Erreportajeak

Euskal Herriko hezeguneak (IV): Kostaldeko hezeguneak

2000/08/01 Estonba Mintxero, Mikel -

Euskal Herria hedadura handiko lurraldea ez bada ere, eskualde biogeografiko Eurosiberiarra eta Mediterraneoaren artean kokatuta egotea eta bere orografia malkartsuaren ondoriozko estai bioklimatikoen ugaritasuna dela medio, aniztasun eta orijinaltasun biologiko eta ekologiko handiko lurraldea da. Bizkaiko golkoko kostaldetik eta Pirinioetako gailurretatik Ebro ibaiaren Erribera eta Bardeetako estepetaraino, egoera klimatiko, geologiko eta orografiko ugaritara lotutako ekosistemen mosaiko aberatsa eta askotarikoa zabaltzen da.

Matematika finantzen munduan

2000/08/01 Duoandikoetxea Zuazo, Javier - EHUko matematika irakaslea

Zenbat balio du? Zenbat dugu? Zenbat irabazten duzu? Diruaz ari garela, zenbakiak ezinbestean agertzen zaizkigu eta batzuentzat kontuak egitea (diru-kontuak, alegia) matematikarien lehenengo eginkizuna delakoan nago. Baina kontabilitatea beste batzuen esku utzita ere, finantza-arazoetan badu Matematikak zeregin eta zeresana eta ez da lau erregelekin konpontzen den auzia.

Matematika gaur egungo ekonomian

2000/08/01 Duoandikoetxea Zuazo, Javier - EHUko matematika irakaslea
Ekonomia Nobel saridunetan matematikariak eta garapen matematikoa egin duten ekonomialariak behin baino gehiagotan izan dira

Fulerenoak: gaurko kimika, biharko apustua

2000/08/01 Imaz Oiartzabal, Alaitz -
Matxain Beraza, Jon Mattin - EHUko Kimika Fakultateko eta DIPCko ikertzailea

Karbonoaren kimika luzaroan ikertu izan bada ere, egun gaiak gori-gorian jarraitzen du. Etengabe ari dira ikerketa-bide berriak irekitzen. Azken bi hamarkada hauetan karbonoaren kimikak izugarrizko iraultza izan du, karbono hutsez osaturik dagoen fulereno izeneko molekula bereziak aurkitu ondoren. Substantzia hauek aukera eta bide berriak ireki dizkiote zientziari. Baina zabaldu-berri den kimika honen ibilbidea hasi besterik ez da egin; gauza asko baitago aztertzeke, oztopo ugari aurkitu dira jada eta asko oraindik ere gainditu gabe daude.

Baliabide lexiko-semantikoak hizkuntz industriarako

2000/08/01 Díaz de Ilarraza, Arantza -
Arriola Jose Maria -
Hizkuntzaren inguruan industria berria sortzen ari da, konputagailuaz baliaturik hizkuntza tratatzea helburu duena.

ADN eta Sputnik

2000/08/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia
Bukatzen ari den mende honetako errepasoan, Einsteinen kasua alde batera, hamarkada markatu duten gertaerak nabarmentzea gutxitan izan da...

DAB Datorren Audio Berria

2000/08/01 Waliño, Josu -
Orain arteko irrati-sistemak, bai FM eta bai AM, era guztietako interferentzien menpe bizi izan dira.

Errezeta informatikoak

2000/06/01 Elhuyar Zientzia -
Chicagoko Rush-Presbyterian-St. Luke´s ospitaleak errezetak idazteko sistema informatikoa jarri du martxan.

Sarearen bidez behaketa astronomikoak egiteko aukera

2000/06/01 Elhuyar Zientzia -
Sarearen bidez Mauna Kea sumendiko teleskopioekin bat egiten duen Internet konexio berria garatu dute

Fisika Plazara programa europarra

2000/06/01 Zabala Lekue, Eduardo -

Europako Batasunak 2000. urteko Zientzia eta Teknologiarako Aste Europearraren barruan eta, Europako Partikula Fisikoen Laborategia (CERN), Europako Espazio Agentzia (ESA) eta Europako Hegohemisferioko Behatokiaren (ESO) babesean "Physics on Stage" (POS) delako programa martxan jarri du, euskaraz "Fisika Plazara" deiturikoa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila