Erreportajeak

SAT/OIL egitaraua

1998/11/01 Etxaide, Maider -

Itziarreko Industri Poligonoko hiru enpresatan disolbatzaileekin lan egiten duten langileek, produktuaz duten ezagupena oinarri hartuz, enpresako ingurugiro-egoera zein den ikertzeko pausoak eman dira SAT/OIL (Osasuna, Ingurugiroa eta Lana) izeneko egitaraua dela medio. Esperientzia pilotu hau Europako Batzordeak babesten duen egitarau zabalago baten atal bat da.

Piztizaleon berriak Azaroa

1998/11/01 Elosegi Irurtia, Migel M. -
Bai polit daudela Euskal Herriko zokoak garai honetan! Mendien goialdeko zuhaitzek hostoa aspaldi galdu zuten arren, bailara eta zuloetan oraindik …

Entsegu klinikoak Gasteizen

1998/11/01 Elhuyar Zientzia -

Nahi adina botika aurki daitezke gaur egun farmazietan, kolore, forma eta tamaina askotakoak. Eskura gehienak, nahiz eta batzuentzat errezeta eskatzen duten. Farmazietako apaletara iritsi eta salgai jarri baino lehen, ordea, sendagaiekin kontrol eta proba zorrotzak egin behar izaten dira. Horietako bat entsegu klinikoek osatzen dute; hau da, behin hartu eta gero botikak gizakiarengan duen eragina ikustea. Irailetik, zabalik dago Gasteizko Txagorritxu Ospitalean entsegu klinikoak egiten dituen unitatea, Euskal Autonomia Erkidegoan zabaldu den lehena. Gai jakin batek gizakiaren gorputzean zer eragin duen, nola bereganatzen duen, zein ezaugarri zinetiko dituen, gorputzari egiten dion mesedea,
gorputzean nabari daitezkeen kontrako erreakzioak… hori guztia aztertzen da entsegu klinikoetan. Dagoeneko 200 lagunetik gora eman dute izena boluntario izateko, gehienak unibertsitate-ikasleak.

Izotza erliebearen moldatzailea

1998/11/01 Mugerza Perelló, Inma -

Gure inguruko paisajeari gainbegirada azkar bat ematen badiogu, forma eta itxura askotako erliebeak erakusten dituela ikus dezakegu. Izan ere, erliebea egoera dinamikoan dago eta etengabe moldatuz doa kanpo elementuen (euriaren, haizearen…) eraginez haranak, mendiak, hondartzak, lenar-maldak, zirkoak etab. eratuz.

Ebaketa-emultsioak tratatzeko sistema berria Inasmet-en

1998/11/01 Elhuyar Zientzia -

Donostiako Inasmet Fundazio eta Zentro Teknologikoa berri izan da azkenaldian. Izan ere, Inasmet-eko Kimika eta Ingurugiro Departamentuak industria-hondakinen garbiketan eragin handia izan dezakeen sistema abiarazi du. Ideia ez da guztiz berria, ez baita ikerketa oso baten ondorioz garatu, baina etorkizun laburrean badirudi erabilera zabala izan dezakeelaindustria-arloan. Behintzat Inasmet-eko Kimika eta Ingurugiro Departamentuko arduraduna Juan Karlos Mujika, horretan dago.

Iran: 3.000 urteko borroka basamortuarekin

1998/11/01 Peillen, Txomin -
Arrazoi bat edo beste dela medio ia beti dugu Pertsiar Golkoaren berri komunikabideetan. Gerra-hotsak izan ohi dira askotan bertatik iristen …

Fisika XIX. mendean (1)

1998/11/01 Bandres Unanue, Luis -

XIX. mendean Fisikak eta Kimikak garapen handia izan zuten. Hala ere, oinarriak aldez aurretik ezarrita zeuden eta mende honetan ezarritakoa aurrera eramatea baino ez zen egin; esan nahi baita aurretik onartutako oinarriak ez zirela zalantzan jarri. Jauzi koalitatiboa izateko XX. mendera arte, erlatibitatearen teoria arte hain zuzen, itxaron beharko dugu. Dena dela, jauzi hori egin ahal izateko XIX. mendean egindako guztia beharrezkoa izan zen. Beraz, XIX. mendean lortutako eta asmatutako puntu garrantzitsuenak banan-banan aztertuko ditugu.

Arrain urdinaren mitoa

1998/11/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -
Arrain urdinaren propietateak ez dira errekonozitu izan duela urte gutxi arte; oso koipetsua denez ez zen gomendagarritzat jotzen eta jaten …

Altzairuen mikroaleazioari buruzko Donostiako kongresuaren ondorioak

1998/10/01 Rodriguez Ibabe, Jose Maria -

Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren uztaila/abuztuko alean aipatu bezala, Altzairu mikroaleatuei buruzko nazioarteko kongresua izan zen Donostian irailaren 7tik 9ra. Jada kongresua pasatu da eta balantzea egitea komenigarria iruditu zaigunez, hona hemen antolatzaileetako baten eskutik berau.

Argi Urteak Unibertsoa Donostian

1998/10/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia
Nor ez da gau epelean belar gainean jarrita zerura begira egon? Nork ez dio horrelakoetan erantzunik gabeko galderak bere buruari …
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila