Erreportajeak

Higgs bosoia, hor zaude?

2008/04/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Higgs bosoia detektatzea da LHC azeleragailu berriaren lehen helburua. Batzuek ziurtzat ematen dute partikula hori laster detektatuko dutela, baina, egia esan, inork ez daki existitzen den ala ez. Existitzen bada, masa existitzen dela azaltzen duen teoria sendo bat izango dute. Existitzen ez bada, auskalo.

Genoma deskodetzen

2008/03/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Zure begien kolorea, ahotsaren tonua, oinen tamaina, atzamar-kopurua, burmuinaren egitura, eta zure eta gainerako bizidunen informazio biologiko guzti-guztia idazteko, nahikoa dira lau letra. Bai, lau letra baino ez ditu genomaren alfabetoak, eta haien ordenaren baitan dago izaki bakoitzaren diseinu osoa. Baina lau letren sekuentziak luzeak dira, oso luzeak, eta haiek osorik irakurtzea erronka handia.

Aragoiko glaziarrak, zuritik beltzera

2008/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Oraingo joera aldatu ezean, lehenago edo geroago, Aragoiko glaziarrak desagertu egingo dira. Horretan ez dago zalantzarik. Eta argi dago tenperaturak eta prezipitazioek glaziarren bilakaeran eragiten dutela. Hori baino eztabaidagarriagoa da, ordea, zenbateraino azkartu den galera klima-aldaketaren ondorioz. Eztabaidak luze jo dezake, baina, bitartean, Aragoiko glaziarrak galtzeko bidean dira.

Pisuzko zaharberritzea

2008/03/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

1889tik, platinozko eta iridiozko aleazio batez eratutako zilindro batek esaten dio munduari zenbat pisatzen duten gauzek. Hala, hegazkin bat egiteko behar den burdin tona kopurutik hasi, eta osagai elektroniko batek izan behar dituen zilar-mikrogramoetaraino, edozer gauzaren masa zehazteko, erreferentzia gisa zilindro hori hartzen dute. Eta zilindro horrek izan behar du erreferentzia, nahitaez, aldatzen ez duten bitartean.

Europako hondakin plastikoen argazkia

2008/03/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Plastikoz inguratuta bizi garela begi-bistakoa da. Plastiko-ekoizpenak eta -kontsumoak izugarri egin dute gora. Horiek birziklatzeko arazoak, berriz, oraindik asko dira, eta, gaur egun, sortzen diren hondakin plastikoen % 39 soilik berreskuratzen da.

Burruntzia, putzuko erregea

2008/03/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Mendiko botak jantzi beharrik gabe, mendiko ur-putzu bat ezagutzera goaz. Behar dugun tresna bakarra irudimena da. Putzu horretan, bizia borborka dago, eta bizidun guztien gainetik artikulu honen protagonistak nabarmentzen dira: odonatuak, hau da, burruntzia edo sorgin-orratza.

Haur behartsuentzako ordenagailua, teknologiaren aitzindari

2008/03/01 Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

"Emaiozu gizon bati arrain bat, eta gaur jango du; erakutsi iezaiozu arrantzan, eta egunero jango du", dio txinatar esaera zahar batek. Eta horri kasu eginez dihardute One Laptop Per Child (OLPC) proiektukoek. Hirugarren munduaren aurrerabidea hezkuntzaren bidez etorriko delakoan, eta hezkuntzan atzera ez gelditzeko IKTak eta Internet beharrezkoak direla sinetsita, herrialde behartsuetako haurrei ordenagailu eramangarri bana helarazi nahi dien proiektua jarri zuen martxan GKE horrek. Horretarako, ordenagailu merke baina ahaltsu eta funtzional bat diseinatu zuten. Eta, poliki-poliki, mundu osoko teknologia iraultzen ari da.

Babestu beharreko altxor urdina

2008/03/01 Stephan, Raya - Ur-legedian aditua eta UNESCO-IHPren aholkularia Parisen
Otchet, Amy - UNESCOren programako zientzia-aditua Accrako bulegoan

Gure oinen azpian, milaka kilometro heda daitezkeen akuiferoak daude. Ibaiek bezala, akuiferoek herrialdeen arteko mugak gainditzen dituzte, eta bi herrialde edo gehiago har ditzakete. Eta ibaiekin gertatzen ez den bezala, oso gutxi dakigu mugez gaindi hedatzen diren akuiferoei buruz. Halaber, ez dago nazioarteko arau eta hitzarmenik akuifero horiek elkarrekin kudeatzeari buruz. Bide horretan aurrera egiteko, 2002an, munduko akuiferoen mapa egin zuen UNESCOk, Partekatutako Akuiferoak Kudeatzeko Proiektuaren barruan (Internationally Shared Aquifer Resources Management-ISARM). Hidrologoen Nazioarteko Elkartearekin (IAH), FAOrekin, tokiko lankideekin eta nazioarteko adituekin bat, UNESCOren Nazioarteko Hidrologia Programak (IHP) azken bost urteak eman ditu munduko mugez gaindiko akuiferoen inbentarioa ikuskatzen.

Goroldioa, landareen senide gutxietsia

2008/03/01 Álvarez Busca, Lucía - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

"Agian ez dago goroldioek baino balio ekonomiko edo komertzial txikiagoa duen landare-talde handirik". Horrela zioen duela 50 urte Henry S. Conard-ek How to know the Mosses and Liveworts lanean. Baina, egia ote? Ziurrenik, S. Conard-ek ez zituen ongi aztertu gizakiak historian zehar goroldioari eman dizkion erabilerak. Izan ere, ez dira izan ez bat, ez bi; asko eta askotarikoak baizik.

LIFE proiektua, Aiako Harrian lagungarri

2008/03/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Ingurune natural bat kudeatzeko lanaren helburu nagusia da hango ekosistemak ahalik eta egoera onenean izatea, eta horretarako egin beharreko hobekuntza edota aldaketa guztiak egitea. Horretara iristeko, ordea, muga bat izaten dute kudeatzaileek: dirua. Egoera hobetzeko egin ditzaketen lanak administrazioak bere gain har ditzakeen baino garestiagoak dira batzuetan. Aiako Harria parke naturalean, beste diru-iturri bat lortu zuten lagungarriak izan zitezkeen hobekuntzak probatzeko: Aiako Harria LIFE proiektua.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila