Erreportajeak

Basogintzaren etorkizuna Euskal Herrian

1998/10/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Basogintzaren etorkizuna Euskal Herrian izenburuko mahaingurua burutu zen uztailean, UEUko Miarritzeko ikastaroen barruan. Harrezkero denbora dezente igaro den arren, gaia ez da alferrik galdu, Euskal Herriko basoaren egoeran hiru hilabete ez baitira ezer aldatzeko gauza. Mahaikide bakoitzak bereari eutsi zionez, ez zen adostasunik lortu, baina han esandakoek balio dezakete basogintzarekin lotura duten hainbat sektorek gaia nola ikusten duten ezagutzeko. Bost lagun bildu ziren Euskal Herrian basogintzak izan dezakeen etorkizunaz hitz egiteko. Izenburuko galdera orokorretik abiatu zen mahaingurua: nola ikusten du zuetako bakoitzak Euskal Herriko basogintzaren etorkizuna? Mendi Injinerua eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Basozaintza saileko langilea. Aldundian jabe partikularrei ematen zaizkien laguntzak, egur-mozketak, suteenak, eta Leitzarango basoaren ardura bere gain ditu. Azken 6-7 urteetan Gipuzkoako EHNEko lehendakari izan da. Baserritarra da eta haragitarako txekorrak gizentzen ditu. Basotan baditu 50en bat ha. Pentsu-kooperatiba bateko ardura du gaur egun. Arabarra, Leitzan basozain-lanetan dabil. Bizkaiako Basogintza Elkarteko lehendakaria. Aipatutako kargutik baso-jabeei laguntza teknikoa eta heziketa eskaintzen saiatzen da. Gaztetan basoa kudeatzen ibili zen. Hidrobiologian dihardu orain, eta
basogintzako kultura txikia duela aitortzen duen arren, beti interesatu zaio gaia, lehen ofizioa ez baitu sekula ahaztu.

PVCa: luzaroan itzaliko ez den polemika

1998/10/01 Etxaide, Maider -

PVCa erabilera anitzeko material plastikoa da. Dituen aplikazioak desberdinak eta ugari direnez, gizarte aurreratuen ohiko bizitzan gero eta gehiago erabiltzen da. Halaber, plastiko honen osagaiek sor ditzaketen arazoak direla eta, aurkako erreakzio asko ari da sortzen.

Adin bakoitzak bere kirola

1998/10/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea
Kirolen bat egitea, edo besterik ez bada ere egunero ariketa pixka bat egitea, beti da mesedegarri, baina sarritan ez da …

Tundra: bizia hotz-hotzean

1998/10/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Munduaren muturrean, gauerdi eguzkitsu eta eguerdi izartuen pean, aurora borealaren erresuman, zuhaitzik gabeko eremu amaigabeak zabaltzen dira, udan dena zoikatz eta istil, neguan dena antzigar, elur eta horma. Izadiko eskualde jendegabeena den honetan neguek, isil eta zuri, bukaezinak dirudite, natura hilda bailegoen. Udaberriarekin —gurearen antzik gabeko sasoi fresko eta laburrarekin—, ordea, eroaldia iristen da bizidun guztiak negu hurbilak eraso baino lehen ugaltzeko deman murgilduta. Bizia hotz hotzean doaneko eremu honek tundra du izena.

Piztizaleon berriak: Urria

1998/10/01 Elosegi Irurtia, Migel M. -

Udazkeneko arrats goibela. Urre eta erdoi koloreko hostoak eramanez, hego haizea zuhaitzak pixkanaka biluzten ari da. Gau luze eta freskoen ondoren hegazti-andanak hegoalderantz ihesi ikusirik, negua uste baino hurbilago ez ote dagoen pentsatzen hasiak gara.

Europako Ekonomia eta Euskal Herriko industria

1998/10/01 Urdangarin, Karmelo -
1991ko abenduaren 10 eta 11n Maastricht-eko itunean ezarritako bateratze-irizpideei jarraituz, Ekonomia eta Moneta Batasunaren (EMBren) hirugarren urratsean sartu da Espainia …

USB Konektatu zure Ordenadorea Etorkizunari

1998/10/01 Waliño, Josu -

USB estandarraren izateko arrazoi nagusia ordenadorea eta bere periferiko guztien arteko komunikazioa erraztu eta azkartzea da. Hala ere, bere onurak goraipatzerakoan, hiru puntu nabarmendu ohi dira beti: datu-transmisiorak abiadura nabarmenki azkartzea, konexiorako erraztasun berriak ematea, eta benetako Plug and Play-a eskaintzea. Estandarra berehala ezarriko zaigu, prest egon beharko dugu beraz.

Sipunkulidoak eta phylum delako kontzeptua

1998/10/01 Pagola Carte, Santiago -

Ahoskatzeko zail den hitz honen atzean zer dagoen galdetuta, askori animaliaren bat izan daitekeela bururatuko zaigu, baina oso jende gutxik jakingo du zer-nolako animaliak diren, hau da, azken finean haien gorputzaren itxura zein den. Zalantza hori irakurleari argitu nahian, zizare itxurako animalia itsastarrak direla esango dugu oraingoz. Baina kontuz, nahiz eta zizareak izan, ez dute segmenturik gorputzean, hain ezagunak diren lur-zizareek (anelidoek) edo heste-zizareek (platihelmintoek) ez bezala.

Infinitua

1998/10/01 Angulo, Patxi -
Infinitua definitzea zaila da eta definizio guztiek izango dituzte aldeko eta kontrako argudioak. Hiztegi arrunt batera jotzen badugu, honela definitzen …

Esnez eginiko postreak

1998/10/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Elika-ohiturak aldatzeko zailtasunak

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila