Erreportajeak

Kimika Fakultatea: gizartearekiko kokapena

2000/09/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Kimika Fakultateak kokapen berezia lortu du gure gizartean. Adierazgarria da ikerketa-esparruan duen talde arrakastatsuen kopurua. Dena den, fakultatearen egoera ikuspegi zabalago batetik aztertu behar da. Izan ere, Fernando Cossío dekanoak hiru esparru nabarmentzen ditu: industriarekiko harremanak, gizartea oro har, etaunibertsitate-mundua.

Euskal Herriko hezeguneak (V): barrualdeko hezeguneak: zohikaztegiak

2000/09/01 Estonba Mintxero, Mikel -

Menditik ibiltzea gustuko dutenek, segur aski, noizbait botekin zapaldutakoan ura jariatzen duten esponja moduko larre hezeak zeharkatu dituzte. Gure mendietan, drainatze eskaseko lepoetan, hegien erlaitzetan edo beste erako toki lauetan garatu ohi diren larre berezi hauek zohikaztegiak dira: gure hezegune-mota ezezagunenak.

Asmo eolikoak

2000/09/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Zergatia bat edo beste dela, energia berriztagarriak hizpide izaten ditugu behin eta berriz...

Lurzoru poluituak berriz landatzea

2000/09/01 Becerril, Jose Maria -
Duñabeitia, Miren Karmele -
Salcedo Larralde, Isabel -
Munduko eta, bereziki, Euskal Herriko ingurugiro-arazo handienetariko bat lurzoru poluituen bolumen handia da

Bihotzen taupadaz Ilargiraino

2000/09/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

XX. mendeko zazpigarren hamarkadako lurtarrek begiak zabal-zabalik eta harriduraz segitu zuten Ilargirako Apolotarren bidaia, eta are eta hunkituago geratu ziren Armstrong Ilargian oinez eta saltoka ikusi zutenean. Dena den, ikuskizun harrigarrietara ohitzen hasita zeuden, Barnard zirujau hegoafrikarrak urte batzuk lehenago eginiko bihotz-transplanteek aho-zabalik utzi baitzituzten.

Informatikariek bazterrak nahastu zituztenekoa: kilobyteak eta kibibyteak

2000/09/01 Mujika, Alfontso -

Informatikak, eta informazioaren teknologiak oro har, kontzeptu eta termino berriak barra-barra sortu behar izan ditu ordenagailuetako hardware eta software berriak eta, azkenaldion, Internet bidezko zerbitzu berriak ere izendatzeko. Lasterka ibili beharraren zurrunbiloan sarturik, zenbaitetan, sorturiko termino berriak ez dira behar bezain zehatzak gertatu. Lan lasterra, lan alferra dio esaera zaharrak. Termino horietako batzuk zirela-eta sortu diren komeriak, bai eta horien konponbidea ere, ikusiko ditugu orain.

Ogiaren ordezkoak: berdinak al dira denak?

2000/09/01 Lorenzo, Arantza -
Uranga, Ane Miren -
Ohizko ogiaren osagaiak galirina (zuri edo integrala), ura, gatza, legamia eta baimendutako zenbait gehigarri dira batik bat

Udan ere kontuz ibili

2000/08/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea

Uda-garaia lasaitzeko aproposa da eta aurreko hilabeteetan bizi izan dugun erritmo bizkorra zertxobait apaldu eta mantsotzeko ere bai. Baina zenbait kasutan lasaitasun eta erlaxazio hori hausteko moduko istripuak gertatzen dira. Batzuetan arinak izan daitezke eta egun edo ordu gutxitan ahaztuko ditugu; besteetan berriz, oporraldiak goitik behera izorratzeko lain ere gerta daitezke.

Karduak lugorrietan soilik?

2000/08/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ez nonbait! Erregai fosilak gero eta garestiagoak dira. Horrek eta ingurugiroan duten eraginak bultzata besteak beste, energia-iturri alternatiboen inguruko berriak jasotzen ditugu hainbatero. Horietako batzuk nahiko bitxiak gutxienez badira. Esaterako, baratze-kardua (Cynara cardunculus) lehengaitzat erabiliko duten bi zentral termiko martxan jartzekoak dira.

Eremu egarrituak

2000/08/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Esamolde zaharrak dioen bezala, ura bizia da. Hala ere, gure munduko eremu handietan zenbait izaki oso ur gutxirekin bizitzera moldatu dira. Landare urriko eremu hauei euskaraz basamortu deritze, izen ezin desegokiagoa, mortutik asko duten arren gehienek basotik ez baitute deusik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila