Erreportajeak

Artikoaren konkista

2008/05/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Lur edo ur berriak konkistatzeak aberastasuna eta boterea ematen du. Hori izan da herrialde askoren nahia historian zehar. Eta halako konkistak armaden indarraz egin izan dira eta egiten dira, ia beti. Gaur egun, hala ere, eremu berrien jabetza beste modu batez lortu nahi dute herrialde batzuek, eta, azken erabakia politikariek hartuko badute ere, zientzialarien esku egon daiteke, neurri handi batean.

Ermita barruan, Santimamiñe begietan

2008/05/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Santimamiñeko haitzuloa ondare ikusgarria eta baliotsua da, baina baita kaltebera ere. Bisitek ez diote batere mesederik egin orain gutxi arte; baina, dagoeneko, hori ez da arazo. Izan ere, haitzuloaren ondoko ermitan sartzea haitzuloan bertan sartzearen parekoa da orain, teknologia berriei esker.

Islak harrapatzen

2008/05/01 Álvarez Busca, Lucía - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Nartzisok ispilu bat izan bazuen, ez zen ibai ertzean hilko bere irudia errekako uretan islatuta ikusten zuen bitartean. Ispilu bat izan bazuen. Baina Nartzisori ez zitzaion bururatu bere irudia itzultzen zion gainazal eramangarri bat sor zezakeenik. Bai, ordea, hainbat buru argiri.

Iraganeko ondarearen museo irekiak

2008/05/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Megalitoak historiaurreko lehendabiziko harri-eraikuntzak dira. Bost mila urteko bidaia egin ondoren iritsi dira guganaino. Haiek bihurtu dituzte, hain zuzen ere, inguruko mendiak eta bailarak museo erraldoi; baina, hirietako museoak ez bezala, megalitoenak teilaturik gabeko museoak dira, eta garbitu eta zaindu egiten dira.

Itsas zaldiak, desagertzeko zorian

2008/05/01 Bengoa Ruigómez, Mª Victoria - Biologian doktorea
Santiago Usabiaga, Eduardo - Getxo Aquarium

Antzinatik, gizakiak kondairak sortu ditu itsas zaldien inguruan, eta, askotan, ezaugarri magikoak eman dizkiete. Olatuen gainean zamalkatzen ziren zaldi erraldoiei buruzko istorioek dragoien kondairak sortu zituzten. Polinesiako biztanleek europarrak jainkoak zirela pentsatu zuten zaldi gainean ikusi zituztenean; lehorreko zaldiak ezagutzen ez zituztenez, itsas zaldiei hankak eman zizkieten jainkoak behar zutela izan ondorioztatu zuten. Mitologian, sirenekin, sugeekin eta adarbakarrekin lotu dira; eta Neptuno eta itsasoko beste jainko batzuk ere arrain-buztana duten hanka biko zaldiek eramandako gurdietan irudikatu dira.

Malware-a, sistemen amesgaiztoa

2008/05/01 Asurmendi Sainz, Jabier - Informatika-ingeniaria eta Bitarlan-en sortzailea

Ordenagailuetan eta beste gailu digitaletan, sistemaren azpitik sartu eta kalte egiten duen programatxoa birus izenarekin ezagutzen da nagusiki. Hala ere, eta batez ere Internet hedatu ahala, beste hitz batzuk agertzen joan dira birus hitzarekin nahastuta: phishing, troiatarra, spam, spyware, harrak, eta beste hainbat. Izan ere, horietako bakoitzak jokaera eta helburu ezberdinak ditu. Hala bada, programatxo horiek guztiak biltzeko, malware edo software maltzur izendapen orokorragoa zabaldu da.

Erabilera anitzeko arboretum-a Leioan

2008/05/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Euskal Autonomia Erkidegoan 25 zuhaitzek dute zuhaitz aparteko izendapena, ezaugarriren batek nabarmen bihurtu dituelako, hala nola tamainak, adinak, historiak edo kokapenak. Ordezkaezinak dira, beraz. Hala ere, EHUren Leioako campusean ordezkatu egingo dituzte, egiten ari diren arboretum -ean. Noski, ez dituzte jatorrizko zuhaitzak lekuz aldatuko; horren ordez, jatorrizkoen espezie bereko zuhaitzak landatuko dituzte, eta bakoitzaren ezaugarri nabarmenenak adieraziko dituzte: adakera, luzera, enborraren diametroa eta abar. Zuhaitz apartekoen zirkuitua izango da.

Iturraran lorategia, zaletasun baten emaitza paregabea

2008/04/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Peoniak edo oinlodiak negu gogor samarra behar izaten du bere bizi-zikloa osatzeko. Abisiniako bananondoaren bizi-baldintzei buruz irakurriko bagenu, berriz, ikusiko genuke berez ez dituela jasaten 15 gradutik beherako tenperaturak. Beraz, pentsatzekoa da inoiz ezingo liratekeela elkarren ondoan hazi eta bizi. Bada, Iturraran lorategi botanikoan, ondo-ondoan daude bata eta bestea; eta ez dira ozta-ozta bizi, oso indartsu baizik.

Anfibioen gaixotasun berriak

2008/04/01 Paz Leiza, Leire - Biologoa

Anfibioek munduko animalia-talderik mehatxatuenetarikoa osatzen dute. Haien habitatak eraldatu eta suntsitzeak babesturiko eremu mugatuetan bizirautera bultzatu ditu. Baina horietan ere ez daude seguru: klima-aldaketak, ozono-geruzaren zuloaren ondorioz izpi ultramoreak areagotzeak, euri azidoak eta mehatxu berri eta arriskutsu batek, gaixotasun berriek, eremu babestuetan ere jokatzen dute. Eta planetako bazter guztietara ekarri dute populazioen eta espezieen iraungipena.

LHCa, fisika azeleratu nahian

2008/04/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Fisikariak zazpi urte eta erdi egon dira zain. 2000ko azaroan itxi zuten LEP azeleragailua, Geneva inguruan lurpean instalatutako sinkrotroia. Azken esperimentua egin ondoren, desmuntatu egin zuten, zuloa hustu. Zulo hartan bertan, beste azeleragailu handiago bat eraikitzeari ekin zioten: LHC azeleragailu berria; munduko makinarik handiena eta ahaltsuena. Iragarri dutenez, orain, 2008ko maiatzean, jarriko dute martxan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila