Erreportajeak

Argazkietan galdutako dimentsioa

2008/07/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Argazkietan, objektuen bi dimentsioko irudiak jasotzen ditugu. Horietan, ordea, irudiaren sakontasuna galtzen da; objektu ororen hirugarren dimentsioa, alegia. Nola berreskuratu dezakegu galdutako hirugarren dimentsio hori? Hologramen bidez.

Pirinioak loretan, bost koloretan

2008/07/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Astroen eta egutegien arabera udaberria martxoaren 21aren inguruan hasten bada ere, Pirinioetara beranduxeago heltzen da. Hain zuzen, elurra urtu eta eguzkia bazterrak gozatzen hasten denean, orduan da loreen txanda. Hala ere, ez dira denak batera agertzen; lehenik, haranetako zelaiak eta erreka ondoko basoak janzten dira lorez eta kolorez, eta gero apaintzen dira goialdeak.

Berezko abortuak iragartzen, VI. Tesi Saria

2008/07/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Basque Research web guneak Tesi Saria antolatzen du urtero, euskal unibertsitateetako ikertzaileen lanak gizarteratzeko. Seigarren edizioa izan da aurtengoa, eta Estibaliz Alegre Martinez biokimikariak jaso du lehenengo saria.

Cruithne, ia Lurraren satelite bat

2008/07/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Eguzkiaren inguruko orbitan, Lurra da hirugarren planeta. Satelite bat du, Ilargia. Baina Lurra eta Ilargia ez daude bakarrik orbita horretan; haiekin batera hainbat asteroide txiki dago, satelitetxoak izango balira bezala. Asteroide haietako handiena Cruithne da, eta duela urte batzuk oso ezagun bilakatu zen, Lurraren bigarren ilargia zela zabaldu baitzen.

Unibertsoaren jatorria ardatz

2008/07/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Okerrik ezean, uztailaren amaiera aldean jaurtiko ditu ESA Europako Espazio Agentziak Planck eta Herschel espazio-ontziak. Guyana Frantsesetik jaurtiko dituzte, Ariane 5 kohetearen bidez. Ondoren, bakoitzak bere ibilbidea egingo du.

Erresberatrola, ardoaren indar terapeutikoa

2008/07/01 Orive Arroyo, Gorka - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea
Zarate Sesma, Jon - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea

Osasun publikoan arazo gehien dakarren droga alkohola da. Pertsona eta familia asko suntsitzen ditu, eta argi dago gure indar guztiekin egin behar dugula gehiegizko kontsumoaren aurka. Osasun-zientzietan adituak garenok ardura garrantzitsua daukagu borroka horretan, eta alkoholaren inguruan idaztean kontu handia izan behar dugu. Hala ere, ardo gehiegi edateak osasunean izan ditzakeen eragin kaltegarriak ahaztu gabe, ardoaren indar terapeutikoez hitz egin nahi dizuegu artikulu honetan; hain zuzen ere, ardo beltzean horren ugaria den erresberatrol substantziaren eragin terapeutikoez. Besteak beste, bihotza babesten eta minbizia prebenitzen zein tratatzen izan dezakeen eraginaz eztabaidatuko dugu, betiere, arrazonamendu zientifikoan oinarrituta.

Orexa ekoherria

2008/07/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Erraza da energia aurreztearen aldeko agertzea, baina zailagoa ekintza zehatzak egitea. Badakigu Lurreko baliabideak xahutzen ari garela, baina, jakina, kontsumo-gizartean murgilduta gaude, eta.... noski, badakigu, bai, horrek zaildu egiten duela kontsumoa murriztu eta energia aurreztea. Nahiz eta, neurri batean, badakigun, baita ere, zer egin behar den horretarako. Edo ez? Agian, orexarrei galdetu beharko zaie.

Nanopartikulak: txikiak, baina ez hutsalak

2008/05/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Nanoteknologiak onura asko ekarriko dituela espero dute ikertzaileek. Teknologia berri horrek, ordea, itxaropenaz gain, kezka ere sortzen du. Izan ere, nanopartikulek ingurumenean eta osasunean kalteak eragin ditzaketela susmatzen dute. Kalte horiek zein diren eta nola eragotz daitezkeen jakiteko, ikerketa sakonak egiten ari dira Estatu Batuetan eta Europako Batasunean, besteak beste. Behin betiko emaitzak izan bitartean, zuhurtasun-printzipioak agintzen du.

Argia argi truk

2008/05/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Argia sortzeko hainbat modu daude. Kandelak metxa errez argitzen du, eta bonbillak harizpi bat berotuz. Erreakzio kimiko batzuek ere sortzen dute argia. Baina argiak berak ere sor dezake argi gehiago. Horixe gertatzen da fluoreszentzian eta fosforeszentzian.

Andres Urdaneta, Itzulerako bidaiaren aita

2008/05/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Tristea da joatea eta ezin bueltatu izatea. XVI. mendeko nabigatzaile handientzat, behintzat, arazo larria zen hori Ozeano Barean. Mexikotik Filipinetara joaten ziren haizeak lagunduta, baina, haizea kontra izanda, ezinezkoa zitzaien ekialderako bidaia egitea. Jaisten den eskailera mekaniko batean gora egitea bezalakoa zen. Dena dela, Andres Urdaneta ordiziarrak lortu zuen. Orain, Ordiziako Udalak gogora ekarri nahi du, dagoeneko bost mende baitira nabigatzaile ausart hura jaio zela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila