolako zein unibertsitateko …

Industria kimikoa jasangarritasunarekin zorretan

2020/06/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Gaur egun, 140.000 produktu kimiko industrial erabiltzen dira munduan. Gure bizimodua nabarmen errazten dute, baina ondare toxiko eta arriskutsua utzi digute ordainetan. Etorkizunerako bide garbiagoa marraztu ezean, etengabeko gatazkan izango dira industria kimikoa eta osasuna —gurea zein planetarena—. Iraganetik ikasi eta bere burua berrasmatu beharko du industria kimikoak, diseinu kimiko berritzaileen eskutik.

Arrisku nuklearra etorkizun urrunean

2020/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Euskal Herritik gertuen dagoen zentral nuklearra, Santa Maria de Garoña (Burgos), 1971ean ireki zuten, eta 2012aren amaierara arte izan zuten …

Itsasoari begira

2020/03/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Ozeanokoak dira planetako ekosistemarik ezezagunenetakoak. Han daude gizateriaren hurrengo erronka zientifikorik handienak, Nazio Batuen arabera. Indar eta ahalmen ikaragarriko gunea da, baina egoera kritikoan dago. Gizartea itsasora begira jarri eta erronka horiei heltzeko deia egin du UNESCOk. Itsas Zientzien Hamarkada izendatu du 2021-2030ekoa, itsasoari begira jar gaitezen. Hamarkadako erronka nagusiez hitz egin dugu itsasoko lau aditurekin.

Makinak norberaren ahotsaz hitz egin dezan

2020/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Inma Hernaez Rioja Bilboko Goi Ingeniaritzako Eskolako irakasle katedraduna da, eta Aholab ikerketa-taldearen sortzailea. Taldea 1995ean jaio zen, EHUren barruan, …

Haragia jatearen eta klimaren arteko erlazioa aztergai

2020/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Berotze globalari galga jartzeko neurrien artean, haragia jateari uztea proposatu dute aditu batzuek; bereziki, hausnarkariena (txahalak, arkumeak, antxumeak…). Izan ere, digestioaren ondorioz, abere horiek metano asko askatzen dute atmosferara, eta metanoa da, hain zuzen, berotze-efektu handienetakoa duten gasetako bat. Hala ere, aditu guztiak ez datoz bat hausnarkariei egotzitako erantzukizunarekin.

Trantsizio energetikoan trabatuta

2019/12/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Euskal Herrian, erregai fosilen menpeko ereduari estu lotuta jarraitzen dugu, eta berriztagarrietan, Europako beste herrialde batzuen oso atzetik goaz. Hori erakusten du, argi eta garbi, Gaindegiak egin duen azterketak. Areago, azterketa horrek agerian uzten duenez, erregai fosilen kontsumoa azken urteotako handiena da une honetan. Beraz, zer trantsizio energetiko ari gara egiten?

CAR immunoterapia: ate bat itxaropenera

2019/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Azken urte hauetan, bide berriak sortu dira orain arte tratamendurik ez zuten minbiziei aurre egiteko. Horien artean, CAR immunoterapia nabarmentzen da, oso azkar egin duelako ikerketatik aplikaziorako bidea, eta emaitza ikusgarriak ematen ari delako. Izaskun Zeberio Etxetxipiak Donostiako Unibertsitate Ospitalean erabiltzen du tratamendu hori, ondo egokitzen zaien pazienteekin, eta ez du zalantzarik: ate bat ireki die ohiko tratamenduek huts egiten dien kasuei.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila