Erreportajeak

Ekonomia zirkularra praktikara eramateko bideak

2022/03/01 Elhuyar Zientzia -

Ekonomia zirkularraren ideia 1980an plazaratu zen lehen aldiz. Garai haietan, proposamen teorikoa zen. Geroztik, ordea, ekonomia-eredu linealak eragiten dituen arazoak gainditzeko, ekonomia zirkularra praktikara eramateko estrategiak sortu dira. Horien artean daude BRTAko GAIKER eta Ceit zentroetan ikertzen eta aplikatzen dituztenak.

Erupzio baten kronika, lehen pertsonan

2022/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Cumbre Viejako erupzioak (La Palma, Kanariar Uharteak) interes handia piztu du. Horren arrazoi nagusietako bat da inguruan jendea bizi dela; alde horretatik, ez dago zalantzarik hondamendi bat izan dela, galerak handiak eta itzulezinak izan baitira. Ikuspegi zientifikotik, berriz, interesa ukaezina da, informazio baliotsua ematen baitu, ez bakarrik erupzio jakin hori ezagutzeko, baizik eta Kanarietako zein beste lekuetako erupzioak aurreikusteko.

Garuneko aktibitatea argitan

2022/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Neurologoen erronka bat da garunaren aktibitatea fisikoki ikustea. Argia erabilita. Aurrerapauso handia izango litzateke neuronek taldeka nola funtzionatzen duten ikertu ahal izateko. Horretarako, neurologoak eta fisikariak elkarrekin hasi dira lanean; ikerketa-lerro berri bat zabaldu dute Donostiako fisikariek eta Columbia Unibertsitateko neurologoek, Donostia International Physic Center-en, neuronen aktibitatea ikusgai bihurtzeko.

Elikadura osasungarriaren aldeko ikerketa

2022/01/24 Elhuyar Zientzia -

Gizartean, gero eta ozenago entzuten da elikadura osasungarri, seguru eta jasangarriaren aldeko aldarria. Vaste Planak, esaterako, ezinbestekotzat jotzen du haragi gutxiago jatea, trantsizio ekologikorako zein giza osasuna zaintzeko. Herritarren ohiturak aldatzen ari dira. Hala, elikaduraren egungo joerak aztertu, eta ikerketak zabaldu dituen aukera berriez hausnartu dute BRTAko AZTI eta Neiker zentroetako ikertzaileek.

Musikaz gozatzeko ezgaitasuna: anhedonia musikala

2021/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Musika entzutea, piezaren, unearen eta entzulearen arabera, izan daiteke hunkigarria, dantzagarria, gozagarria, mingarria, iradokitzailea... Gutxi batzuentzat, ordea, ez da ezer; ez die ezer eragiten. Ez sentipenik, ez emoziorik, ez erantzun neurologiko zein fisiologikorik: anhedonia musikala dute. Berezitasun horren oinarriak eta ondorioak ikertu dituzte, besteak beste, Noelia Martínez-Molina neurozientzialariak eta María García-Rodríguez musika-terapeutak.

Giza eboluzioa berridazten

2021/12/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Giza eboluzioa modu zirraragarrian kontatu digute: mamut handien ehiza, garunaren garapena, Afrikatik mundu osora zabaltzea… Baina apenas daude emakumeak kontakizun horretan. Ustez gure espeziearen garapenerako gakoak izan diren asmakizunak gizonezkoei esleitu izan zaizkie, eta emakumeek biologikoki natural zituzten ekarpenak ikusezin bihurtu. Alabaina, gizakiak egin duen eboluziorako, gero eta ikertzaile gehiagok jotzen dituzte ezinbestekotzat edoskitze luzeak, erditze zainduak eta haurrenganako transmisio kulturala. Hori gabe, ez gara giza eboluzioa ulertzen ari. Kontakizun ofiziala berridazteko garaia da, beraz.

Anfibioen gainbehera isila, gaixotasun berriek hauspotuta

2021/12/01 Sanz-Azkue, Iñaki - Aranzadiko Herpetologia Saila

Arduratuta daude zientzialariak, eta ez da gutxiagorako. Munduan dauden 7.000 anfibio-espezieen % 40 mehatxatua daude jada, eta badirudi gainbeherak ez duela etenik. Dagoeneko 200 espezie desagertu dira. Datuak ditugunetik ezagutzen den anfibioen suntsipen-larrialdi handienaren aurrean gaude. Habitat-suntsiketa da arrazoi nagusia, baina azken urteetan espero ez zen arrisku berri bat ere azaldu da. Anfibioei eragiten dieten gaixotasunen agerpenek populazio osoak desagerrarazi dituzte egun batetik bestera. Euskal Herrian ere baditugu erne egoteko arrazoiak: azaldu dira lehen kasuak.

Oinarrizko zientzia, garapen teknologikoaren eragile

2021/12/01 Elhuyar Zientzia -

Nanozientziak ibilbide emankorra egin du azken 30 urteotan. Jakin zenetik materialek nanoeskalan propietate desberdinak azaltzen dituztela —makroeskalan ez dituztenak—, ezagutza handia lortu da nanomaterialak ikertzen, diseinatzen eta manipulatzen. Orain, teknologiaren esparru guztietan loratzen ari da ezagutza hori. Baina nanoteknologia hori guztia ez litzateke posible izango oinarrizko ikerketa urte luzez egin izan ez balitz, naturaren oinarrizko legeak zehaztasunez ulertzeko helburu hutsez. Horren aldarria egin dute BRTA Basque Research and Technology Allianceko kideek.

“Aldaketa kultural bat datorkigu, ekosistema industriala aldatuko duena”

2021/09/28 Elhuyar Zientzia -

Eraldaketa betean dago industria. Digitalizazioa eta adimen artifiziala beste  esparruetara baino beranduago iritsi bada ere, gauzatu da jada. Makina adimendunak sartzen ari dira industrian, eta horrekin batera, datu-ingeniari andana. Makina industrialen adimena zertan datzan galdetu dio Elhuyar aldizkariak BRTAko ikertzaileei, eta erronka nagusiak azaleratu dira: makinak gizakiekin modu intuitiboan komunikatzea, eta datuen auzia ebaztea.

Fabrikazio gehigarria: pentsamolde berriak ingeniaritzan

2021/09/21 Elhuyar Zientzia -

3D diseinua abiapuntutzat hartu eta inolako molderik gabe eraikitzen ditu piezak fabrikazio gehigarriak. Material gero eta harrigarriagoekin, gainera. Horrela, 3D inpresioak, ingeniaritzaren ohiko diseinu eta pieza zurrunekin hautsi, eta pentsamolde berriak ekarri ditu ekoizpen industrialetara. Disenu-askatasun osoaz hitz egiten dute adituek, eta ingeniaritzan poliki-poliki ezartzen ari dela nabarmendu dute BRTAko ikertzaileek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila