Erreportajeak

Arroza: plater-errezeta anitzen lehengai

2000/06/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -

Mendeetan zehar milioika gizakiren oinarrizko elikagai izan da eta da arroza. Jatorria Asian du eta arabiarrak izan ziren zitu hau, Ipar Afrikatik Iberiar penintsulara pasa eta Europara hedatu zutenak. Egungo Europako arroz-ekoizle nagusiak Espainia, Italia eta Portugal dira. Hala ere, mundu guztizko arrozaren % 90a montzoi-giroko Asian ekoizten da. Horretarako klima beroa eta urez beteriko soroak behar dira.

Euskal Herriko hezeguneak (III): gizaki eta hezeguneak

2000/05/01 Estonba Mintxero, Mikel -
Gizakia eta hezeguneen arteko harremana oso hertsia izan da betidanik,

Erleen polinizazio digitala Usurbilen

2000/05/01 Avila Rodriguez, Gontzal -
Avila Rodriguez, Iosune -

Informatika alorreko azken urteotako aurrerapenei esker, zientziaren eta teknologiaren jakintza eta berrikuntzak gero eta eskuragarriago daude. Ikerketa hau ere ideia horren adibide garbia izan daiteke, erlezaintza eta botanika -erleen mundua eta polinizazioa bereziki- ordenagailuekin uztar daitezke. Usurbilen, behintzat, horrela egin dute. Eta han ahal izan bada, gainerako tokietan zergatik ez?

Txekeoak (eta II): azterketa osoa

2000/05/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Aurreko zenbakian pazientearen prebentzioan eta diagnostikoan txekeoek duten garrantzia azpimarratu genuen. Oraingoan berriz, txekeo estandarrean ohizkoak diren probak zeintzuk diren ikusiko dugu.

Marteren esplorazioa: "Azkarrago, hobeto eta merkeago" jardutea da bidea

2000/05/01 D. Friedman, Louis -

Zer gertatu zitzaien Mars Polar-i eta Deep Space 2ko bere kideei? Inork ez daki hori. Kutxa beltza aurkitu gabe hegazkin-istripua argitu nahian dabilenaren antzeko egoeran daude egun injineruak. Baliteke arazoa tresnerian sortu izana, edota sistemaren akatsa izatea. Gizakien hutsegiteen ondorio izan liteke, baita kudeaketa-arazoa ere. Horiek guztiak aipatu ziren Mars Climate Orbiter galdu zenean. Litekeena da, halaber, Marteren azalean zientzialariek espero ez zuten elementu bitxiren bat egotea. Edonola ere, gaur egun ez dago arrazoiaren arrastorik ere, eta litekeena da arrasto hori inoiz ez aurkitzea. Nolanahi ere, zenbaitek honakoa galdetzeko beharra sentitu du dagoeneko: errua ez ote da espazio-ontziak eraikitzeko modu "azkarrago, hobeto eta merkeago" berriarena?

Biodibertsitatearen kontserbaziorako guneak

2000/05/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Kontserbazionistek ezin dituzte arriskuan dauden espezie guztiak zaindu, besteak beste guztietarako baliabide ekonomikorik ez dagoelako. Horrek lehentasunak finkatu beharra eskatzen du. Baina, nola kontserba genitzake ahalik eta espezie gehien kosturik txikienarekin? Moduetako bat espezie endemiko asko izanik ohiz kanpoko habitat-galera jasaten ari diren "biodibertsitate-gune beroak" identifikatzea da, horrek, ondoren, kontserbazio-planetan indarrak zertara bideratu erabakitzen lagun dezan.

Zergatik daude gizabanakako alergikoak?

2000/05/01 Arrese, Elixabete -
Basaras, Miren - Mikrobiologiako Irakasle Titularra

Gizaki gehienok jakin badakigu geure gorputzaren barnean mikroorganismoen infekzioen kontra babesten gaituen zerbait badagoela. Zerbait horri sistema immunea deritzogu eta bere konplexutasuna nabaria da, mekanismo eta zelula ugariz osotuta dagoelako. Funtzio babesle hau kontzeptualki bitan zatitzen da: ez-espezifikoa eta espezifikoa sailetan.

BioSasieta: energia zaborretik sortua

2000/05/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Beasaingo Sasieta Mankomunitateak energia berriztagarrien alde egin nahi du lan. Aurten 10. urteurrena ospatuko duen mankomunitateak Urola Garaia, Deba Garaia eta Goierriko 30 udalerrietan (125.000 pertsona) sortutako zarama biltzen du. Guztira, 42.000 tona inguru urtero. Hortik ateratako hondakin organikoetatik, orain, elektrizitatea ekoitzi nahi da.

Protesiak finkatzeko zementu berrien bila

2000/05/01 Goñi, Isabel -
Gurrutxaga, Marilo -
Gizakia gero eta gehiago bizi da eta, beraz, adinarekin zerikusia duten gaixotasunen kopurua ere gero eta handiagoa da.

Internet euskaldunagoa

2000/05/01 Waliño, Josu -
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatzen duen Euskararen web-gunean (www.euskadi.net/euskara) euskararekin zuzeneko harremana duten informazio eta tresna ugari aurki daitezke.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila