Erreportajeak

Janari-intoxikazioak

2000/06/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea
Udan arriskuak ez datoz hondartza eta igerilekuetatik bakarrik eta ez da eguzkia gure osasunak jasan ditzakeen alterazioen erantzule bakarra.

Hegazkinak motorraren bultzadaz gidatuko dira

2000/06/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Gaur egun ideia berriak behar omen dira aurrera egiteko, berriak, orijinalak eta, jakina, onak. Ideia berririk egon ezean, zaharrei erreparatu, bat hautatu eta egunean jarri. Zamudioko ITP enpresan horixe egin dute. Hegazkineko motorraren bultzada hegaldia kontrolatzeko erabiltzea ideia zaharra da, baina ITPn berraztertu egin dute eta egungo teknologia eta materialak erabilita egokitu egin dute. Ondorioz, tobera bektorialaren proiektua errealitate bidean da

Ura, urre urdina

2000/06/01 Elhuyar Zientzia -

Gure ingurura begiratu eta ura eskas denik ez badirudi ere, munduko hainbat bazterretan benetan arazo larria da hau. Urrutira behean, hegoalderantz mila kilometro egitea nahikoa dugu horretaz ohartzeko. Planetako uraren % 2,5 geza da, baina poloetan harrapatuta dagoena kenduz, % 0,77 bakarrik geratzen zaigu; hau da, 82.000 km3 inguru. Horietatik 4.000 km3 inguru dira, ordea, eskuragarri. Eta hau guztiaz gain, 4.000 km3 horien bi herenak uholde-garaian jasotzen ditugu. Azkenerako, hasierako uraren % 0,001a da benetan gizakiak erabil dezakeen ur-kopurua.

Uraren ezaugarriak

2000/06/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Edozeini ura kimikoki zer den galdetuz gero, H 2 O formula enpirikoa azkar aipatuko luke. Hala ere, urak duen zaporea deskriba dezala eskatuz gero, arazoak sortzen dira. Teorian zaporegabea den likido horrek zapore ezberdinak izaten ditu praktikan, iturriaren arabera. Nola liteke hori?

Edateko uraren arazketa

2000/06/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Ura gure herrietara eta etxeetara eramateko urrats asko egin behar dira.

Zerk zikintzen du ura?

2000/06/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Dosier honetan ezaugarri kimikoak, potabilizazioa eta eskasia aipatzen dira. Ezaugarri kimikoak dituenak ditu. Baina ur hori etxeetan erabili nahi bada, potabilizatu egin behar da. Eskasia, ordea, gutxi edukitzeagatik izan daiteke noski, baina dagoena gaizki erabili edota zikintzeagatik ere bai.

Ibaira itzuli aurretik garbitu

2000/06/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia
Papergintzan ari den lantegiak eta kontserba-potoak egiten dituenak ez du ura berdin zikintzen.

Eguzkia elektrizitate-iturri

2000/06/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Eguzkia energia-iturri paregabea denik ezin uka dezake inork, bizia ere zor baitiogu. Eguzkitik ikaragarrizko energia-kopurua jasotzen dugu egunero Lurrean eta gizakiok altxor hori nola ustiatu ere ikasi dugu. Eguzki-energiak leku garrantzitsua dauka energia berriztagarrien artean, eta gizartean ere, gero eta erabiliagoa da. Eguzkiak bidalitako energiak bi aplikazio-bide ditu: berotasuna zuzenean erabiltzea bata, hau da, energia termikoki erabiltzea, eta energia hori elektrizitate bihurtzea bestea, hau da, energia bide fotovoltaikotik erabiltzea.

Peptido artifizialen sintesi asimetrikoa

2000/06/01 Aizpurua, Jesus Maria -
Kimikoki kateatutako a-aminoazidoz (HO2CCH(R)-NH2) osaturiko molekulak dira peptidoak, ...

Hondamendi nuklearretik transistorera

2000/06/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Inoiz gertatu ez balitz hobe, baina gertatu zenez, hobe ez ahaztea. Hiroshima eta Nagasaki-ko eztanda atomikoez ari gara, noski. Zuzen-zuzenean ezin dira zientziaren aurkikuntzen edo zientzia-gertakarien artean sartu, baina ezin ukatu aurreko urteetan atomoaren inguruan egin ziren ikerketen ondorio izan zirela. Horrekin batera, 40-50eko hamarkadari beste izenen bat jarri beharko balitzaio, transistorearena jarri beharko litzaioke, aro berri baten hasiera adierazten baitu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila