Erreportajeak

Farmazia-ikerkuntza. Noren mesedetan?

2000/12/01 Urresti, Igor - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Azken urteotan medikuntza-arloan izandako aurrerapenek oso emaitza onak eman dituzte ezbairik gabe. Biziraupen-itxaropena, batez beste 4 urte igo da azken bi hamarkadetan eta osasun-kalitate mailak ere gora egin du.

Miramon: Zientziaren Kutxagunea

2000/12/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Donostiara joateak gustua eman izan du betidanik. Hondartzak, Igeldo, Alde Zaharreko giroa, Aquariuma eta abar eskura izatea ederra da. Hemendik aurrera Donostia bisitatzeko arrazoi bat gehiago izango da: Zientzia Museoa. Eraikitako 8.000 metro karratu inguru, apur bat gutxiago. Eraikitzeak gehi edukiz betetzeak 2.100 milioi pezetako aurrekontua izan du. Museorako sarrera 700 pezetatan jarri dute, planetariorakoa 300ean.

Haririk gabeko etorkizuna

2000/12/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Kableak, era guztietakoak. Horra hor gizarte modernoaren ezaugarri nabarmenetariko bat. Apurka-apurka, hala ere, paisaiatik desagertzen ari dira. Kableak lurpean sartzen dira, edo ordezkatu eta haririk behar ez duten teknologiengatik ordezkatu. Iragarpenak egitea ez da ez ohikoa ez eta onargarria ere metodo zientifikoaren barruan, baina egiten hasita, badirudi etorkizuna haririk gabekoa izango dela.

Kuantua jaio zenetik ehun urte: zorionak, Planck

2000/12/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Mendearen bukaera dela eta, atzera begiratzeko une aproposa dirudi. Hala ere, fisikariek badute beste aitzaki bat ospakizunak egiteko. Ehun urte dira kuantuaren ate berria ireki zitzaienetik. 1900eko abenduan esperimentu sinple bati azalpena bilatu nahian, Max Planck alemanak ideia xelebre bat argitaratu zuen. Ez zuen oso espektakularra ematen, baina denon bizimodua aldatu zuen betiko.

Europa-mailako itsasoko haize-parkeen proiektua

2000/12/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Europako Batzordeak proiektu berria. Helburua: itsasoko haize-parkeen bidez lortutako energia garatu eta energia-iturri garrantzitsu bilakatzea

Fisika Plazara Genevan, erakustaldi ederra

2000/12/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Fisikak eta, oro har, zientziak ez omen du jakin-min handirik sortzen. Ulertzeko zaila delakoan, Europako zenbait herritan gazteak ez dituzte …

Milurtekoari agur

2000/12/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Egun batzuk barru XXI. mendean izango gara. Oraindik XX. mendean jaiotakoak luzaroan gehiengoa izango gara. Garuna harrizkoa balitz bezala, XXI zenbakia eta etorkizuna elkarren ondoan ederki zizelatuta ditugu. Ehun urte barru edota mila urte barru bizimodua nolakoa izango den galdetzeko beharra sentitzen dugu. Gainera, XX. mendeko seme-alabak garenez, bizimodua etorkizuneko zientzian eta teknologian islatuta ikusi nahi dugu. Beste planetetan biziko al gara? Gaixotasun guztiak gaindituko al ditugu? Robotek guretzat egingo al dute lan?

Solido/solido fase-trantsizioen iragarpena

2000/12/01 Igartua Aldamiz, Josu M. -
Edonork daki ura berotuz, baldintza jakinetan, lurrundu egingo dela. Edo neguan, esaterako, errepideetako ura izoztu egiten dela.

Agur mendeari!

2000/12/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia
Mendeko zientzia-gertaera aipagarrienak hamar artikulutan islatu dira orrialde hauetan...

Liburu elektronikoaren borroka

2000/12/01 Waliño, Josu -
Liburu elektronikoari buruzko zerbait entzuten dugun bakoitzean, PDF edo antzeko formatuan dagoen liburua datorkigu burura, ...
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila